Filiazioa (zuzenbidea)


KategoriakOrokorra

Zuzenbidean, filiazioa gurasoen eta seme-alaben artean, guraso eta seme-alabak izate soilagatik, ezartzen den erlazio juridikoa. Filiazioa bi erakoa da: guraso biologikoek euren seme-alabekin dutena, eta adopzioz. Edonola ere, filiazioak hainbat eskubide eta betebehar ezartzen ditu gurasoen eta semealaben artean. Eskubide eta betebehar horiek Kode Zibilean jasotzen dira, eta jaiotza gertatzen diren unetik gauzatzen badira ere, erabateko efektuak jaiotza Erregistor Zibilean izena ematean gertatzen da. Filiazioa hainbat eratara froga daiteke: erditzea bera froga da, eta baita ere amarekin ezkonduta egotea, matrimonioa ez dagoen kasuetan semealabaren aitortza eta onarpena, adopzio legala eta egoera problematikoetan epailearen sententziak.

Edonola ere, filiazioak eskubideak eta betebeharrak sorrarazten ditu: gurasoen eskubideak seme alabekiko, guraso-agintearen baitan biltzen dira, hala nola gurasoek semealabari izena jartzeko eskubidea dute, kanpora begira lan lizentziak eskuratzeko eskubidea dute eta gizarte laguntzak eskuratzekoa, baina semealaba zaintzeko obligazioa badute, eta hala egiten ez badute, guraso-agintea gal dezakete; halaber, semealabek gurasoen naziotasuna jasotzeko eskubidea dute. Nolanahi ere, badago muga garrantzitsu bat eskubide eta bdetebehar horietan: semealabak adin nagusira heldu eta emantzipazioa heltzean, eskubide eta betebehar horiek aldatu egiten dira.

268 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.