Festa, Jasone Osoro: laburpena


KategoriakLiburuak

Festa Jasone Osoro idazleak 2021 urtean plazaratutako eleberria da, gazteei zuzendua.

Laburpena

IGERILEKUAN

1 kapitulua

Sofia eta Andrea bi neska gazte dira. Sofiak konfirmatu egiten dio Andreari: festara joango da. Andrea txoratzen. Festa bat, etxe moderno batean, piszina zabal batekin, Elortza anaiek antolaturikoa. Itzela. Urduri dago aspalditik Sofia, ez bakarrik festagatik, DBH bukatu eta Batxilergoan hasiko delako ere bai. Eskola berria, irakasle berriak, gurasoek eskaini diote atzerrira joatea baina berak nahiago izan du ezetz.

Sofia dutxatu egiten da festarako. Gorputza osoa olioz igurzten du, goxo. Aita sartzen da komunera, eskuan ebakia egin du. Sofiak puntu pare bat eman beharko lituzkeela esaten dio. Sofiak lagundu nahi dio, odola ikusteak ez dio atzerakorik ematen (medikuntza ikasi nahiko luke). Aitak alde egin (festara doazelako inbidiatan dago), eta Sofia arretaz lehortzen da, bere gorputz lerdenari begira. Andrea sartzen da bat-batean, bere lagun bat. Andreak bi ama lesbiana ditu, Monika eta Lili izena dutenak. Bi soineko ekarri ditu. Sofiaren gelara doaz, ohi bezala hankaz gora, bazter guztietan gauzak nahasirik. Andrea askoz ere txukunagoa da, obsesioraino, baina bere ama Monikarekin ez da ondo konpontzen, Lilirekin hobeto. Eta tira, gauean ligatu beharko dute, ezta? Andreak Laura izeneko lagun batekin  izan zuen harreman bat, baina ez du loturarik nahi. Sofia ondo dago bakarrik. Baina txantxetan dio sexuz gaineztaturiko gaua izango dela. Biluzik bainatzen badira, ze? Musika jarri eta aita (Andres) sartzen da gelara. Dantzan hirurak. Tira, prestatu behar dira, jantzi eta. Sofiak begiko marra margotzen du, ezpainak ez.

2 kapitulua

Ivan eta Sebasen etxean dena prest dago. Elortza anaiak dira biak. Urduri daude. Ama haiekin dago, baita ere urduri, galdezka etengabe. Amak Lola du izena eta festan egongo da, baina gero jatetxera joan beharko da. Emakume azkar eta bizia da, Ivan eta Sebasen aitarengandik banatu eta jatetxea muntatu zuen. Oso enroilatua da, gainera. Jazz dator, DJa. Andrea eta Sofia iristen dira, biak oso urduri. Sebasek irekitzen die atea. Ivan gerturatzen da, eta nesken edertasunari buruzko komentarioa egiten du, matxista pixka bat, Andreari batere gustatzen ez zaiona. Lorategian barra luzea, karpak. Xanpaina edaten dute bi neskek. Etxe ederra, toki ederrean, neskak gustura biziko lirateke. Jende gehiago iristen da, eta musika hasten da, 60ko hamarkadakoa. Ivan eta Sebasen ama, dantzan. Sebasek kontatzen dio Ivani aitak deitu diola. Ivan suminduta, seguru aipatu diola berak unibertsitatea joan nahi ez izatearena. Izan ere, Ivani sukaldaritza gustatzen zaio, amarekin aritzen da jatetxean, eta nahi luke munduan zehar bidaiatu, munduko gastronomia dastatu eta aztertu eta gero hona itzuli gastronomia ikasteko. Ama Ivanekin dantzan hasten da, denen begiradapean. Bi neskak ere, Andrea eta Sofia, flipatzen, nolako ama duten, eta Andreak dio Monikarekin eta Lilirekin hirukote ederra egingo luketela. Dantzan bukatu eta Lola neskengana doa, beraiek jarraitzeko dantzan, berak lanera joan behar du eta. Ondo pasatzeko. Ez da txintxo ibili eta kontuz dabiltzan beste guraso horiek bezalakoa. Alkohola dago, eta Sofiak bere gurasoak alkoholarekin nola kezkatzen diren aipatzen du. Han berriz, Lolak jartzen du alkohola, kantitate bat jende kopuruaren arabera, eta bukatzen denean, ba akabo. Horrela hobe da, deskontrola saihesteko.

