Agian ekoizpen-faktoreak bilatzen ari zinen.
Faktore ekonomikoak edo ekonomia-faktoreak arlo ekonomikoko aldagai, fenomeno edo gertakariak dira, gizarte-bizitzako eremuetan eragin zuzenagoa edo zeharkakoa dutenak. Giza jarduera oro baliabide eskasiak mugatzen du; beraz, faktore ekonomikoek, hala nola baliabideen lorpenak, eskuragarritasunak eta kostuak, gure aukera guztiak zehazten eta mugatzen dituzte, indibidualki nahiz kolektiboki. Adibidez, familia mailan, familia batek bizilekua eta bizileku mota aukeratzea, askotan, familia horren erosteko ahalmenaren eta zorpetzeko ahalmenaren mende dago; maila kolektiboan, baliabide mugatuek erabat baldintzatzen dute zerbitzu publikoen hedadura.
Faktore ekonomikoak, gainera, elkarren artean erlazionatzen dira, eta, beraz, enpresa- edo gobernu-mailako erabaki ekonomiko oro faktore ekonomiko askoren mende dago (adibidez, enpresen inbertsio-erabakiak faktore ekonomiko askoren azterketa xehatuaren mende daude). Aldi berean, erabaki horiek beste aldagai ekonomiko batzuei eragingo diete; eta, horrela, sistema ekonomikoa elkarren artean eragiten duten faktoreen sistema konplexu gisa eratzen da.
Loturiko artikuluak
Faktore estazionalakEkonomian, faktore estazionalak aldagai ekonomikoetan urtean zehar aldaketa periodiko eta erregularrak eragiten dituzten faktoreak dira. Faktore estazional nagusiak eguraldia (hainbat produkturen kontsumoa eta salmenta eragiten duena, hala nola…
Ondasun ekonomikoakOndasun ekonomikoak gizakiaren beharrak asetzen dituzten zerak dira, urriak direnak, haiek eskuratzeko ekoizpen-prozesu bat garatu eta ondorioz truke-balioa eta prezioa dituzten zentzuan; ondasun libreak ez bezala. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Interes ekonomikoakInteres ekonomikoak partikular, enpresa edo erakunde batek jarduera sozial eta ekonomikoan edo erabakitze edo lehia-prozesu batean lortu edo, behin lortuta, bermatu nahi dituen abantaila eta etekin ekonomikoak dira…