Jara, bikiak eta bikoteak Jasone Osoro idazleak Jara izeneko bilduman plazaratu zuen bigarren liburua da, Jara izenburuko lehen lanaren ondoren, non Jarari inoiz eman dioten lehen musua Urkok…
Ezekiel nora ezean Jasone Osoro idazleak 2015ean plazaratu zuen gazteentzako eleberria da, Ezekiel eleberriaren jarraipen moduan.
LABURPENA
1. kapitulua
Ikasturtea hasita eta eskolatik atera bezain pronto, Ezekiel, Ros ere deitzen zutena, ia ezezaguna egiten zaion aurpegi bat ikusten du. Bere aita da. Suminduta dago, aita gorroto baitu. Izan ere, duela 15 urte, aitak bera eta familia osoa abandonatu zituen. Baino herrira itzuli da, lanagatik. Gloria izeneko emakume batekin, eta haren alaba Naroarekin doa aita. Ezekielek esaten dio bere arreba Mariari esango diola etorri dela. Aitak denbora behar duela dio. Etxera joan, eta aita itzuli dela esaten dio amari, eta ama harri eta zur geratzen da.
2. kapitulua
Etxean Mariak aita ezagutu nahi duela esaten dio, aukera bat eman nahi diola. Ezekielek ideia hori kendu nahi dio burutik, baina Maria tematu egiten da. Amak alde egiten du, baina laster itzultzen da aitak beraientzat idatzitako gutun sortarekin. Airotzen du ezkutatu egin dituela urteetan. Maria sumindu egiten da, baina Ezekiel amaren alde ateratzen da, aita amarekin gaizki jokatu zuela ondo asko dakielako. Maria bere gelara doa gutunak hartuta. Eta Ezekiel amarekin geratzen da, Maria aitarengana hurbiltzearen beldurrez, lurrikara bat izan daitekeelako beraien arteko harremanetan.
3. kapitulua
Ezekiel (edo Ros) lagunekin duen lokalera iritsi eta aitarena kontatzen die. Lagunek esaten diote ez dela horrenbesterako, lasai hartzeko, agian aita bikaina dela, eta elkar ezagutzeko aukera izan daitekkela. Lagunek esan diote eskolan ezagutu dutela neska katxarro berri bat, oso guapa. Naroa du izena. Garbi dago, beraz: neska hori aitaren alaba da. Lagunek zirikatu egiten dute, Naroarekin ligatzen hasiko delakoan, Eta Rosek onartzen du baietz, aita hor egotea aukera bikaina dela Naroarengana hurbiltzeko. Berehala Maria, Rosen arreba, sartzen da lokalera esateko aitak deitu diola bere etxera afaltzera joateko, Rosek ez du nahi hasiera batean, baina Maria tematu egiten da, eta azkenean bai joango da. Bitartean Elena, Rosek atsegin duen neska bat, sartzen da lokalera, eta Ros gonbidatzen du baita ere bere etxera afaltzeko. Eta Rosek dio ezin duela, neska haserretu egiten da hasiera batean, baina azkenean esplikatzen diote aitarena, nola abandonatu zituen, urteetan hilda balitz bezala izan dela. Rosek garbi ikusten du galdutako denbora berreskuratzeko parada ezinhobea dela. Eta Elenak eta onartzen du arazorik gabe. Musu ezti batez agurtzen du Ros.
4. kapitulua
Maria oso ilusionatuta doa aitaren etxera afaltzera, apain jantzita eta. Ros berriz, gogorik gabe doa. Mariak pastelak daramatza. Hara iritsi eta aurkezpenak egitean, Naroak goxo hitz egiten dio Rosi, eskola berera doazela esanez eta, baina Rosek lehor erantzuten. Gainera badirudi Gloriak postreak egin dituela, eta beraz pastelak soberan daudela. Afarirako letra-zopa prestatu du Gloriak. Rosek pentsatzen du nahita egin duela plater eskas hori, mespretxua adierazteko edo. Afaria besterik gabe bukatu eta etxera doaz. Han, amak galdetu egiten die afariari buruz. Maria liluratuta geratu da aitarekin, baina Rosek dio ez zuela ezagutu lehen zen bezala. Eta amari kontatzeko esaten dio, Mariak jakin dezan, baina amak dio aita aspladian atera zela bere bizitzatik eta bera ez dela inor beraien eta aitaren arteko harremanean sartzeko. Bitartean, tertulia programa bat ikusten ari da. Hango oihuekin eta afaldutako letra-zoparekin, Ros botagura sentitzen du.