3. kapitulua

Andrea eta Sofia xanpainarekin mozkortu dira pixka bat. Eguzkipean eta bikinia jantzita etzan dira. Ivan gerturatzen zaio Sofiari, ligatu nahian edo. Sofiak adarra jotzen dio, badaki eta ligatzera datorrela. Ivanek esplikatzen dio munduan zehar ibili nahi duela, bidaiatzen, eta berarekin joateko. Sofiak dio aukeran nahiago lukeela bakarrik joan. Bitartean  jokoak prestatu dituzte: uretako borroka, bikoteka, bat eusten sorbaldetan besteari eta beste bikotea bota nahian. Zozketa egiten dute bikoteak egiteko. Jazzen musikak girotuta hasten da, eta borroka bizian azkenean Sofia eta Ivan geratzen dira aurrez aurre. Jo eta ke, bata bestearen aurka, baina halako batean Sofia erori eta min hartzen du orkatilean. Etxe barrura eramaten du Ivanek, eta Andrea ere haiekin doa.

4. kapitulua

Besteek festan jarraitzen dute, dantzan, igerilekuan edo eguzkia hartzen, ligatzen, musuka, ... Sebasek mikroa hartu eta marihuanarekin bizkotxoa nola egiten den erakutsi behar diela esaten die, eta gero dastatzeko aukera iango dutela. Jendea bibaka. Batzuk bizkotxoa egiten duen bitartean, argazkiak ateratzen sare sozialera igotzeko, baina azkenean ez  dute ezer igotzen, gurasoak enteratuko diren beldurrez. Andreari bere ama Monikak deitzen dio, ez zekien festan zegoenik eta errieta egiten dio. Andreak esaten dio Liliri esana ziola festara joango zela. 10etako etxean egon behar duela dio Monikak. Ezta pentsatu ere! bere baitan Andreak. Bapatean, txirrina jo eta Andreak irekitzen du atea: garagardoa dakarren mutil bat da, oso guapoa. Hain da guapoa non Andreak esaten dio geratzeko, mutilak dio ezin duela, lanean dagoelako. Beste batean akaso, Sergio du izena. Bitartean, Ivanek masajea ematen dio Sofiari, goxo. Gustatzen zaio Ivani plazera ematea, horregatik nahi du sukaldari izan. Banandu aurretik, gurasoei plater goxoak egiten zizkien.  Eta Sofiari masajea ematen ari dela, eskuak izterrean gora eraman eta azkenean poliki, izterren barrualdea, kuleroen ertza, kuleroen barrua eta azkenean alua eta klitoria laztantzen dizkio Sofiari, Sofia plazerez gainezka dagoen bitartean. Mutilak zakila guztiz gogorturik dauka. Eta hasieran suabe, baina gero fuerteago, Sofia kitzikatzen doa, plazerez lehertzen, baina bapatean altxatu, eta ezin duela dio, eta alde egiten du.

5. kapitulua

Sofia Andrearengana doa. Andreak larrua jo duen galdetzen dio. Sofiak ezetz, eskua baino ez diola sartu, baina ia lortu du orgasmoa. Andreak dio mutilek ez dakitela klitoria ukitzen. Sebas agertzen da edaria eta marihuanazko bizkotxoa eskaintzen. Andreak garagardoa ekarri duen mutil guapoaz galdetzen dio. Sebasek zein enpresatan egiten duen lana esaten dio. Andreak esaten du Sergio horrekin maitemindu dela. Sofiak botagura sentitzen du, xanpainagatik, eta barrura doaz. Dena botatzen du. Dutxa bat hartu nahi du, garbitzeko. Biartean, Andreak kondoiak aurkitzen ditu komuneko kajoietan. Sebas sartzen da, eta kondoiak bereak direla dio. Sofiak etxera joan nahi du. Andreak, geratzeko mesedez. Gero, banaketa-enpresara deitzen du Sergiori buruz galdetzeko. Sofiak urrutitik ikusten du Ivan: gustuko du mutila eta ez daki nolatan azkenean ezezkoa eman dion. Batzuetan hala egiten du, bere desioen aurka jo. Bitartean, Andrea enpresara deitu eta edaria eskatzen du. Beraz, Sergio etorriko da berriz.

