Autorreferentzia proposizio, mezu, diskurtso edo artelan batek berari buruz ari denean gertatzen da. Kasu horietan, proposizioa edo dena delakoa autorreferentziala dela esaten da. Maiz, paradoxak sorrarazten dituen fenomenoa…
Fikzionalismoa baieztapen teorikoak, filosofian edo beste jakintza arlo batean, egiazkoak edo faltsuak bainoago fikzio erabilgarriak edo praktikoak direla ezartzen duen jarrera filosofikoa da. Fikzionalismoak bi aldaera ditu: fizkionalismo matematikoak matematika erreala edo errealitatea azaltzeko beharrezkoa ez dela baieztatzen duen jarrera da, eta beraz teorema matematikoak errealitatetik at dauden fikziotzat hartzen dituena; beste alde batetik, fikzionalismo modalaren arabera, errealitatean gauzatu diren gertaerak hasiera batean posibleak izan zirela, munduko objektuak eta gertaerak (adibidez, sortu dudan marrazkia) bestelakoak izan zitezkeela alegia, kontuan harturik, fikzio hutsak dira, eta beraz finean faltsuak. Hartara, fikzionalismoa "errealitatearen ontologia negatiboa" dela baieztatu da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fictionalism; gaztelaniaz, ficcionalismo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.