5. kapitulua
Ros lokalera doa. Han lagunekin (Leon, Etxe eta Ola) topatzen da. Lokalaren kanpoaldean hasten dira pipak jaten. Lagunek aurpegiratzen diote Elenari kasurik ez egitea, galdu egingo duela horrela kasurik egin gabe jarraitzen badu. Ros bakean uzteko esaten die eta Elena jatorra izan arren, aitarena eta amarena ikusita ez du sinesten bikote-harremanetan. Halako batean, Naroa eta Gloria gerturatzen ikusten dute. Gimnasiora doaz. Lagunak aurkezten dizkie Rosek, modu teatral batean. Naroak eta amak alde egitean, lagunetako batek prismatikoak hartu eta gimnasiora begira hasten da. Baina berehala aspertu, eta azkenean denak badoaz, lokalaren aurrean Ros bakarrik utziz. Eguzkiaren epelean, Rosek lo hartzen du. Naroak eta Gloriak esnatzen dute, larrituta. Gorri-gorri dago, azala guztiz erreta.
6. kapitulua
Biharamunean eta gau txarra pasa ondoren, aurpegia gorri-gorri eginda esnatzen da, azala tiraka duela. Institutuan Elenak azalarentzako erremedioa ematen dio: aloe landarea. Ros etsirik dago, asperturik, jende guztia, eta orain Elena ere bai, erremdioak eta aholkuak ematen dituelako gauza guztietarako. Elenak berarekin hitz nahi duela dio, klaseak amaituta. Rosek ez du nahi, Elena bere atzetik dabilenetik lehen zuen xarma guztia galdu du. Hala ere, azkenean onartu egiten du. Lagunei kontatzen die: Olak bai nahiko lukeela Elenarekin ibili, seguru, pentsatzen du Rosek. Bizitza errotik aldatu zaio Rosi eta ez da ondo sentitzen: neska bat berarekin maiteminduta nago, berak ihes egiten dio, eta gaizki sentitzen da horregatik; aitarengana arbuioa edo gorrotoa sentitzen du, eta horregatik ere gaizki. Klasean dagoela, Etxe koadrilako lagun homosexualaren mezua hartzen du, Leonen urtebetetzerako lokalean festa bat antolatzea. Olak Naroa gonbidatzea proposatzen du,beti bezala neskekin pentsatzen, eta Ros bitartean Elenari ezetza nola eman ez dakiela. Atsedenaldian poema bat aurkitzen du, maitasun eza adierazteko, eta Elenari ematen dio, baino Elenak ez du mezua ulertzen, eta emozionatu egiten da poemaren edertasunarekin. Musu ematen dio Elenak, eta Ros erreakzinatu gabe, hanka sartu duela konturatzen da. Elenaren nobioa bihurtu da, berak kontrakoa nahi zuen arren. Hau korapiloa!
7. kapitulua
Maria zalapartaka sartzen da etxera. Amari eta anaiari zerbait inportantea kontatu behar die. Hauxe: larunbatean denak bilduko dira, ama, aita, Ezekiel eta bera. Berehala ama barrezka hasten da, lehertzeraino, eta ondore ama barrez ikustean, Maria eta Ezekiel ere bai. Lehertzeraino. Baino bat-batean ama barre egiteari utzi eta txorakeriak ez esateko esaten dio Mariari, burutik ote dagoen. Baino Mariak barrez jarraizten du eta orduan amak eskua altxatzen du zaplaztekoa emateko edo, baina azkenean jaisten du. Ez dago ordea atzera bueltarik. Maria bere gelara joan eta bere maleta prestatzen du. Aitaren etxera doa. Ros saiatzen da konbentzitzen etxean geratzeko, baina alperrik. Bidea ere oztopatu egiten dio igogailuko irteeran, baino Mariak ostikoa ematen dio hankatartean. Etxera itzultzen da Ros, burumakur. Ama negarrez dago, telebistara begira, soinua topera. Elenak deitzen dio Rosi, eta Ros negarrez hasten da. Elena konturatzen da, eta Rosek bakarrik egon nahi duela esaten dio, zakar samar. Elenak ulertu egiten du egoera eta agurtu egiten du, hitz egingo dutela aurrerago. Elenak esekitzen duenean, Ros lasaitu egiten da, bere buruarekin haserre Elena horrela tratatzeagatik, baina aldi berean aitortuz oinazea arindu zaiola berarekin hitz egitean. Elena lagun ona dela pentsatzen du. Eta laguntasun horretatik abiatuta, agian maitasunari aukera eman beharko litzaiokeela ere pentsatzen du.
