Politika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Historikoki, filibusteroak (neerlanderazko vrijbuiter hitzetik, etimologikoki vrij eta buiter hitzetatik, "harrapakin librea") Mendebaldeko Indietako espainiar koloniak arpilatu egiten zituzten piratak ziren. Geroztik, adiera ezberdinekin erabili da, esaterako Estatu Batuetatik Kuba, Nikaragua eta Espainiako beste kolonietara XIX. mendearen erdialdean eraso eta arpilaketa espedizioak egiten zituzten mertzenarioak izendatzeko.
Egungo adieran, ordea, filibusterismoa legebiltzar eta pareko beste batzarretan, gehiengoaren aurka dilazio edo atzerapena aurrera daraman taldearen estrategia da, oztopo eta traba formalak jarriz, funtsezko gaiari buruzko bozketa eta erabakia boikoteatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.