Fontainebleauko Ituna


KategoriakHistoria

Fontainebleauko Ituna 1807ko urrian Frantziak eta Espainiak, Espainia Manuel Godoy Karlos IV.aren begikoak ordezkaturik, sinatu zuten itun edo hitzarmena izan zen, Frantziaren eta Britania Handiaren arteko gerraren testuinguruan, zeinaren arabera Napoleonen tropek Espainia zeharkatu egingo zuten, espainiar tropekin batera Britainia Handiaren aliatua zen Portugalgo erresuma mendean hartu eta Espainiarekin eta Manuel Godoyrekin hango lurraldea banatzeko. 1807 urtean bertan burutu zen Portugalgo inbasioa frantziar tropen eskutik, baina aldi berean hainbat tropa Espainian geratu ziren, Napoleonen plan ezkutuari jarraiki, Borboiak Espainiako erregetzatik kendu eta Espainia ere bereganatzeko. Giro nahasi horretan, Karlos IV.ak abdikatu eta Fernando VII. bere semeari eman zion tronua, Aranjuezko matxinadaren ondorioz, baino azkenean Baionako abdikazioetan Fernando VII.ak eta Karlos IV.ak Napoleonen esku utzi zuten tronua 1808ko maiatzean. Napoleonek hilabete beranduago izendatu zuen Espainiako errege Jose Bonaparte bere anaia. Bitartean, Madrilen Fernado VII.aren aldeko eta frantziarren aurka Maiatzaren 2ko matxinada izan zen, Espainiako Independentzia Gerra abiarazi zuena.

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.