8. kapitulua
Ezekiel koadrilaren lokalera doa. Lagunei esan nahi die sentitzen duena, barruko egoezin hori. Han Leon baino ez du aurkitzen. Ez dio ezer esaten. Egia esan, pentsatzen du, koadrilan ez dira komunikaziorako oso trebeak. Motorren errebistak ikusten hasten dira, aspertuta. Halako batean, Leonek Elenari buruz galdetzen dio, eta Ezekielek gaizki hartzen du, pentsatzen du agian Leonek ere bereganatu nahi duela neska. Leonek pikutara bidaltzen du Ezekiel eta badoa. Ezekiel haserre dago, denekin eta baita bere buruarekin ere. Lagunei deitzen die eta tabernara doa haien bila. Han hiru lagunak, Etxe, Ola eta Leon, ikusten ditu. Leonek esanda, badakite umore txarrez, petralduta, dagoela. Ezekielek esaten die 20 urte betetzeko irrikan dagoela, eta 14 besterik ez ditu. Lagunek esaten diote aita ahaztu behar duela. Ezekielek baietz dio, baina ez da erraza: kontua da beti pentsatu duela aita txarra dela, eta hori nahasturik dago. Agian aita zerbait ezkutatzen ari da, eta bera bereganatzen ari da, ikusita gainera nola bereganatu duen Maria, zein eta Maria, feminista porrokatua. Etxek galdetzen dio amari buruz eta Ezekielek kontatzen dio, lur jota dagoela eta. Etxe, beste lagunak baino helduagoa beti bezala, esaten dio amarekin hitz egin beharko lukeela, edo besarkada bat eman, besterik gabe. Ezekiel, eta hala deitzen dio Etxek, Ezekiel, eta ez Ros beste guztiek bezala, pentsakor geratzen da: besarkada eman beharko lioke, baino nola? Ez du inoiz egin.
9. kapitulua
Etxeko portalean Naroa aurkitzen du. Berarekin hitz nahi du, portalean bertan, ez baitu etxera igo nahi, are gutxiago jakinda ama goian dagoela. Ez da erraza: bizilagun batekin egiten dute topo eta harekin disimulatu behar. Bakarrik daudenean, Naroak dio kezkatuta dagoela, aita Maria joan denetik asko aldatu delako. Bere ama ere ez dago ondo. Nirea ere ez, dio Ezekielek. Ezekielek esaten dio beraiek abandonatuak izan zirela, eta Naroak dio beraiek ere bai hala izan zirela, bere aita biologikoak abandonatu zituela bera eta ama, eta bere benetako aita Ezekielen aita dela, hark hazi eta maitatu duelako. Eta Maria bere aitarekin liluratuta dagoela ikusten du, beldsurrez. Egia esan beraz, Ezekiel eta Naroa ez dira hain desberdinak. Naroak besarkatu egiten du negarrez, eta Ezekiel hunkitu egiten da. Ezekiel etxera igo eta ama, telebista itzali eta sukaldera afaria prestatzera joan dena, besarkatu egiten du. Bihotzez.
