Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…

Zuzenbidean, fede ona edo onustea pertsona batek on beharrez jokatzen duenean gertatzen da, zuzenbidearen printzipioak eta legeak urratzeko asmo txarrik gabe. Bereziki zerga zuzenbidean erabiltzen da: zergapekoei fede ona suposatzen zaie, eta errua frogatzearen ardura zerga administrazioari dagokio. Halaber, fede onak egindako urraketen ondorioz ezartzen diren zigor eta isunak arintzen du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, good faith, bona fide; gaztelaniaz, buena fe.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.