Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…

Bereziki Husserlen filosofian, faktizitate kontzeptuak (latinezko factum hitzetik, "egina") jadanik geratua edo "egina" dagoen gertakari bati egiten dio erreferentzia hasiera batean, gertakari horren agenteari buruzko erreferentziak baztertuz, eta bereziki gertakari horren idealarekin kontrajarria. Beraz, faktizitatea konkretutasunarekin egongo litzateke loturik. Kontzeptua Heidegger-ekin atxikitzen da gehien bat, eta bera izan zen zehaztapen berria eman ziona: gertakariei orokorrean dagokien nolakotasuna izateaz haraindi, gertakari jakin bati dagokion izaera litzateke, gure izaerari dagokiona, gure gertakaria munduarekiko hain zuzen, iraganarekin eta orainarekin loturik, "mundura botata izatea" adierazten duena, eta finean Dasein delakoaren ezuagarrietako bat dena.
Sartre filosofoak ere baliatu zuen kontzeptua, baina beste adiera batekin: gure askatasuna mugatzen duten zirkunstantzien multzoa (jaioterria, jaiotza-data, gurasoak, ...).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.