10. kapitulua
Lagun guztiak elkartzen dira lokalean Leonen urtebetetze festa prestatzeko, Leon ezik noski. Etxe, lagun homosexuala, bere bikotekidearekin dator, Jokinekin. Jokin serioa da, eta distantzia markatzen du Etxeren lagunekin. Koadrilan erabat onartuta daukate, ordea, Etxeren homosexualitatea. Festari buruz, sofa eta kaxak kanpora ateratzea eta abar pentsatzen dute, baina Ros eta Etxe zuhurrak dira, eta ez dute munizipalekin arazorik gabe. Ola oso ausarta da, berriz, ahalik eta jende gehine, neskak, gonbidatu nahi ditu. Halako batean, Leon agertzen da, eta denak isiltzen dira, festa sorpresa delako. Leonek Jokin agurtzen du eta Ezekielek ikusten du agur horretan Jokini Leon gustatzen zaiola, baino auskalo, agian Etxeren eta Jokinen arteko harremana irekia da. Festari buruz hitz egiten jarraitzeko, Leon bidali egiten dute, Jokinekin motorrean buelta bat emateko esaten diote. Baina alde egiten dutenean, Olak burua beste nonbait duela ikusten du Ros (Ezekiel, alegia). Eta egia da, aitarekin ari da pentsatzen Ezekiel. Etxera itzuli eta ama telefonoan ikusten du, "maitea, agur" esaten. Esekitzean, amak esaten dio Mariarekin ari zela hitz egiten, baina Ezekielek garbi ikusten du ezetz, badakielako ama ez dela beraiekin hain maitagarria, garbi ikusten du maitale batekin ari zela. Eta poztu egiten da.
11. kapitulua
Leon institutuko gelara sartu eta lagunei bidaltzen die mezua mugikorretik: bere urtebetetzean lipdub izango dela moto klubean. Irakaslea konturatzen da, errieta egin telefonoz aritzeagatik, baina Olak, lotsarik gabe kontatzen dio zer gertatzen den. Irakasleak erakusten die zer den lipdub bat, Ezekielek eta beste batzuk ez dakitelako. Lipdub hori ordea Leonen urtebetetzean izango da, eta beraz lokaleko bertan behera geratuko da. Baino Olari bururatzen zaio dena batera egin daitekeela, lipduba eta festa, moto klubekoak etor daitezela festara, eta gainera arazorik gabe, klub bat izanda, udalak baimena utziko duelako. Pozik dago plan horiekin Ezekiel, eta Elenari deitzen dio, berarekin egon nahi du. Topatu eta Elenak muxu bat ematen dio ahoan. Lokalera doaz, eta handik bidaltzen ditu Etxe eta Ola. Ezekielek aitortzen dio Elenari gaizki portatu dela berarekin, aitaren istorioarekin galduta ibili dela pixka bat, eta pentsatzen zuela denak bere aurka zeudela. Elenak esaten dio lasai egoteko, bera ez dela enteratu, eta ez izateko horrenbeste paranoia. Ezekielek esaten dio oso ederra dela, eta Elenak barre egiten du, kursilada bat delako. Ezekiel pixka bat lotsatu eta haserretu egiten da, baina azkenean ausardia atera tea muxu bortitza ematen dio Elenari. Elenaren begietan dirdira ikusiko du banatzen direnean.
12. kapitulua
Etxerako bidean, Ezekielek Elenarekin duen harremanaz hausnartzen du. Neska ederra eta maitagarria, bere ametsetako neska, eta halere beti aitzakiak bilatzen ibiltzen da berarekin ez egoteko, saihestu egiten du. Agian desio duena lortzean gertatzen den hori da, lortutakoan ja ez duzula horren desio. Gainera, berak beste neskak ere gogoko ditu, zer esan nahi du horrek? Elenari ere beste mutilak gustatuko zaizkio noski. Berari harreman irekia eskaintzea pentsatzen ari da.
Etxera heldu eta ezin du sinetsi ikusten duena: aita etxean dago, amarekin, eta elkarri musuka! Asaldaturik, bere gelara doa. Ama berehala dator, hitz egin nahi du: aita etorri da, lehengo garaiak gogoratu eta tira, bada liatu direla. Gloriak ez daki ezer ere. Ezekielek ez daki nola interpretatu egoera. Negarrez hasten da. Aitarengandik ez du ezer espero, baina amak desilusionatu egin du. Kaka. Mariari deitzea pentsatzen du, gero Elenari, baina haren telefonoa aurkitzen ez duenez, azkenean Etxeri deitzen dio. Aitarena eta amarena kontatzen dio. Etxek esaten dio lasai hartzeko eta kontatzen dio berak ere harreman irekia duela Jokinekin, elkarri dena esaten ez dioten arren. Elenak deitzen dio, baina ez du hartzen. Ez du gogorik dena berriz ere kontatzeko. Eta berriz betiko inseguridadeak. Elenak mezu maitagarri bat bidaltzen dio eta berak trukean maitasun abesti bat. Eta mezu guzti horiek, Tuenti bidez (Tuenti 2000ko hamarkadan modan egon zen sare soziala izan zen).
