Segregazionismoa herritarrak euren ezaugarri sexual, arrazazko, etniko, erlijioso edo politikoen arabera bereizten dituen politika da, aparte jartzen diren gizatalde eta kolektibo horiek baztertuz, haien integrazio soziala eragotziz, eta bizitza…

Familia ahaidetasunez, ezkontzaz eta adopzioz loturiko gizataldea da, kideei babes emozional eta ekonomikoa ematen diena. Munduko gizarte eta kultura guztietan agertzen den erakunde soziala da, aldaera anitzekin ordea. Mendebaldeko egungo gizartean familia nuklearra da ohikoena, gurasoak eta seme alabak etxe berean biltzen dituena; beste batzuetan aiton-amonak, osaba-izenak, lehengusuak eta ahaidetasun urrunagorekin loturiko pertsonak bil ditzake, etxe berean edo beste etxeetan. Aldaerak aldera, ordea, familiek honako funtzio hauek betetzen dituztela esan daiteke: ugalketa-funtzioa, biziraupen-funtzioa, balio-transmisioa eta babes emozionala.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.