Siglak lokuzio bat era laburrean adierazteko hartzen diren lehen letrak dira; adibidez, Nazio Batuen Erakundea ordez, NBE idatzi eta esaten denean, siglak N, B eta E dira. Halaber,…
Ezer baino lehen Arantxa iturbek 1992 urtean plazaratutako ipuin bilduma da. Gizon eta emakumeen arteko harremanak ditu ardatz, ironiaz askotan.
1. ipuina: Ezer baino lehen gauza bat esan behar dinat
Ipuineko emakume protagonista aspalditik atsegin duen gizonarekin sexu harremanetean hastear dagoela, "ezer baino lehen gauza bat esan behar dinat" botatzen dio, emaztea uzteko asmorik ez duela eta ondoren bere bi alaba txikien argazkiak erakusten dizkio. Egoeraren absurdua ironikoki hartuz, altxatu egiten da.
Harremanaren hasiera kontatzen da ondoren. Poeta da gizona eta literatura irakaslea emakumea. Kritika literarioak ere idazten ditu. Emakumeak horren jarraipena egiten du egunkari eta aldizkarietan eta maitemindu egiten da berarekin. Ikastolan badu emakume lankide bat, matematika ematen duena, beste gizon ezkondu batekin enroilatuta dabilena, eta badaki lankideak esanda gizon horren alaba poetaren alaba batekin ikasten duela. Eta poeta bereganatzeko plana jakinaraziz, horretan laguntzeko proposatzen dio. Lankideak onartu egiten du azkenean.
Protagonistak oheko eszenaren amaiera gogoratzen du berriz, nola alaben argazkiak erakutsi eta gero, gizona justifikatzen hasten den modu negargarri batean, emaztea maite duela eta, eta emakumearen amorru etsia areagotuz.
Poeta bereganatzeko plana nola eraman zuen aurrera kontatzeari ekiten dio berriro. Emakume lankidearen maitalea poetarengana gerturatu, eta haren konfiantza irabaztea zen kontua. Horrela, protagonistarekin jarriko zuen harremanetan. Gizon maitaleak onartu egin zuen. Kontua da lankidearen maitalearen emazteak eramaten zuela alaba ikastolara. Maitaleak emazteari proposatu zion hortik aurrera berak eramango zuela alaba (emaztea harrituta), eta horrela hasi ziren gizonak elkartzen eskolako sarreran, eta azkenean elkarrekin hitz egiten ere bai. Denbora pasa, eta protagonistak ea aurrera pausorik dagoen galdetzen dio lankideari, eta lankideak pazientzia izateko. Bost hilabete pasa eta planak fruiturik eman ez! Protagonista ikastolako irteerara joan egun batean eta han poeta bakarrik ikusten du, baina beste gizonaren arrastorik ez. Lankideari galdetzen dio ea zer gertatzen den, eta hau negar malkotan zer gertatu den kontatzen dio: bere maitaleak amistadea egin zuela azkenean poetarekin, baina haren emazte harritua ikertzen hasi eta ikusi zuela bere gizonak denbora asko pasatzen zuela poeta horrekin. Emazteak pentsatzen du bere gizona gay bilakatu dela, eta azalpenak eskatzen dizkio. etxea. Gizonak dena ukatu eta egia esaten dio, matematika irakaslearekin dagoela enroilatuta, ez dela gay, eta hitza ematen dio dena joko bat izan dela, eta bera maite duela. Emaztea eskolara joan, poetari dena kontatu, eta hara non poetari istorioa gustatu, eta emakumea ere bai, eta protagonistak uste du poeta emakume horrekin enroilatu dela. Horren ondorioz, matematika irakaslearen amistadea galtzen du, bere planagatik maitalea galdu duelako.
Baina izan zuen aukera poetarekin elkartzeko. Egun batean, besterik gabe, kalean agur esaten dio, bizi-bizi, eta korrika dator berarengana. Bere parera iritsitakoan barkatzeko esaten dio, beste pertsona batekin nahastu duela, poeta guztiz miopea da eta. Baina protagonistak zerbait hartzera gonbidatu, eta gero hurrengo egunean afaltzeko geratzen dira.