6. kapitulua

Iluntzen ari da. Festa giro totala da. Eta Elortzatarrek festa 11etarako bukatu nahi badute ere, ordu pare bat falta da oraindik horretarako. Jendea bero dago, sentsualitatea alderik alde. Azkenean Sofia geratu da eta Andrearekin ari da dantzan, jo eta ke, kontrola da. Sebas gerturatzen zaio Andreari: Sergio garagardoaren mutila etorri da, baina abisatzen dio haserre berak ordaindu beharko duela garagardo hori. Bale, dio Andrea. Sergiok bukatu du lana eta festara sartzen da. Jendea igerilekura egiten du salto. Desfase total. Droga gehiegi. Kaka gehiegi, dio Sergiok. Andreak dio alkohola baino ez duela edan. Sofia Ivanen bila dabil. Etxe barrura doa, eta han ere jende asko, deskontrolatuta. Ivan sukaldean aurkitzen du, krepeak egiten. Musuka hasten dira. Bertan biluzten dira. Bero-bero biak. Ivanek alua miazkatzen dio. Etzam eta Sofiak mutilaren zakilarekin jolasten da, alura sartu arte. Sukaldean jarraitzen dute. Sexua utzi eta krepeei buruz hasten dira hizketan berriz, baina berehala Sofiak ohera joatea eskatzen dio. Han, zakila ahoan hartzen du Sofiak, eta gero bere klitoria laztantzen hasten da neska, gero eta fuerteago, orgasmoa lortu arte. Gero, Sofiak berriz zakila miazkatu, Ivanek kondoia jarri eta Sofia gainean jartzen da, gora eta behera, gora eta behera, Ivan orgasmoz lehertu arte.

7. kapitulua

Andreak belar gainean dagoen bomitoarekin zikindu egiten du hanka. Garbitu eta Sergiori hankan masajea emateko esaten dio. Mutila fisioterapeuta da gainera eta lan egiten du ikasketak ordaintzeko. Gurasoei buruz hitz egiten dute, nolakoak diren (Andreak bi ama ditu). Mutil arduratsua dirudi, gurasoak berarekin fidatzen dira. Andrea bere gainean esertzen da. Mutilari irakurtzea gustatzen zaio. Musuka hasten dira, konturatu gabe jendea alde egiten hasia dela. Baina halako batean ez sinistekoa geratu zen: Monica agertzen da, konturatu gabe, etxera eraman behar duela esanez.

IGERIAN

8. kapitulua

Bi lagunak, Andrea eta Sofia, telefonoz ari dira. Festan izandako sexuari buruz, Sofia Ivanekin, Andrea Sergiorekin (ezer gertatu ez bazen ere azkenean). Andrea maitemindu da Sergiorekin, zein eta Andrea? Sexua eta maitasuna guztiz bereizten dituen neska da eta! Sofiak botagura sentitzen du eta mozten du deia. Botaka egiten du. Ama agertzen da eta kamamila eskaintzen dio, baina errieta egin ere bai. Sofia lur jota dago, dutxa hartzen du, Ivanekin gogoratzen da dutxan. Gosaldu egiten du, aitarekin batera. Aita bai dela majoa, ez du errietarik egiten eta haren ondoan egoten badaki. Bazkaltzeko, errusiar entsalada egingo du aitak. Ama lagunekin bazkaltzera, Lolaren jatetxera.

