Feminitatea gizarte batean emakumeari eredu edo errepresentazio ideal gisa esleintzen zaizkion atributu, ezaugarri eta rolak dira. Beraz, eraikuntza soziala da, botere eta mendekotasun harremanen emaitza. Horrela, gizarte patriarkal batean, feminitateak gizonaren mendean eta haren mesederako dagoen emakumearen irudi ideala eraikiko da: emakume ederra eta sexualki erakargarria, gizonari men egiten diona eta haren botere espazioak kolokan jartzen ez dituena. Feminitate eredu sozial horiek izaten dira masa hedabideetan irudikatzen direnak, emakumea idealizatuaren irudia zabalduz, azkenean generol-rol estereotipatu horiek sendotu egiten dituztenak.
Kontzeptu sozial horretatik haratago, feminitatearen kontzeptu pertsonal eta subjektiboa ere bada, emakume bakoitza emakume sentitzeko era definitzen duena, ezinbestean gizarteko genero-rolak neurri txikiagoan edo handiagoan islatu egingo dituena, baina aldi berean barruko indibidualtasunetik emakume izaera propioa eratzen duena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, femininity; gaztelaniaz, feminidad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Masa-antolakuntzaMasa-antolakuntza, masa-antokakundea eta masa-mugimendua bereziki mugimendu politiko marxista eta iraultzaileetan erabiltzen diren terminoak dira, masa, alegia herria, proletargoa edo langileria, elite edo burgesiaren aurkako borrokan (ikus, klase borroka),…
MaskulinitateaMaskulinitatea gizona izatearekin loturiko ideia, balio, atributu eta praktiken multzoa da, gizartean zabalduak eta gizonen eta emakumeen arteko harremanak eragin eta baldintzatzen dituztenak. Feministen arabera, maskulinitatea botere eta…
Genero-rolakGenero-rolak gizarte edo kultura batean emakumeari nahiz gizonari atxikitzen zaizkion rolak dira, emakume nahiz gizonengandik espero direnak, genero-estereotipoetan oinarrituta, emakume eta gizonak bereizi eta beraz gizartearen eta norberaren…