Afari egunean dotore, dotoreegi, jantzita agertzen da poeta. Lehenengo kolpea protagonistarentzat, horrela jantzitako gizonak gustuko ez dituelako. Bigarren kolpea: olerki hortera bat ekartzen dio idatzita. Protagonistaren etxera joan, eta han poetak lotsa guztia galtzen du, arropak erantzi eta logelara doa. Baina hortik aurrera desilusioak bata bestearen atzetik datoz: azazkalak zikinak ditu, galtzontziloetan gerriko gantzak nabarmentzen zaizkio eta komunean pixa egin nodren, dena zikinduta uzten du. Minitu gutxi batzuetan, hilabeteetako ilusioak desegin ziren. Eta bukatzeko, "ezer baino lehen ..." esaten dio.
2. ipuina: Kajoi bat ez da nahikoa
Emakumea bere lagun Axunekin dago etxean. Axunek zigarro bat eskatzen dio. Harritzekoa, ez baitu erretzen. Mesanotxeko kajoian anaia ezkondu zenean opari gisa ematen diren zigarro kaxa horietako bat duela gogoratzen du eta horren bila abiatzen da, medikuen inguruan Axunen kexak aditzen dituen bitartean. Emakumea lanpeturik dago bere erretiro kontuekin eta aspaldian ez dio kajoiari kasurik egin: han gauza bitxiak aurkizen ditu. Bere garai bateko dentadura postizoa, urrezko engantxeekin, hiru errosario, horietako bat amak oparitutakoa, bi xaboi kaxa, fakturak, Benidorko postal bat (zer dela eta han pentsatzen du eta azkenean burura etortzen zaio), anaia soldaduskan zegoela bidalitako karta, haren argazkia eta azkenean zigarro kaxa. Emakumeak bi aldiz pentsatu eta zigarro kaxa oroigarri polita dela erabaki eta esku hutsik itzultzen da lagunarengana, ez duela aurkitzen esanez. Bizitza osoa kajoi batean gorde daitekeen galdetzen dio Axuni. Axunek harrituta begiratzen dio. Emakumea gelara itzuli, kajoia hartu eta balkoitik behera husten du, amak oparitutako errosarioa eta zigarroak bakarrik gordez. Axuni zigarroa eskaini eta elkarrekin erretzen dute.
3. ipuina: Horoskopoak esanda bezalaxe
Izaskunek enpresa batean gerente moduan lan egiten du. Horoskopoa begiratzen du egunero. Egun batean lankide batekin arazoak izango dituela jartzen du, eta hala gertatzen zaio. Joxe lankideak galdera ironikoak egiten dizkio bere lanari buruz. Hortik gutxira kontabilitatean 1500 pezetako hutsune bat aurkitzen du, Joxe horrek egindak olapurreta txiki bat, eta mendekua hartzeko nagusiari esan eta Joxe kaleratu egiten dute. Hurrengoan, horoskopoan jartzen du bisita desatsegina izango zuela, eta hala da, Joxe agertu zen bulegora, haserre bizian eta iskanbila sortuz, baina ondorio larririk gabe, horoskopoan jartzen zuen bezala.
Horoskopoaren arrakasta dela eta, egunkari gehiago erosten ditu eta lagunek ere horoskopoa dakarten aldizkariak oparitzen dizkiote. Horoskopoetan hain sarturik dago, non koadrilarekin ateratzeari ere utzi egiten dion, batzuetan horoskopoak ez ateratzeko aholkua ematen ziolako. Bizimodu guztia horoskopoaren arabera moldatzen hasten da. Horoskopoak etxetik ez ateratzeko esaten dion batean, bi egunetan faltatzen da lanera eta zuzendariak deitu egiten dio etxera, Izaskunek horoskopoari jarraitzen diola esaten dio, eta egia esan kaleratua izatea espero du, lasai, beste horoskopo batek bizitzan sekulako aldaketa izango duela esaten diolako.
Hurrengoan, horoskopoak oso begiko ez duen pertsona bati ateak ireki behar dizkiola esaten dio, berarekin maiteminduta dago eta. Eta pentsatzen hasten da pertsona hori Joxe dela. Apaindu egiten da eta Joxeren zain geratzen da, eta azkenean Joxe etorri zen bere etxera! Sekulako ongi etorria egiten dio Izaskunek, eta barkatzeko egindako guztia. Joxe harrituta dago. Izaskunek eragozpenik ez duela jarriko, eta soilik elizatik ez dela ezkonduko, eta epaitegian egin beharko direla paperak. Joxek ez du gauza handirik ulertzen, baina baietz esaten dio, epaitegian ikusiko direla, denuntzia jarri diolako, eta hori esatera etorri dela.