13. kapitulua
Eskolan Ezekiel Naroarekin topatzen da. Festari buruz hitz egin ondoren, Naroak bere amari buruz galdetzen dio. Ezekiel harritu egiten da, zerbait susmatzen ote du, aita amarekin hasi dela berriz? Ezekielek orduan Naroaren amari buruz galdetzen du, eta hark dio ondo, baino ez dagoela oso gustura herrian eta beldur dela Ezekielen aita berriz ere bere amarekin hasiko ote den, azken aldian aldatuta ikusi du eta. Ezekielek ukatu egiten du hori guztia, gezurra dela jakin arren, eta bapatean agurtzen du Naroa. Klasean, Etxe eta Ola ikusten ditu. Etxeri dena kontatuko lioke, mutil serio eta heldua delako, baina Olari ezer ez, gehiegi hitz egiten duelako eta sekretuak gordetzen ez dakielako. Ola mutil jatorra zen oso, baino horrexegatik uxatzen zituen neskak, ahoberoa delako, horregatik muxurik eman gabeko mutil bakarra zen taldean. Dena kontatzen duelako, gauzak esaten mozten ez delako. Olarekin hasten da hitz egiten Ezekiel ordea, festari buruz, mundiala izango dela eta abar, Olak dio ligatzeko aukera handia izango duela, batez ere edariak zerbitzatzen aritzen badira (tarima-efektua deitzen dio horri, froga enpirikoak badaudela horri buruz). Ezekiel berriz pentsatzen hasten da: bi neska ditu gogoan, Naroa eta Elena, biak burutik kendu ezinik, haien muxuak gogoratuz. Hau korapiloa!
14. kapitulua
Lagunak lokalean: Ezekiel, Ola, Etxe. Lipdub ekitaldirako kartela zabaltzen du Olak. Dj festa izango del jartzen du, debalde arituko den Etxeren lehengusu baten eskutik, Jazz izena duena eta Austrolopitecus taldean jotzen duena. Leon sartzen da, eta kartela ikusten duenean, egun hori mundiala izango dela estaen du eta gainera bere urtebetetzea da! Baina ez daki dena bere omenez egiten dela. Lagunek ere ez diote ezer esaten. Leonek dio gainera bera izango dela protagonista lipdubean. Eta Ezekielek egun hori imajinatzen du: bera Naroarekin eta Elenarekin, Ola bere lehenengo musua agian. Eta Etxe? Etxe lasai bere egonkortasunean. Berak ordea nahiago du bere egoera, 15 urte izatea nahastea, erortzea, disfrutatzea, amestea, ausartzea, ..., baita. Eta halako batean Elena sartzen da lokalera, pozik. Baino Ezekielek oso erreakzio kortantea du, ea zergatik sartu den deitu gabe. Eta neskak negarrez alde egiten du. Leon haserretu egiten da Ezekielekin eta neska kontsolatzera doa. Egia esan, Ezekielek ere ez daki zergatik izan duen erreakzio arraro hori.
15. kapitulua
Ezekiel atera egiten da lokaletik eta barkamena eskatzen dio Elenari. Leonekin dago. Elenak esaten dio berarekin gustura ez badago hobe dela uztea. Leonek alde egin nahi du, baino Elenak esaten dio geratzeko. Ezekielek dio bera dela soberan dagoena eta bakarrik uzten ditu. Leon eta Elena elkarri begira daude, maiteminez edo. Ezekielek ziztada sentitzen du bihotzean, baina horrela agian hobe dela pentsatzen du, Leonek eta ez berak merezi baitu Elena bezalako neska bat. Mariarekin akordatzen da berehala, eta deitu egiten dio, berarekin hitz egin beharra dauka. Ezekielek azkenean kontatzen dio amarena eta aitarena, musuka harrapatu zituela. Maria harritzen da guztiz, baina azkenean pozik hartzen du, ulertzen du haien jarrera eta barkatu egiten dio amari aita haurtzaro osoan euren bizitzetatik ezabatu izana. Ezekiel berriz amorratuta dago, aiaren eta amaren aurka, amarekin engainatuta sentitzen delako. Mariak dio aitari deituko diola; izan ere bera horrelakoa da, gauzak berehala esatekoa, Ezekiel isila eta barruan gauzak gordetzeko den bitartean. Esekitzean, Ola eta Etxe datoz eta esaten diote Elena Leonekin ikusi dutela, ..., maitasunez edo. Esaten diote agian Elena Leon erabiltzen ari dela. Ezekielek dio Elenak ondo egin duela, agian ez zuela bera maite, eta onena Leonekin egotea dela. Baina minduta dago. Eta etxera doala dio, ez du festari buruz gehiago hitz egin nahi, ez baita festara joango. Etxera joan eta bakarrik egon, horixe baino ez du nahi.
