Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.
Fobia izu irrazionala dakarren herstura-nahasmendua da. Orokorrean, fobiak objektu, animalia edo egoera mota batekin loturik agertzen dira, hala nola araknofobia (armiarmen fobia) eta agorafobia (toki zabal eta irekien fobia), baina bateraturik ere ager daitezke. Fobia beldur arrazionaletik bereizteko bi irizpide erabiltzen dira: alde batetik, fobia obsesiboa da, fobia jasaten duen pertsona izua eragiten dion elementu hori buruan izaten baitu etengabe; eta bestetik, izua eragiten duen elementua agertzen denean, herstura eragiten dio, pertsona hori larritu egiten da alegia, benetako arriskua izanez gero, eta horri aurre egiteko baliabide egokirik gabe utzi. Batzuetan, hersturaren eta fobiaren arteko muga lausoa da. Hain zuzen, fobia kanpoko faktoreek eragindako herstura egoera jarraitua (herstura exogeno jarraitua, alegia) litzateke, une bateko izu-kolpetik haratago; beste alde batetik, fobia hainbat elementu desberdinek eragiten dutenean, pertsona etengabeki larrituta bizi da, arrazoi zehatzik gabeko herstura egoera batean alegia, eta horrelakoetan zaila izaten da fobia zehatzak identifikatzea.
Fobia jatorria gertakari traumatiko bat izan daiteke, baina bestelako eragileak ere izan daitezke. Teoria psikoanalitikoaren arabera, fobiak errepremitutako sexu fantasien ondorio dira, haiei eusteko sentipenekin gatazkan. Objektu fobikoa sentipen horien eta fantasien arteko konpromisoa lizateke; adibidez Freud-ek azaldutako Hans txikiaren kasuan (1910), Hans agorafobia eta animalia handien fobia pairatzen zuen haurra zen, izuaren izuz etxetik atera nahi ez zuena; txikitan, zaldi batek izandako istripua ikusi zuen (gertakari traumatikoa zena); eta kastrazio-beldurra bazuen aitaren aldetik; horri aurre egiteko lekualdatzea gertatu zen bere inkontzientean: aitaren lekuan zaldia jarri zuen, gertakari traumatikoa erreprimituz, eta proiekzioz zaldiak mina egin nahi ziola irudikatuz.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.