Merkataritza-kreditua edo kreditu komertziala hornitzaileak bezeroari fakturak edo merkataritza-efektuak (letrak, ordainduzkoak, ...) epemuga batean ordaintzeko aukera ematen dionean sortzen den finantzaketa modua da, maiz 30, 60 edo 90…
Faktura salerosketa edo zerbitzu-emate bati buruz behar diren xehetasun guztiak jasotzen dituen merkataritza-agiria da. Saltzailearen edo zerbitzu emailearen, eroslearen, igorpen-data, kopurua, unitateko prezioa, prezio totala, deskontuak eta zergak jaso behar ditu. Faktura legezko ziurtagiria da, ogasunaren aurrean produktu edo zerbitzu bat saldu eta erosi dela frogatzen duena, eta beraz horri buruz ordaindu edo deskontatu beharreko zergak ezartzen dituena.
Fakturak arruntak, zuzentzaileak (aurreko fakturak zuzentzeko) eta laburbiltzaileak (epe batean izandako fakturak guztien laburpenak) izan daitezke. Proforma faktura, salerosketa edo zerbitzu-preztazioaren ezaugarriak eta baldintzak ezartzen dituen aurretiko faktura da, prezioa eskaintza gisa hartu behar dena.
Ohikoa da bezeroak fakturak epemuga batera, maiz 30, 60 edo 90 egunetara, ordaintzeko aukera izatea. Fakturen ordainketen atzerapen hori finantzazio-modu bat da bezeroarentzat, orokorrean merkataritza-kreditua deitzen dena. Aldi berean, hornitzaileak ere fakturen zenbatekoa epemuga baino lehenago eskuratzeko aukera izaten du, finantza-entitate batek aurreratuta, factoring izenekoaren bitartez.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.