Ezkeltzu (Ezkatzu)


KategoriakEuskal Herria

Ezkeltzu edo Ezkatzu Andatzako mendigunean, Gipuzkoako iparraldean, dagoen mendi bat da, Ziortzako lepoaren (451m) eta Altzaola edo Azarolako lepoaren (430m) artean, Andatza eta Belkoain mendien arteko erdibidean gutxigorabehera. 508 m-ko altuera du. Andatzatik etorrita, altuera txikiko muino gisa agertzen da; Belkoaindik ikusita, hegoekialderantz, ordea, prominentzia edo altuera handiagoa du, Abalotz errekaren gainetik altxatzen delarik. Gailurra leun eta zabala du eta bertatik bista ederrak daude kostaldera nahiz urrutiko mendi eta mendilerroetara. Bertara iristeko ibilbide ohikoak Zizurkildik eta Usurbilgo Urdaiaga auzotik abiatzen dira, azken honetan Andatza mendia gaindituz aurrena eta Ziortzako lepotik igaroz.

Ezkeltzu antzinako sarobe baten kokagunea da eta dagokion artamugarria egun ere ikus daiteke; halaber, elurzulo bat dago gailurraren inguruetan. Ezkeltzutik hegoalderako bidea hartuz Zarateaitz tontorrera iristen da 2km ingurura.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.