4. ipuina: Dakidana nola esplikatuko ote dit
Emakume batek senarrak beste batekin nola engainatu zion kontatzen du. Eta bereziki negargarria egiten zaio nola enteratu zen engainatzen ari zela. Telebistako programa batean, Kanarietako turismoari buruzkoa, non ustez kanpoan lanean egon behar zen bere gizona hondartzan ikusten duen beltzaran baten ondoan. Iñaki du izena senarrak. Iñakik beti aurpegiratu dio jeloskorra izatea, eta emakumeak aitortzen du baietz. Baina egia da baita ere ezkondu eta berehala hasi zela lan kontuengatik kanpora joan behar zuela esanez. Eta bera, etxean, haren zain, abeslari moduan zuen karrera bazterturik.
Programan ikusi eta gero, senarrak deitzen dio bilera luzatu eta hiru egun gehiago pasako dituela kanpoan. Eta emakumeak ez dio ezer esaten, ernegatuta, senarra utzita bizimodu berri bat hasteko unea iritsi dela sinetsita. Senarrak deitzen dio berriz, esanez astebete luzatu behar duela bere egonaldia, faltan botatzen duela esanez. Emakumea ernegaturik dago, eta harriturik aldi berean: Ze aitzakia jarriko du? Nola esplikatuko du bere azalaren kolorea?
5. ipuina: Umekeriak ahazteko edadean gaude
Nerabe batek bere lehen maitasunaren berri ematen du, 9 urte zituenean. Xabier zuen izena, mutil trebea futbolean eta gola sartzean beti irribarre egiten ziona. Kaniketan ere oso trebea zen. Behin bere bildumatik nahi zuen kanika hartzeko esan zion, eta berak kanika berdea hartu eta bizitza osorako gordeko zuela esan zion. Beste behin, paseatzen ari zela, mutila atzetik etorri eta musua esaktu zion, ahoan, eta eman egin zion. Beldurrez ibili zen ondoren, muxu emateagatik haurdun geratuko ote zen. Urtetan ibili zen berarekin, harik eta gelako neska tuntun batekin ibiltzen hasi zne arte, Kontxirekin. Bera Antoniorekin hasi zen ibiltzen, eta orduan jakin zuen zer den benetako maitasuna. Xabier jeloskor dago. Antonio bi urte zaharragoa da eta neska gehiagorekin ibilitakoa da, baina berari ez zaio axola. Antoniok esan dio motoa izango duela laster, eta elkarrekin aterako dira bueltak ematera. Garai bateko umekeriak ahaztu nahi ditu.
6. ipuina: Maiteak, denak
Emakume edadetu batek gutuna idatzen die bere seme alabei, zergatik alde egin duen azalduz. Azalpenak emanda ere, bere erabakia ulertuko ez dutelakoan dago, baina ez dio axola. Hasteko, bera gazte izan zela, eta maiteminduta ezkondu zela esaten die, haien aita Antoniorekin. Gero haurrak etorri ziren, eta seme alaben errepasoa egiten du, bakoitzaren nortasuna azalduz: Paulo, hil zitzaion haur bat, Maria Teresa, Maixabel eta Joxe Manuel bizkiak, eta azkena Ixaxkun. Ixaxkun jaio eta alde egin zion Antoniok, beste meakume batekin, baina baita ere ihes egin beharra zuelako. Ez dio barkatu orduan egindakoa, nahiz eta bi hilabetera itzuli zen, Bruselasen lanpostu ona aurkitu zuela esanez, eta joateko hara denak. Baina orduan bidali egin zuen. Geroztik 28 urte pasa dira. Negar asko egin du baina ez makurtzeko arrazoia beraiek izan direla kontatzen die gutunean seme alabei. Duela bost urte Antonioren kartak jasotzen hasi zen, baina ez zituen zabaltzen. Azkenean, jakinminak jota, karta ireki eta maitasun karta hunkigarria irakurtzen du. Antoniorenagna joatea erabakitzen du, seme alaben oniritzirik gabe, beraiek aita ja ez baitute aitatzat hartzen. Baina Antonio gaixorik dago eta harekin joan behar da. Antoniorekin egon nahi du eta bere seme alabei buruzko guztia kontatu. Paulori eskerrak ematen dizkio, bera izan da bakarra ulertzen duena. Helbidea ematen die seme alabei, non aurkituko duten jakin dezaten. Denen zai geratzen da, maiteak, denak, dituelako. Kajoi batean bankuko kontua aurkituko dutela esaten die, aitak denbora guzti horretan hilero hilero dirua sartu duelako. Orain seme alabei emandako maitasuna orain gizonari eman behar diola sinetsita agurtzen ditu.
7. ipuina: Kolekziorako ez dit balio
Emakume batek nobioka kolekzionatzen ditu, edo hobeto esanda, horien argazkiak. Argazki albunetan jartzen ditu, eta batzuetan markoetan ere bai. Aurten oporretan bi mutil konkistatu ditu, baino bigarrenaren argazkirik ez du. Lagunak sarri etortzen dira etxera ligatu dituen nobio horien argazkiak ikusteko, baina oraingo honetan ez dute sinesten bigarren horrekin ligatu duenik, argazkirik ez duelako. Bost axola emakumeari, batzuetan argazkia aterata ere ez baitute sinesten benetan ligatu duenik, batzuetan argazkian biak ateratzen direla aitzakiatzat harturik (nork atera die argazkia?). Nobioak kolekzionatzeko ohitura horrekin gaizki bukatuko duela egunen batean. Dena inbidia da. Gainera, etxera etortzen jarraitzen dute, jakiminez daudelako. Emakumea pozik, berak ligatzen duelako, eta haiek ez.
Kontua da oporretako bigarren nobioa ez zela oso itxurosoa argazkia ateratzeko. Ez zen aurrekoak bezalakoa, altua, gihartsua, morenoa eta irribarretsu, txikia, ahula, burusoila eta irribarrerik egiten ez zuena (aho barruko sekretuak ezkutatzeko). Eta horregatik ez dio argazkia atera, lagunei erakusteko ez zuen balio. Lagunek esango zioten hura ikusita mutil guapoak erakartzeko abilidadea galtzen ari dela. Aitortu behar du: maitale sutsuena eta eztiena izan izan dela. Baina hori ez die esango lagunei, lehenengo nobioaren itxurarekin konformatu daitezela, eta hari erantsiko dizkio bigarrenaren dohaiak.
8. ipuina: Mikaelaren kontuak
Narratzaileak Mikaelaren istorioa kontatzen du. Egun, emakume edadetu xelebrea da, baina gaztetan oso ederra omen zen. Narratzailea txikia zenean ere, haurrak beldurtzeko edo zenbaki sorta errezitatzen zien. Baina horrek guztiak badu esplikaziorik.
Kontua da gaztetan Asturiasko injiniari bat etorri zela herrira, errepideak konpontzera, eta Mikaela harekin ibiltzen hasi zela. Dantzan elkarrekin egiten zuten herrian, eta jende guztiak miresten zituen. Mutila Granadara destinatu eta Mikaelarekin harremanetan jarraitzeko telefonoa jarri zion. Herriko lehen telefonoa izan zen, eta mutilak Mikaelari deitzen zionean, denak jartzen ziren inguruan, liluraturik, Mikaelak uxatu arte. Injiniariaren deiak urritzen joan ziren, eta jendea hasi zen normal ikusten telefonoarena. Mikaelak ez zuen mutilaren zenbakirik, mutilak asko bidaiatzen zuelako. Beraz, mutilak deitu behar zion derrigorrez. Erotu egin zen: mutilak utzi zion deitzeari, baina berak jarraitu zuen mutilaren deiak itxaroten. Telefonoaren hiru zenbakiak (hiru zenbakikoak zirelako telefonoak) errepikatzen zituen etengabe. Etxetik ez zen atera urte askotan. Telefono berriak etorri zirenean, ez zuen nahi izan telefono zaharra eramatea. Baina telefonoarekin batera listina ekarri ziotenez, azkenean onartu zuen. Buruz ikasi zituen listineko zenbakiak, eta izenen ordez, telefono zenbakiak esaten zituen. Zaila harekin hitz egitea, zenbakia esanda, ez dakizulako etxeko zeini buruz ari den hizketan. Baino jendea ohitu egin da. Probintzia guztietako listinari buruz galdetu egin ere omen du, bre aspaldiko nobioaren berri izateko.
