Fordismoa (Henry Ford enpresaburuaren eponimoa) masa-produkzioan ekoizkortasuna handitzearren muntatze-kateetan ezarritako sistema eta kontrol zorrotza da, hala nola lanaren zatiketa xehea eta langileari erritmo etengabea ezartzen dioten kate mugikorrak. Taylorismoaren printzipioetan oinarritzen bada ere, fordismoak masa-produkzioa du helburu.  Masa-produkzioak masa-kontsumoa behar duenez, behar beharrezkoa produktuak kostu merkean ekoiztea, kontsumitzaileek erosi ahal izateko, eta horretarako produktuaren estandarizazioa eta kostuen murrizketa, muntatze-kateetan lana azkartuz. Henry Ford enpresaburuak aplikatu zuen XX. mendeko lehen hamarkadetan bere lantegietan, Model T autoa ekoizteko. Lortutako kostu-murrizketari esker,  klase ertaineko familiek eros zezaketen prezioan saldu zuen autoa, modelo estandarrean, guzti-guztiak berdinak. Fordismoa, taylorismoarekin batera, kudeaketa-eredu nagusia izan zen 1970eko hamarkadara arte. Fordismoaren gainbehera ekoizpen-teknologia berriek ekarri zuten, hala nola ekoizpenaren automatizazioak, ekoizpen malguak eta informazio-teknologia berriek. Horren ondoren nagusitu diren ereduak postfordismoaren kategorian bildu izan dira. Neofordismoa, berriz, produktu berezituen serieko ekoizpenak ekarritako kudeaketa-eredu berritua litzateke, fordismoaren printzipioetan oinarritua.
Loturiko artikuluak
- 
Lanaren espezializazioa- Giza baliabide eta lan alorretan, espezializazio ekonomikoa pertsona batek dituen trebakuntza eta gaitasun berezien multzoa da, besteengandik bereizi egiten dutenak. Lanaren zatiketa intentsiboko alorretan, espezializazioak produktibitatea gehitu egiten… 
 
- 
Lanaren banaketa (lanaren zatiketa)- Lanaren banaketa, lan banaketa edo lanaren zatiketa gizarte eta ekonomia batean egiten dira lanak gizabanakoen artean banatzeko modua da. Ekonomikoki, eraginkorrena lan horiek produktibitatearen edo trebeziaren arabera banatzea… 
 
- 
Lanaren banaketa sexuala (lanaren zatiketa sexuala)- Lanaren banaketa sexuala edo lanaren zatiketa sexuala, lanaren banaketa soziosexuala ere deitua, gizarteetan gizon eta emakumeei gaitasun, trebezia, ardura eta jarduera ezberdinak esleitzea da, sarri emakumeei etxearen eta…