Estatistikan, fikzio-aldagaiak edo fikziozko aldagaiak  aldagai kategoriko baten kategoria edo modalitateei balio kuantitatiboak esleitzean sortzen diren aldagaiak dira, haiekin teknika estatistikoak garatu ahal eta interpretazio egokiak egitearren. Bi kategoria bakarrik daudenean, aldagaia dikotomikoa denean alegia, (sexuaren kasuan adibidez, non gizona eta emakumea bereizten diren), 0 eta 1 balioak esleituko zaizkie; k kategoria daudenean, berriz, (k-1) kategoria kodetu eta beraz (k-1) fikzio-aldagai sortuko dira, horietako bakoitzean 0 eta 1 balioak esleituz, elementuak kategoriaren barruan dauden ala ez; kodetu gabe uzten den kategoria oinarri-kategoriatzat hartuko da emaitzen interpretazioa egiteko. Fikzio-aldagaienaz gainera, efektu-kodetzea eta kontraste-kodetzea ere badaude aldagai kategorikoei balio kuantitatiboak esleitzeko.
Hiztegia: ingelesez, dummy variables; gaztelaniaz, variables ficticias.
Loturiko artikuluak
- 
Aldagai politomikoak (aldagai polikotomikoak)- Aldagai politomikoak edo aldagai polikotomikoak bi kategoria baino gehiago hartzen dituzten aldagai kategorikoak dira, bi kategoria soilik hartzen dituzten aldagai dikotomikoak ez bezala. Aldagai politomikoen adibideak ilearen kolorea (beltza,… 
 
- 
Aldagai kategorikoak- Estatistikan, aldagai kategorikoak edo kualitatiboak kategoriak edo modalitateak, eta ez balio kuantitatiboak, hartzen dituzten aldagaiak dira. Adibidez, sexua, egindako ikasketa-mota (oinarrizkoa, ertainak, goi mailako ikasketak) aldagai kategorikoak. Haien artean… 
 
- 
Aldagai dikotomikoak- Aldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien…