Feminismoaren laugarren olatua


KategoriakSoziologia

Feminismoaren laugarren olatua edo laugarren olatu feminista 2010eko hamarkadatik aurrera garatu den olatu edo mugimendu feminista da, aurreko hiru olatu feministen ondorengoa, eta bereziki Internet sareari esker zabaldu dena, bereziki emakumeen aurkako indarkeriaren (Me Too mugimendua, adibidez), jazarpen sexualaren eta emakumeen gorputzaren inguruko estereotipo sexualizatuen aurkakoa. Olatu horretan, emakumeen aurka izandako erasoek, maiz denbora luzean isilpean izan direnak,  zabalkuntza handia lortu dute masa-hedabideei esker, horien inguruko kontzientzia eta jardun beharra areagotuz emakumeen artean eta gizartean orokorrean.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.