9. kapitulua

Andrea etxean dago, urduri, nazkatuta, bere bizitzarekin zer egin ez dakiela. Alde egiteko asmoarekin maleta egiten du, Monicari adituta, eta gero Liliri entzunda desegin. Bi ama edukitzea ez da erraza, aita ere hor egongo da nonbait, auskalo zein den. Nahiko luke Sofiarekin alde egin, urrutira, serieetan bezala, baina Sofiak ez du nahi. Sergiok deitzen dio. Ez du harekin oraindik txortan egin, baina desiratzen dago. Izan du harreman bat beste neska batekin, egun batzuk lehenago, zineman, koumera sartu ziren eta elkarren aluak igurtzi eta igurtzi aritu ziren, orgasmora heldu arte. Baina hala ere, ez zen aseta geratu. Zerbait falta zaio bizitzan.

Sofiaren bizitza erabat desberdina da. Dena dago ordenaturik, baina laster aldatuko da, oraindik ez badaki ere. Igerilekura doa, beti bezala, bere eguneroko kilometroa egiteko. Han, bere ondoan, beste neska batek jo eta su ari da igerian, bera aurreratzen. Gaizki sentitzen da, jendearekin ez du kontaturik nahi. Baino etxera iritsi, eta Peter izeneko bizilagunarekin topatzen da atarian, bizilagunen bilera batean. Harekin ez du topatu nahi, baina urduri jarri eta poltsa erortzen zaio jende aurrean. Falta zena. Izan ere, behin Peter horrekin egon zen bi ordu igogailua gelditu zenean. Eta esperientzia txarra izan zen, tipoak ez baitzion begirik kendu denbora guztian, ezer esan gabe egon bazen ere, garbi zegoen zein zen bere intsinuazioa. Etxera iritsi eta aita dago. Bilerara jaistekoa da. Zer moduz. galdetzen aita. Oso ondo ez, dio Sofiak, hilekoa jaitsi behar zaio.

10. kapitulua

Sofia eta Andrea bideodeia egiten dute. Sofiak gorputzaldi txarra daukala dio. Andreak Ivan ikusi duela, eta esaten dio Sofiari garbi ikusten duela berarekin engantxatuta dagoela. Sofiak dio baietz, egunero bidaltzen dizkiola mezuak. Sofiak dio aluan hazkura duela, gaitzen bat harrapatu al du Ivanekin? Andrea Sergiorekin gogoratzen da, egunero masturbatzen hura gogoan. Sofia komunera doa eta zorabiatu egiten da. Esaten dio Andreari. Haurdun ote dago?

11. kapitulua

Sofiak lo egin gabe pasatzen du gaua, haurdun egotearen beldurrez. Baina pentsatzen du ez dela posible, Ivanek ez zuelako bere barruan isuri, zakila sartuta ibili zen, baina ez zuen isuri. Eta esperma tanta bat atera bazen? Biharamunean, Andrearekin topatzen da. Andreak esaten dio posible dela haurdun egotea, sintomak dituela. Sofia uretara sarzen da. Arrain bat bezala izan nahiko luke, arazorik gabe bizitzan. Lasai dago, ahoz gora ur gainean, baina ezustean olatu batek harrapatu eta hankaz gora bidaltzen du lehorrera. Han, Ivan eta Sebas barrez. Nazkagarriak! Andreak, lasaitzeko, ez dela horrenbesterako, normala dela barre egitea. Haserre, badoa hondartzatik. Sergio dator, sorpresa du Andrearentzat. Andreak galdetzen dio bere ama emagina den, Sofiarekin pentsatuz. Sofia etxera irtisi eta gurasoak marrazoen kumeei buruzko dokumentala ikusten ari dira, eta esaten diote marrazoek bi utero dituztela, eta kumeek elkar jaten dutela uteroan bertan, eta ... Ezin du jasan, eta erdi negarrez eta hankak dardarka, dutxara doa, behera jota.