9. ipuina: Egunero idatziko dizut
Mutila eta neska tren geltokian doa. Nobioak dira. Mutila badoa bere herrialdera, ikasle atzerritarra delako, eta neska agurtzera doa. Neskak egunero idatziko diola esaten dio. Bi hilabete dira ezagutu zirela eta segituan hasi ziren elkarri esaten beti elkarrekin biziko direla. Orain neska negar malkotan dago eta mutila erlojuari begira, trena berandutzen ari delako. Trena iritsi, eta mutila igotzen da. Leihoa jaisten saiatzen da, baina ezin. Trena abiatzen da eta neska trenaren atzetik doa korrika, mutila azkenekoz ikusi nahi du eta. Egunero idatziko diola esaten dio berriz. Azkenean, joan da trena. Etsita sentitzen da. Halako batean, geltokian mapa begiratzen ari den mutil batek informazio eskatzen dio, ez dio ezer ulertzen, baina azkenean norantz doan ulertu eta, bika irribarrez, elkarrekin abiatzen dira.
10. ipuina: Riiiiiing!
Emakume batek telefonositis izeneko gaitzak jota daudenen saileko buru izendatu dute ospitalean. Paradoxikoki, izendatu eta gero, denok hasten zazkio dieika, kazatariak eta ezagunak zorionak emateko. Duela 15 urte idatzi zuen gaitzari buruzko tesia, bere lehenengo senarra, amerikanoa, erabat jota zegoelako telefonoarekin. Etengabe deitzen zion. Eta auto istripuz hil zenean ere, bere azken hitzak telefonoz esan zizkion. Orduan erabaki zuen telefonitis gaitzari buruzko tesia. Duela 8 urte, Eneko ezagutu zuen, telefonorik ez zuen, eta horregatik maitemindu zen berarekin. Dena den, bere sail berean egiten du lana eta gero eta gehiago deitzen dio. Etxean ere azkenean telefonoa jarri behar izan zuten.
Ondoren urte hauetan ikusitako kasu zenbaiten istorioak kontatzen ditu. Luisa gaztea egun osoa zegoen telefonotik zintzilik eta ingresatu egin zuten. Luisak deitu zion pasiloko telefonotik esateko amestu zuela telefono guztiak desagertu zirela mundutik, amesgaizto gisa, eta ondoren suizidatu egin zen ospitaleko leihotik burua botata. Pasiloko telefonoa, behar zenean erabiltzeko, kendu zuten azkenean.
Jesusek ere egun osoa pasatzen zuen deiak eginez, lantokian, harrapatu zuten. behar ez zuen informazioa eskatzeko ere deitzen zuen, poliziari edo suhiltzaileei, beharrik gabe. Lana eta emaztea galdu zituen. Gaitzarekin jarraitu zuen, telefonoek komunikatzen ematen zutela eta, azkenean pi-pi-pi esaten ekarri zuten erietxera.
Bera ere harrapatatua sentitzen da telefonoarekin. Eguberrietan adiskide guztiak postalak idatzi ordez, telefonoz zoriondu zutenean erabaki zuen dena idatziz jaso behar zuela, tesiaz gainera.
Pili zen beste kasu bat. Marilyn Monroe bezala, telefonoaren ondoan bizi eta hil ere egin nahi zuen.
Elena zen interesgarriena. Kontaktu guztien telefonoak buruz zekizkien, eta azkenean izenak ahaztu eta zenbaki bitartez ezagutzen zuen jendea. Bere kabuz ospitalera etorri eta listina buruz ikasi zuen, baina konturatu zen telefonorik gabe ez zuela ezertarako balio. Horrela sendatu zen.
Mariluk telenobioak zituen, eta egun osoa haiekin telefonoz, baina ez zen ausartzen pertsonali ezagutzen. Eta horrela nobioka galdu eta deprimitu zen. Ospitalean egon zen, baina gero noizpait telefonoz deitu behar izan, eta taxilari baten ahotsarekin maitemindu da berriz.
Alberto kartzelan dago telefonoagatik. Interferentzia batengatik, emakume baten ahotsa entzuten zuen beti, maitale batekin hizketan. Periodikuan ikusi zuen egun batean, ezkontzera zihoala, ospetsua zelako emakumea. Orduan arreta jarri telefonora, eta senarrarengandik berehala dibortzioa eskatzeko asmoa zuela jakin zuen. Albertok deitu egin zion gizonari, planaren berri emateko. Baino emakumearen maitalea abokatua zen, eta lortu zuen Alberto kartzelaratzea, salaketa faltsuak zabaltzeagatik.
Eta emakumea bera ere beldurtzen joan da. Mehatxuak jaso ditu konpainien aldetik, telefonoaren erabilera murriztea gomendatzen duelako. Eta orain, dei horien zain dago zintzilik egun osoa, zirrara sortzen diotelako, eta horregatik bera ere telefonitisak jota dago.
11. ipuina: Orain badu zer kontatua
Narratzaileak Maite laguna kartzelan dagoela kontatzen du. Juantxo senarra hiltzeagatik, leihotik behera bultzata. Bere kabuz joan zen poliziengana hilketa aitortuz. Narratzaileak ezin zuen sinetsi, eta lagunek ere ez zuten sinetsi kontatu zienean. Zoriontsu dago ordea Maite kartzelan. Betidanik izan du idazteko grina, eta konturatu zen pertsonaia guztiek bazutela zer kontatua, istorio bat. Berak ez. Eta horregatik hil zuen senarra, zer kontatua izateko. Orain, gainera, hilketari buruzko nobela idazten ari da kartzelan.
12. ipuina: Gaur edo bihar ni ere harrapatuko naute
Olatz oso ederra zen gaztetan, eta beti bere edertasuna zaintzen bizi zen. Geroago, topatu izan da narratzailea berarekin, eta berak kontu berdinekin beti: edertasuna, kiloak gainetik kendu behar dituela eta abar. Duela gutxi ordea, harri eta zur geratu zen Pilarrek kontatu zionean manikomioan sartu dutela, paranoia izateagatik, jarraitu egiten ziotela iruditzen zitzaiola, atzetik beti norbait zebilkiola. Pilarrek berak Olatz ikusi, eta ondo ez zegoela ikusi zuen, baina zer egin? Kontua da manikomioan dagoela, eta narratzaileak susmatzen du zergatik, buruari bueltak eman ondoren: urteak dira atzetik jarraitzen diotenak Olatzi, 56-57-58, eta urteek ez dute barkatzen, edertasuna kentzen dizute.
13. ipuina: Asmatutako ezer ez da berria
Bi neskak elkartu dira. Batak besteak literatura lehiaketa batera bidali behar duen ipunia irakurtzen du, ea zer iruditzen. Prostituta batekin elkartuta, apaiza izateari utzi behar dion gizon bat da protagonista. Lagunak esaten dio epaimahaikide bat apaiza dela, eta atzera botako dutela. Neska idazleak erabakitzen du istorioa aldatzea: apaizak emakume jostun bat ezagutzen du, mixiolari izan nahi duena baina aita gaixo denetz ezin dena jona, apaiaza joango haren ordez. Baina istorio hori ere gutsatu ez eta bota egin zuen. Bere bizimodua amodioagatik utzi nahi duen gizon baten istorioa kontatu nahi zuen ordea. Mediku bat agian, minbiziak jotako neska batekin? Eta zer epaimahaina apaiaza badago? Itzultzen da berez apaizaren istoriora. Neska on batekin maiteminduta dagoen apaiz baten istorioa idazten du, oso konbentzituta ez, oso istorio ikusia delako, baino azkenean bukatu egiten du. Bidaltzera doala, lagunarekin topatu eta kontatzen dio epaimahaiko apaiza ja ez dagoela epaimahaian, Txinako neska bat ezagutu eta harekin alde egin duela. Neska idazleak pentsatzen du erdi etsita, ezinezkoa dela ezer berririk idaztea. Asmatutako ezer ez dela berria, alegia.
14. ipuina: Bi besterik ez
Ipuineko protagonistak Juan eta Joxe dira, anaia bizkiak, Marina eta Mireia ahizpa bizkiekin ezkonduta. Bi ataletan banatuta dago ipuina: A aldean, Juan da narratzailea, eta B aldean, Joxe. Ipuinaren mamia neska eta mutilen arteko etengabeko nahasketa da.
A aldea: Juanek Joxe anaiaren deia jasotzen du, bere emazte Marina haurdun dagoela esateko, hiru hilabetekoa. Eta Mireia, Marinaren ahizpa eta Joxeren emaztea ere bai, eta hura ere hiru hilabetekoa. Hotz eta serio esaten dio anaia, bera horrelakoa da ta, dena oso kalkulatuta du; izan ere, banketxe batean egiten du lana. Juani berriz, letrak hobeto joaten zaizkio, eta hori betidanik. Joxek beti matematiketan laguntzen zion, eta Juanek berriz neskei maitasun kartak idazten. Horrela, Juanek uste du Joxek etekin handiagoa atera duela berak baino.
