Gainordezkapena aukeraketa batean (adibidez, batzorde batean pertsonak edo ikasliburu batean artelan esanguratsuak aukeratzean) kategoria bateko elementuek, izan subjektu izan objektu, duten nagusitasuna da, beste elementuen aldean, populazio edo…
Fertilitatea edo ugalmena emakume jakin batek edo orokorrean emakume talde batek umeak egiteko duen gaitasun biologikoa da. Gaitasun biologiko hori menarkiarekin edo lehen hilekoarekin hasi eta menopuasiarekin bukatzen da, fertilitatea eragiten duten bestelako faktoreak ere dauden arren. Demografian, fertilitatea edo ugaltzeko adina 15-49 urte bitartean dela kontsideratzen da. Tarte horren barruan, ugalmen handiena 20 urteren inguruan gertatzen da, eta 30 urtetik aurrera beheraka doa, eta bereziki 35 urtetik aurrera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fecundity; gaztelaniaz, fertilidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.