Femizidioa emakumeen hilketa da, emakumea izateagatik burutua, plazerez, sadismoz edo gizonak emakumea berea dela pentsatzen duelako. Femizidio terminoa 1970eko hamarkdan sortu zen homizidio termino neutralaren aukera moduan, emakume zapaldu eta gutxietsien hilketak izendatzeko, gizona haien gainetik dagoela pentsatzen duelako burutuak. Feminizidio terminoa, berriz, beranduago sortu zen, eta kutsu politiko eta soziologikoa hartzen du, erakunde politiko eta sozialei ere hilketa horien ardura egozten baitzaie termino horretan, misoginia modu agerikoan edo ezkutuan sustatzeagatik eta hilketa horiek saihesteko beharrezko diren babes neurriak ez hartzeagatik. Feminizidio terminoa Marcela Lagarde mexikar ikertzaileak asmatu zuen, hain zuzen Mexikon gertatzen diren neska eta emakumeen hilketa eta desagerpenen inguruan estatuaren utzikeria, isilkeria eta zabarkeria gaitzesteko. 1 2
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
- 
Geriatria eta geriatrikoa- Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza  agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa… 
 
- 
Eurokrazia eta eurokratak- Eurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari… 
 
- 
Negazionismoa- Negazionismoa gizadiaren aurkako krimen bat gezurtatu, gutxietsi, banalizatu edo justifikatu egiten duen jarrera eta diskurtsoa da. Bigarren Mundu Gerran izandako juduen holokaustoa izan zela ukatzen dutenen jarrera izendatzeko…