Fitxategi-formatua


KategoriakInformatika

Fitxategi-formatua fitxategi informatiko batean informazioa kodetu, antolatu edo erauzteko moduaren zehaztapena da, besteak beste nolako fitxategi mota den (adibidez, testu-dokumentua edo irudia) eta zein programa behar den fitxategia irakurtzeko ematen duena. Fitxategi-formatua fitxategiaren izenari eransten zaion fitxategi-luzapen bitartez adierazten da, hala nola .doc, .xlsx, .pdf, .jpg, ..., orokorrean fitxategi-formatuaren laburtzapena direnak (adibidez, .pdf luzapenak Portable Document Format fitxategi-formatua adierazten du).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, file format; gaztelaniaz, formato de archivo.

158 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.