Erdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…
Falansterioak Charles Fourier sozialista utopikoak (1772-1837) logika arrazionalista batez asmatu eta sustatu zituen komunitate sozialistak izan ziren, 400 familia eta beraz 2000 pertsona ingurukoak, espreski diseinaturiko eraikin handi batean bizi behar zutenak, beste eraikin osagarri batzuekin batera, nekazaritza jarduera nagusitzat harturik. Haietan jabetza kolektiboa izango zen, eta bakoitzak bere ahalmen eta nahien arabera lan egingo zuen. Haien bitartez gizarte harmonikoa eratzea pentsatu zuen. Eredu horri jarraiki, zenbait falansterio proiektu gauzatu ziren Frantzian, Estatu Batuetan, Belgikan, Argentinna, Mexikona nahiz Brasilen. Espainian ere falansterio bat sortzeko proiektua garatu zen Cadiz probintzian, azkenean gauzatu ez bazen ere. Esperientzia horiek, ordea, porrot egin zuten, eta historian anekdota huts gisa geratu dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.