16. kapitulua
Ezekiel ordea aitaren etxera doa. Naroak irekitzen dio atea. Etxe handia eta argia dute, ez berea bezalakoa. Katua ere badute, Pitxin izenekoa. Aitak agurtu egiten du, harrituta eta pozez. Maria agertzen denean, bi musu ematen dizkio Ezekielek, horretarako ohitura ez badute ere. Eta Mariak bat-batrean botatzen dio aitari amaren musuen kontua. Aita harri eta zur geratzen da, eta Naroa ere bai. Aitak azalpen lasaiak eta egiatiak ematen ditu ordea: hitz egiten egon zirela aspaldiko partez, eta lehengo garaiak gogoratzean, musuena gertatu zela. Ez dela berriz ere gertatuko, Gloria maite duela eta herrira itzuli bada, beraiekin gertuago egoteko izan dela. Naroa eta Gloriari deitzen die, eta gauza bera kontatzen die, Ezekielen amarekin egon zela eta musu eman ziola, baino ez zela ezer izan. Eta Gloriaren eskua musukatzen du, Gloria guztiz hunkituta dagoela. Emozioa nagusitzen da etxe osoan.
17. kapitulua
Naroa Ezekielekin ateratzen bere etxetik, danbatekoa emanda. Hotz utzi Ezekielen aitaren aitorpenak. Uste du bere amak hori ez duela hori merezi. Eta Ezekielek pentsatzen du beraiek ere ez dutela merezi aitak abandonatu izana, baino ez du ezer esaten. Naroari esaten dio lasai egoteko, argi dagoela aitak bere ama maite duela. Baina helduek batzuetan gauza arraroak egiten dituzte, beraiek bezala, sentimendu kontrajarriak dituzte. Naroak negar egiten du eta Ezekielek musu ematen dio. Eta Naroak areago egiten du negarrez.
18. kapitulua
Heldu da urriaren 24a, festaren bezpera. Lagun guztiak daude Leonen festa antolatzen, denak oso urduri. bereziki Ola. Ezekiel ere hor dago, piztu zaio berriz festarako gogoa, bereziki Naroa gogoko duela, eta Elena benetan maite ez duela, garbi ikusten duelako orain. Halako batean, Elena dator eta Leonek motorrean istripua izan duela dio, hor bertan. Lagunak haren ibla joan eta minez ikusten dute lurrean. Anbulantzia dator eta aztertu ondoren badaramate. Lagunak eztabaidan hasten dira, ea fetsa mntendu behar den edo ez: Olak baietez, Ezekielek ezetz. Elenak Leonen mezua erakusten die: hanka puskatuta dauka, igeltsua jarriko diote. Ola pozez lehertzen da, hanka besterik ez dela dio, Elena eta Ezekiel haserrearaziz, ez baita poztekoa hanka puskatuta izatea. Festarekin jarraitu behar al dute? Izan ere, lipdubaren protagonista Leon da. Bere aitari deitzen diote, moto klubean dabil hura ere, eta esaten die baietz, festarekin jarraitzeko. Pozez daude denak, eta Ola bereziki, lipdubaren abestia, Esne Beltza taldearena atope jartzen du sakelako telefonoan.
