Familia disfuntzionala


KategoriakSoziologia

Familia disfuntzionala seme-alaben ongizatea eta garapen orekatua bermatu ezin ditzakeen familia da, afektibitatean, komunikazioan, rol definizioetan eta finean haurraren eta gurasoen ongizatean eta eguneroko bizimoduan gabeziak dituena. Hainbat egoera eta faktore daude familia bat disfuntzional bilakatzea ekartzen dutenak, hala nola arazo ekonomikoak, tratu txarrak eta abusuak, gurasoen arteko gatazkak, adikzioak eta buruko nahasmenduak. Uneko arazoez gainera, familia disfuntzional batek ondorio larriak ekartzen dizkio haurrari epe luzera, pairatutako traumengatik eta erreferentzia desegokiak izateagatik. Frogatu da familia disfuntzional batena hazi izanak delinkuentzian eta adizkioetan jausi eta desoreka psikosozialak izateko aukerak gehitzen dituela. Horrexegatik, familia disfuntzionalen detekzioa eta haien gaineko eskuhartzea, gizarte zerbitzuen eskutik, ezinbestekoak dira haurren ongizatea eta garapen psikosozial egokia bermatzeko.

Ikus, gainera

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.