Falazia ekologikoa


KategoriakEstatistika

Falazia ekologikoa multzo edo talde batean ateratako konklusioak haietako elementu edo subjektuengana zabaltzean gertatzen den falazia da. Adibide gisa, XIX mendean, Émile Durkheim soziologoak herrialde batzuetan - herrialde horiek multzoak lirateke- suizidio-tasak jaso zituen, eta erlijio protestantea nagusi zen herrialdeetan handiagoa zirela ikusita, protestanteek suizidatzeko joera handiagoa zutela ondorioztatu zuen. Falazia ekologikoa suerta daiteke ondorio horretan, herrialde protestanteetan protestante ez direnen artean suizidio-tasak handiagoak direla gerta baitaiteke, eta horrek herrialde osoko suizidio-tasa gehituko luke, herrialdeko biztanle guztiek suizidatzeko joera handiagoa dutela itxura eginez. Orokorrean, maila desberdinetako datuak besterik gabe nahastean gertatzen da falazia, talde edo multzo mailari dagozkion datuak multzo horretako elementu edo subjetu guztiei dagozkiela oker suposatzen denean.1

Erreferentziak

1.
Freedman DA. Ecological fallacy. In: The SAGE Encyclopedia of Social Science Research Methods. ; 2003:293.
221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.