19. kapitulua
Heldu da urriaren 25a, festa eguna. Eguraldi ona. Ezekiel leher eginda, dena muntatzen ibili direlako bezperan. Lipduba bazkalondoan izango da, jende askok hartuko du parte, eta denek izango dute bere zatia. Denek dakite zer egin behar dute, ez baita erraza, musikari jarraitu, letra, ... Ea dena ongi ateratzen den. Ezekiel pozik esnatu da, goizean amari musu eman, Naroari mezu maitagarria biali, Leon zoriondu, urteak egiteagatik eta Elenarekin egoteagatik eta aspaldiko partez ondo dago, bizipozez. Eta lipduba hasi behar denean, ..., sekulako giroa, jende pila, moto klubeko motorrak, eta halako batean Leon agertzen da sidecar batean, bere aitak gidatutako motorrean! Eta lipdubaren grabazioa laster hastera doa. Azken xehetasunak altabozetik. Eta grabatzen! Leon agertzen da, guapo guapo, sidecarrean, neska guztiak begira ditu eta baita Jokin ere. Kamera Ezekiel eta Olarengana heldu eta dantzan hasten dira ero moduan, Leon pasa arte eta baita gero ere!
20. kapitulua
Lipduba amaituta, jende guztia moto klubaren txosnara doa. Han, Ezekielek eta Olak edariak zerbitzatu eta bokatak egin behar dituzte. Ola bizi-biiz ari da lanean, egia esan, lan asko egiten ari da. Ezekiel Jazzekin hitz egitera doa, musikarekin nola doan galdetzeko eta. Leon, Elena eta Naroa ikusten ditu elkarrekin. Ez du Naroarekin duen harremana Elenarekin eta Leonekin konpartitu nahi, ez du ikusi nahi Elenak Leon nola musukatzen duen arren, pentsatu arren agian Elenak ez duela inoiz bera maite izan. Baina hala ere, haiekin elkartzen da. Arraroa da: Elenak musu ematen dio Leoni, baina gero Ezekieli begiratzen dio, zeloak emateko edo. Ezekielek ere musu ematen dio Naroari. Baina berehala barrara doa, Naroa plantatuta utziz. Leonek hitz egiten du mikrotik, eskerrka emanez, eta bere aitak esaten du bere urtebetetzea dela eta denak hasten dira zorionak zuri kantatzen. Barratik, Ezekielek ikusteb du Gloria amarengana hurbltzen eta atzetik aita muturtuta.
21. kapitulua
Ezekielek ikusten du Gloria bere amarekin eztabaidatzen eta haren aurka eskua altxatzen. Bukatzean, Ezekiel amarengana doa eta besarkatu egiten du, negarrez dago. Gloria eta Naroa urrunago daude, negarrez baita ere. Aita barran burumakur, edaten. Dj festa hastekoa da, eta Leoni oparia egiteko unea, Ola eta Ezekielen eskutik. Baina Ezekielek ama etxera eraman nahi du. Amak ez du nahi, pasatu zaiola dio. Olak hartzen du mikroa, eta jendeari eta udalari eskerrak eman eta Leon zoriontzen du. Musikaren soinua hasten da atope, motor soinua hasteko. Eta gero eromena, Ezekiel dantzan, Naroarekin. Leon, Elenarekin.. Eta Ola, Ezekielen arrebarekin, Mariarekin, musuka! Guza gehiegi, Ezekiel zorabiatu eta lurrera erortzen da, konortea galduta.
22. kapitulua (azkena)
Esnatzena, denak ditu inguruan, lagunak, ama, aita, baita Gloria ere. Etxera eramaten dute, aitaren besoetan. Ohean jartzen du. Ezekielek ondo dagoela dio, bakarrik egon nahi duela. Ateratzen doaz denak, baina bakarrik sentitzean, aitari, amari eta Naroari deitzen die. Zerbait esan nahi die, baina haien kezka aurpegia ikustean, ze arraio, festarekin jarraitu eta pizza batzuk enkargatzeko. Denak txoratzen hasten dira pozez, eta Ezekiel gehien: Naroan bere ondoan, ama eta Gloria eskutik helduta, pizzak ezetz, amak patata-tortilla egingo duela esanez, Gloriak lagunduko diolaeta lagun guztiak inguruan. Koadrila polita. Aitak begiratzen dio begietara, eta zoriona konpartitzen dute elkarrekin, lehen aldiz.
AMAIERA
Pertsonaiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.