12. kapitulua

Andrea Sergiorekin doa abionetan. Salto egitera doaz parakaidas batekin. Hori da Sergioren sorpresa. Andrea beldurrez dago. Hegan egitera doa, aske, txoriak bezala. Monika bere amak beti eraman dio janaria mokora, beti zainduz eta kontrolatuz; Lili bere beste amak berriz, beti aske utzi du. Uste du Lilik jokatu duela zuzen: aurrera egiteko, ikasteko, askatasuna behar da, gauzak nork bere kabuz egitea. Salto giten dute: zoragarri. Sergio eta Andrea, irakaslearekin, hirurak elkartzen dira airean. Zoriontsu da.

Sofia beldurrez dago. Haurdun egotearen sintoma guztiak ditu: bularrak handituta, goragalea, eta hilekorik ez. Internet bilatzen du informazioa: "16 urte haurdun" hitzak sartu, baina ezer fundamentuzkorik ez. Panikoa sortzen zaio. Gogoratzen du txikitan bazuela untxikume bat, Kiwi izenekoa, eta denbora guztian zegoela berarekin, zaintzen. Egun batean, leihoan zegoela ondoko bizilagunearekin hizketan, danbateko bat entzun zen eta untxiak salto egin, lurrera erori eta akabatu egin zen. Mina sentitu zuen, negarrez egin zuen. Ez daki zergatik gogoratu den harutzaroko kontu horretaz, eta sare sozial batera sartzen da.

Andrea eta Sergio lurrera jausi eta poz betean daude. Flipantea izan da aire jauzia. Furgonetara sartu, zirritan hasi eta amodioa egiten dute azkenean, Sergioak kondoia jarrita. Bukatutakoan, Andreak esaten dio Sergiori uste duela Sofia haurdun dagoela.

13. kapitulua

Kafetegian elkartzen dira gosaltzeko Sofia eta Andrea, aparte samar. Andreak kontatzen dio parakaidasarena: tumatxa izan da. Baina gero serio esaten dio. benetan haurdun badago, abortatzeko aholkua ematen dio Andreak Sofiari. Eta nola egin esaten dio. Sofia altxatu egiten da eta badoa, kaleetatik hara eta hona. Beldurrez dago. Haluzinatzenb hasten da. jende guztia haurdun ikusten du. Ivanekin topatzen da eta hark agurtu egiten du, baina korrika alde egiten du. Telefonoan Andrearen mezua ikusten du: "Sergioren ama emagina da. Lagunduk dizu." Traidore, erantzuten dio Sofiak.

14. kapitulua

Sofia igerilekura doa. Han, Andrea du gogoan. Gorroto du. Ez du eskubiderik bere bizitzan sartzeko. Bapatean, Sofia agertzen da igerilekuan, sorbaldatik heltzen dio. Esaten du bazekiela hor egongo zela. Andreak alde egiten du igerian. Baina aldagelan ndrea du zain. Barkamena eskatzen dio, baina Sofiak dio umea izango duela. Benetan nahita baino, Andrea izorratzeagatik dio. Ze segundu batzuk lehenago, umetokia nola hustu pentsatzen egon baita: pastel handi bat erosi,  usteltzen utzi eta gero jan, botaka hasi eta erraiak, eta umekia, hustutzeraino.

Etxera bidean, haurdun-testa erosten du. Espero ez bazuen ere, botikariak ez dio ezer esaten. Inork ez dio begiratzen. Etxean, komuera joan eta tazan eseritzen da, txiza egiten du testaren gainean. Bi marra arrosa: haurdun dago.

