Forua (Bizkaia)


KategoriakEuskal Herria

Agian Euskal foruak bilatzen ari zinen.

Forua Bizkaiko udalerria eta elizatea da, Busturialdea eskualdean. Oka ibaiaren mendebaldean dago, Gernikatik iparraldera. 2024 urtean 949 biztanle zituen, auzo batzuetan sakabanatuta. Herrigune nagusia Elexalde da, beste auzoak izanik Gaitoka, Baldatika, Landaberde, Armotxerri, Urberuaga eta Atxondo. Izena latinezko forum hitzetik datorkio, plaza adierazten duena: hain zuzen ere, Forua antzinako erromatar gune baten gainean dago, portu eta merkataritza-gune izan zena. Ondasun nabarmenak dira San Martin eliz eta Tenería Vascongada lantegia, garai batean larrua ekoizten zuena, historiaurreko eta erromatar garaiko aztarnak ditu. 1967-1988 bitartean Gernika udalerrian bildu zen.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.