Elsa Scheelen (batzuetan, oker, Elsa Schelen ere idatzia) Txillardegik (1929-2012) 1969an plazaraturiko eleberria da. Laburpena I kapitulua 1965eko urria da. Elsa de Potter-ek 28 urteko neska gaztea da,…
Ezezagunak David Lozano idazleak 2018an gaztelaniaz plazaraturiko liburua da.
Laburpena
1: Bartzelona. Sants tren geltokia. Ekainaren 30a. 20:20
Lara izeneko neska gaztea sareetan ezagutu duen Wilde izeneko tipo batekin geratua da. Harekin harreman sakona du egin du azken aldian, baina egia esan ezer gutxi daki horri buruz, ez da fisikoki nolakoa den, baina oso erakargarri egin zaio tipoarekin izan duen jarduna. Eta gainera agian dena gezurra. Geltokiko McDonald-ean geratu da Wilderekin. Wilderen proposamen azkarra izan McDonalds: toki publikoa neska ez izutzeko, eta neskak badaki hori. Egia esan, geltokian gora eta behera dabilen edonor izan daiteke Wilde, berari zelatan. Urduri dago. Hamar minutu falta dira zitarako. Eta alde egino balu? Edozein psikopata edo pringatu izan liteke Wilde hori. Berta lagunarekin adostu du arazoak izanez gero, adi egoteko mugikorrera. Baina okerrena da bere mutil ohiarena da. Duela gutxi moztu zuen harekin, eta horren beldur da, bere internet komunikazioak zelatatuta agian jakin du hor geratu dela Wilderekin, eta azaldu egin daiteke. Mutilak suizidatzeko mehatxua ere egin dio. Poliziari esan dio, eta haiek erregistratu dute datua. Eta Wilderi buruzko ziurgabetasunak eta mutil ohiarekiko beldurrak handik korrika alde egiteko gogoa ematen diote. Baina eutsi egiten dio, gutxienez Wilderen begirada eta ahotsa ezagutu nahi ditu. Baina ordua iristear da. Ez dago atzera bueltarik. Emakume ezezagun baten gutuna liburua eskutan eramango duela esan zion Wildek.
2: Bartzelona. Sants tren geltokia. Ekainaren 30a. 20:31
Eta ia konturatu gabe, aurrean azaltzen zaio mutila. Liburua eskutan duelarik ere, ustekabean harrapatu du. Aupa, dio mutilak, Wilde?, neska. Mutilak azentu katalana du. Ez da guapo-guapoa, baina erakargarria da. Begi zorrotzak, irribarre leuna. Bere sedukzio-armak. Ez da atletikoa. Ezagutu dira elkar, azkenena, diote. Herabe. Mutilak aitortzen du neskak bera baino gehiago arriskatu duela, jakitun berak ez duela berari buruz informazio askorik. Elkarrizketa arin doa, ironikoa, jokoan biak, indarrak, puntu ahulak neurtzen. Benetako izena: Gerard. Tarragonakoa. Mutila lasai dago, baino neskak galdera eginda, dio bere lehen aldia dela neska ezezagun batekin geratua dela. Eta beldur dela, Lararekin duen harremana kakaztuko ote duen. Lara ere beldur da horregatik. Ez da berdina sareetan edo buruz buru hitz egitea. Afaltzeko zerbait eskatzea erabakitzen dute. Mutila doa horren bila. Ipurdi ederra, pentsatzen du Larak. Bertak deitzen dio, eta neskak eskegi egin dio, horrela adieraziz dena ondo doala. Orain, Jordi datorkio burura. Eta atetik azalduko balitz? Mutila konturatzen da, eta neskak azaltzen dio bere beldurra. Nola suizidatzeko mehatxua egin zion. Mutilak horri kasurik ez egiteko , ez dela ja bere ardura, txantai emozionala dela. Ez jausteko jokoan.
3: Sortseko haitzartea. Barytzelonatik gertu. Ekainaren 30a. 19:00
Irene Castell polizia inspektorea beste polizia batzuekin batera gorpu baten inguruan. Gorpua gazte batean, sendoa, 180cm.
LANEAN (26 ORRIALDE 226TIK)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.