Haurdun daudela jakinda, Juanek ez daki zer esan, eta Joxek esaten dio Marinari deitzeko gutxienez. Juanek dio bere emaztea izanda berak deitu beharko liokeela. Joxek biktima bezala ikusten du bere burua, beti bezala. Ama zenak ere beti hobeto tratatzen zuen Joxe, eta txarra beti bera zen. Amak ez zituen bizkiak bereizten, edo ez zituen bereizi nahi, eta haietako bat zeoze txarra egiten ikusten bazuen, beti Juan zela esaten zuen. Adibidez, Joxe zen erretzen zuena, baina amak ikusten bazuen, Juan zela esaten zuen. Berdin, alperkerian Joxe ikusten bazuen, orduan Juan zela esaten zuen.
Juanek galdetzen dio anaiari ea zer moduz dauden, izan ere emazte Marina Joxeren etxean dago, Mireiarekin, eta txakurra ere bai. Izan ere, duela hiru hilabete Juanek susmatzen zuen Joxerekin engainatzen ari zela, Mireia bizkiaren lekua hartzen. Marina haserretu egiten da, horrek ez duelako inongo fundamenturik, negar egiten du eta azkenean etxetik alde egin ere bai. Juanen susmoa Marinak eta Mireiak soineko bera erosi dutelako gertatu da, eta buruan sartu zaio, Joxe engainatzeko izan dela hori.
Egun batean, ahizpetako bat dator Juanen etxera. Juanek uste du Mireia dela, baina neska dio ezetz bera Marina dela, bere emaztea. Juanek ez dio sinesten eta Marinak negar batean alde egiten du etxetik
B aldea: Joxek lantokitik alde egiten du, anaiari deituta. Juanen lagun baten agurra hartzen du, eta berak erantzuten du, jakin arren Juanekin nahastu duela horrek ere. Juani ere gertatu zaizkio horrelakoak, eta haserretu ere bai, eta gogoratzen du ezagunen batek esan izan duela horrelakoetan Joxek eta Juanek seinalea egiteko, zein diren adierazteko, eta horrela haserrerik ez sortzeko. Amarekin erretzea zela eta gertatutakoak ere gogoratzen ditu.
Gogoratzen du baita ere Mireia ezagutu zuenena. Beste neskalagun bat zuen orduan, Izaskun, eta harekin joateko Juani bere lekua hartzeko esan zion. Azkenean, Joxe Mireiarekin elkartzen da, baina berehala Joxe zeloekin hasten da, uste du anaia Juanekin ere bili dela. Joxeri esaten dio gauzak argitu nahi dituela: lehenengo zitan ez zela bera Mireia joan, Marina baizik. Azkenean, bi anaiak eta bi ahizpak liatuta, eta bakoitza ez daki zehazki zeinekin dabilen, anaien eta ahizpen arteko jokoa dela eta. Juanek eta Marinak ezkontzen erabakitzen dute, eta ezkontza egunean ere, bi ahizpak komunera joan eta soinekopak aldatu egiten dituzte broma moduan, anaiak eta jende guztia nahasteko.
Haurdun daudela esaten dio Mireiak Joxeri. Marina bere etxean dago. Eta hortik gutxira, Marina dator kontu berdinarekin. Baina Joxek esaten dio lehen ere esan diola haurdun dagoela, baina Marinak dio ezetz, bera Marina dela. Hirurok elkartzen dira zein den zein argitzeko, eta ahizpak beren betiko jokoarekin hasten dira, biak bestea izan daitezkeelako nahi duten unean. Joxe nahastuta dago guztiz, Marina bere anaiaren etxera eraman nahi du, baina ahizpek jokoarekin jarraizten dute (ni naiz Mireia, zure emaztea, eta maite zaituena, dio Mireiak, ala Marinak?). Ohera joan nahi du Joxek, eta berarekin ohera zein etorriko den, eta azkenean bi ahizpak doaz berarekin ohera. Joxek amesgaiztoa du: ehundaka ate daude pasilo batean , eta Mireia, Marina eta Juan (edo Joxe) agertzen dira, eta erabat asaldaturik sentitzen da. Izerditan esnatu, ondoan begiratu, eta bi ahizpak ikusten ditu lo. Pozik geratzen da, Marina eta Mireia benetan bi, eta ez ehundaka, ametsetan bezala, direlako.