15. kapitulua

Ez zuen imajinatu gerta zitekeenik: baginan sartuta zakiletik isuri gabe. 16 urte. Festa batean, ezezagun batekin. Eta ondorioa, haur bat. Emakumea izateagatik, haur bat eduki beharra. Justu berak aske izan nahi zuenean: lagunak izan, festara joan, amodioa egin, ... baina haurrik gabe. Eta institutuan, zer egingo zuen? Komunean oraindik, tximeleta bat hegan, hartu egiten du eta hegan alde egiten uzten du. Berak ere halaxe nahiko luke. Badoa buelta bat ematera. Kanpoan, bizilagun nazkagarri horrekin egiten du topo. Eta gizonak gorrotatzen dituela sentitzen du. Bapatean, Ivan agertzen da. Ondo dagoen; Sofiak, ezetz. Garagardoak hartzera doaz. Dena esatea bururatzen zaio, baina azkenean hitzik ere ez du ateratzen. Ivanek musu bat ematen dio, eta berak ... zaplazteko bat. Etxera eginda, alkoholaren efektupean, Andrea eta Sergio topatzen ditu. Eztabaidan hasten dira: Sofiak lagundu nahi dio, maitekiro tratatzen du, Sofiak ukatu egiten du laguntza, ez du inor behar. Andrea lurjota, Sergiok kontsolatu egiten du. Etxera irtsi eta aitari esaten dio: hardun nago, ez bat eta ez bi. Lasai dago Sofia. Aitak "ezin dut sinetsi" dio, behin eta berriz. Aitak dio beti hitz egiten dutela lasai eta arazorik gabe sexuaz. Nola da posible? Ezer pentsatu al duen, guraso biak orain. Sofiak pentsatu baino ez duela egin dio, denbora guztian. Gurasoek diote beraiek pentsatuko dutela orain. Ohera doa, lo hartzen du, lasai.

16. kapitulua

Hilekoa jaitsi zitzaionean, gurasoek ginekologoarengana eraman zuten. badaezpada ere. Beti badaezpada aritu dira, etxera goiz etxeratu, hartu dirua, deitu etxera, .... Egia esan dena alperrik, ze orain hardun dago.

Emaginaren kontsultan dago, amarekin. Urduri dagoela esaten dio amari. Amak, ea Andreak dakien, baietz, Sofiak. Kontsultan, medikuak esaten dio ea harremanak izan dituen, ... Egia esan, ez dago zalantzarik, testak positibo eman du. Amak, ea zer egin dezaketen. Sofiak, garbi, abortatu nahi duela. Ziur?, amak; baietz, Sofiak. Medikua, dena ondo joango dela, profesional onak direla, baina aurrena garbi eduki behar duela erabakia, eta 72 ordu itxaron beharko dutela, pentsatu nahi badute. Hiru egun, lehen gutxi zena, orain asko iruditzen zaio, gehiegi. Ze suertet txarra izan duen, eta okerrena bazekiela gerta zitekeela. Baina pasako dira hiru egunak.

17. kapitulua

Sofiak Andreari deitzen dio. BeldurRa duela dio, abortatzeko paperak sdnatu dituela ja. Negarrez hasten da. Andreak lagunduko diola dio. Ondo aterako dela. Sorginak direlako, behin paperarekin egindako suaren inguruan esan zuten bezala, beti elkarrekin egongo zirela. Sofiak dio iruditzen zaiola zahartu egin dela. Esaten dio Ivan ez dela enteratu, zaplaztekoa emanda, susma zezakeen zerbait. Gizonak. Baina, kontatuko al dio azkenean? Igoal. Andreak dio hobe ezetz. Nahi duena egingo du Sofiak.

Igerilekurako bidean, Lola eta Sebas ikusten ditu. Haurdun dagoela esaten die, baina txantxetan ari dela uste dute. Beste festa bat egingo dutela. Pikutara joan, bere baitan Sofia. Igerilekuan, igeri eta igeri egiten du, asko. Atera eta ziztada sabelean, bainujantzitik odol arrastoa. Berez abortatu du.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Elortza anaiak, Ivan eta Sebas, festa antolatzen dutenak euren luxuzko etxean.
  • Sofia eta Andrea, bi neska gazte, elkarren lagun minak, elkarrekin doaz festara, ligatzeko asmoarekin
  • Monica eta Lili, Andrearen bi amak
  • Ivanek eta Sofiak txortan egiten dute
  • Lola, Ivan eta Sebasen ama, banandua, jatetxe baten jabea da
  • Sergio, festara edariak daramatzan mutila. Andrearekin hasiko da ateratzen.
  • Sofia, haurdun geratzen den neska

 

2727 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.