Finantza merkatuak finantza aktiboen erosle eta saltzaile potentzialak modu masiboan elkartu egiten dituen leku fisiko eta plataforma birtualak dira, non aurrez jarritako arau jakin batzuei jarraiki finantza aktiboak negoziatu, salerosi eta kotizatu egiten duten. Finantza-merkatuetan informazio-gardentasunez ezartzen diren kotizazio edo prezio horien bitartez, inbertitzaileak badaki une oro zein den diruaren errentagarritasun tasa orokorra, arriskurik gabe zein arriskuarekin, bere inbertsio-proiektuekin alderatzeko baliagarria dena. Finantza merkatuetan negoziatzen diren aktiboak akzioak eta horien deribatuak, bonoak eta obligazioak dira, besteak beste. Balore-burtsa da finantza merkatu ezagunena, non akzioak saldu eta erosi egiten diren. Finantza merkatuen funtzio nagusietako bat likidezia ematea da, alegia epemuga jakina eta halako arriskua duen aktibo bat diru bihurtzen laguntzen du; hartara, finantza merkatuak arriskua transferitzeko tresnak direla esan daiteke, arriskua (errentagarritasun handiagorekin) bilatzen dutenak eta arriskurik nahi ez dutenak harremanetan jarriz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, financial markets; gaztelaniaz, mercados financieros.
Loturiko artikuluak
Finantza eragiketakFinantza-eragiketa enpresa, erakunde edo partikularren artean gertatzen den kapital transakzio edo trukaketa, une desberdinetan beraien artean, prestazio eta kontraprestazio baten bitartez, gauzatzen diren diru ordainketen bitartez definitzen dena.…
Finantza txiringitoakFinantza txiringitoak legeztatu gabeko (oso osorik edo partzialki) finantza erakundeak dira, gehienetan inbertsio-sozietateak, inbertitzaile partikularrei merkatuan normalak diren baino askoz ere irabazi eta interes handiagoak eskaintzen dituztenak, baino…
Finantza-bitartekariakFinantza-bitartekariak aurreztaileen dirua finantzazioa behar duten inbertitzaileengana bideratzen duten erakundeak dira. Bitartekari horien artean bankuak, aurrezki kutxak, inbertsio-funtsak, pentsio funtsak eta balore-burtsak daude, besteak beste. Bitartekaritza hau estatuak…