15. ipuina: Hau pasada bat da
Ipuina lehen pertsonan dago kontatuta.
Neska batek ezin du kolore horia ikusi, ezin du jasan. Betidanik gertatzen zaio, agian txikitan izeba batek soineko hori itsusi bat oparitu ziolako. Geroztik gorroto du kolore horia. Eta horregatik platanoak, limoiak eta abar ezin ditu ikusi ere egin. Familiak arazoa dela irizten du, baina berak gusto kontua besterik ez dela dio. Behin, ondoko bizilagunek kanario utzi zioten etxean, oporretara zihoazela eta, eta berak pozonidu egin zuen. Etxean gero lanak izan zituzten kanario kantari antzekoa erosten. Orduan, bai, psikologo batengana eraman zuten. Gaztea zelarik, mutil batekin ezkontzekotan zegoen, eta ezkondu baino astebete lehenago, mutilak soineko horia oparitu zion. Ezkontza bertan behera utzi zuen segituan, mutilak esan arren dena broma besterik ez zela izan.
Haurra izan zuenean ere! Ilehoria atera zitzaion, eta haurra koxkortu bitartean ilea beltzez tindatzen atera zitzaion. Eta jendeak esaten zion bormetan haurrak hepatitisa bazuen, hil egin beharko zuela (hepatitisak horia jartzen zu azala).
Pasada bat izan zen azkenekoa. Auzoan jatetxe txinoa jarri, eta gutxira labankadaz hil zuten jabea. Eta bera da poliziaren susmagarri nagusia, frogak aurkitu ez dituzten arren.
16. ipuina: Euririk egiten ez badu
Andre batek etxeko leihotik bikote bat ikusten du egunero, banku batean. Atzetik mutila inguratzen zaio neskari beti ordu berean, eta denbora batez hizketaz egoten dira. Eta andrea beti begira. Andreak errezeloa du mutila konturatzen dela begiratzen ari direla, leiho guztiak arakatzen ditu iritsi bezain pronto. Horregatik andreak katalejua erosi du. Hala ere, euririk egiten duenean ez dira etortzen eta beste nonbait geratuko dira.
Mutila eta neska ordu erdi edo egoten dira elkarrekin, belarrira kontu goxoak esanez, baina mutila alde egiten du, gehiago egotea ezinezko balitzaio bezala. baina andreak ogia erostera doan batean aurkitzen du horren arrazoia. Beste neska batekin ikusten du mutila, ilehori batekin, baina mutila ez dirudi hain pozik.
Horregatik oharra uzten du idatzita egun batean bankuaren gainean, mutilak benetan maite duen neskari zuzendua. Egunero ikusten dituela kontatzen dio. Eta mutilak benetan maite duela esaten dio, badakiela hori, eta harekin urrutira joateko. Andreak pentsatzen du agian azken aldia izango dela gaurkoa, mutila eta neska ikusten dituela, euririk egiten ez badu noski.
17. ipuina: Pañuelo gorria lepoan
Andre batek "maite zaitut" besterik ez dioen gutuna hartzen du buzoian, kartazal arrosa batean. Harrituta dago eta nahastu egin direla uste du, gutuna benetan jaso behar duenak ze zorte ona daukan pentsatuz. Berehala bigarrena jasotzen du: "egunetik egunera gehiago maite zaitut". Hasten da pentsatzen agian berari dagoela zuzenduta benetan, zergatik ez? Auzoko harakina edo lantokiko idazkaria etortzen zaizkio gogora. Agian emakumea da gutunak bildatzen dizkiona! Hurrengo gutunean, "ezagutu nahi banauzu, atera pañuelo gorri batekin lepoan". Rosamari lagunarengana doa pañuelo gorri baten eske, eta hark pozik ematen dio. Eta biharamunean inguru guztian dabil pañuelo gorriarekin, baina ezer ez. Triste itzultzen da. Hurrengo egunean, gutun berri bat ireki eta irakurtzen du: "Zergatik utzi diozu pañuelo gorria amona horri? Ezetz esan nahi du horrek?".
AMAIERA
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.