Ez naiz ni, Karmele Jaio: laburpena


KategoriakLiburuak

Ez naiz ni Karmele Jaio (Gasteiz, 1970 - ) idazlearen ipuin bilduma da, 2012an plazaratua. Liburuko 12 ipuinetan Jaiok euren bizitzekin etsiturik dauden pertsonen istorioak kontatzen ditu, behar materialak aseta ustez beterik bizi beharko liratekeen arren.

Laburpenak

1. ipuina: Patiotik datozen usainak

Leirek, bere senar Txominekin, bere ametsetako etxebizitza erosten du urbanizazio batean, bereziki etxebizitzaren ondoan dagoen lorategi eta parke pribatuarekin liluraturik, haien umeek han jolasteko ezin aproposagoa izango dela sinetsita. Pozik aldatzen da Leire etxebizitza berrira, dena maketan erakutsio zioten bezala baita; eta baita ere, etxebizitza berriak ez duelako zer ikusirik bere haurtzaroko etxearekin eta ondoko patioarekin, beti janari usainarekin, eta zintzilikatutako arropaz inguraturik, non bizilagun denak maruja hutsak ziren, bereziki Marianjeles izeneko batekin gogoratzen da. Etxe berria lortu duen estatus sozial altuagoaren froga da. Hemen ez dago janari usainik.

Leirek hiru ume ditu, eszendentzian dago (liburuzaina da) eta maiz jaisten da etxe ondoko parkera ume txikiarekin. Han Maria bizilaguna ezagutzen du, unibertsitateko literatura irakaslea. Liburuak maite dituzte biek eta solasaldi aberatsak dituzte. Gainera, Mariaren dotorezia miresten du. Ondoko orubean etxe berriak egingo dituzte, unifamiliarrak, eta kezka dute bista kenduko ote dieten.

Egun batean, Mariak aita hil zaiolako berria ematen dio Leireri. Ondorioz, bere ama ekarriko du etxera, aldi baterako behintzat. Amak Adelina du izena. Maria bezalako emakume fin eta dotorea irudikatzen du Leirek, baina lehen aldiz ikustean, guztiz harrituta geratzen da: emakume lodi eta zatarra da. Mariak amarekin menpekotasunezko harremana duela ere ikusten du, sinetsi ezinik. Mariak yaya deitzen dio amari, Leirerentzat erabat arrunta iruditzen zaiona. Maria haurdun dago; erditzen denean, Adelina bakarrik jaisten da parkera, Leiren deserosotasun eta egonezina areagotuz, Adelinak haurtzaroko Marianjeles ekartzen diolako gogora. Leirek seme zaharrenaren urtebetetxean festa bat antolatzen du parkean, haurrak Adelinarekin utzita, patata tortilla eginda, etxetik parkera jaistean, ondoko orubeko luxuzko etxeen iragarkia ikusi, eta oraingo etxea erostea erabaki zueneko tximeletak sentitzen ditu berriz ere tripan. Erabakia hartzen du bapatean: etxe berri horietako bat erosiko du, urbanizaziotik ihes egiteko, Adelina eta bere kastakoak guztiz ahazteko. Ez da konturatzen, ordea, bera ere patata tortilaren usainaz kirasturik dagoela.

2. ipuina: Azukrezko madaritxuak

Emakume heldu batek beste mamografia bat (hirugarrena) egiten du azken urteotan. Esperientzia desatsegina da, jada erorita dituen bularrak errutinaz nola zapaltzen dizkioten ikusita. Urruti ikusten ditu Fernando senarrak bular horiei azukrezko madaritxuak deitzen zieneko garaia, madaritxu horiek miazkatzen zizkionekoa, larrua bortizki jotzen zuten bitartean. Egun, Fernando gizon ona esan dezake, lanean zentratuegia eta agian aspergarria. Mamografiaren ondoren, emakumea Corte Ingelesera sartu eta bularretako berria erosten du, "Vive salvajamente" iragarkikoa, beltza eta parpailarekin eta, guztiz sentsuala, gainbehera fisiko eta emozionalari aurre egin nahian. Izan ere, senarrarekiko errutinazko harremanaz gainera, larru jotze programatu eta aspergarriekin, bi seme alabekin duena ere higatu samarra dago: txikitan maitagarria zen Asier semeak egun batetik bestera utzio zion bere belaunetan etzateari eta ja ez da etxean bizi eta oraindik etxean bizi Eider alabak ez dio kasurik ere egiten. Inor ez da interesatzen jada argitaletxe batean egiten duen editore lanaz, ez eta berak idatzitako haurrentzako ipuinetaz. Egun batean Eider lagun baten etxean lo egingo duela esan eta, bera bere buruarekin ere harrituta, ez dio inporta. Hutsik sentitzen da. Baina, Eider kanpoan, senarra iristen denean, biziberritu egingo duen txinparta sentitu, afarian ardoa atera, bularretako berria jantzi, senarraren aurrean erantzi eta hura ahozabalik  uzten du. Senarra madaritxuak miazkatzen hasten zaio, baina bapatean gelditu eta mamografiaz galdetzen dio. Emakumea dena ondo joan dela erantzunda, aurrera jarraitzen dute.

3. ipuina: Reiki

Gema neska begetarianoa da, elikagai natural eta ekologikoak jaten dituena. Berriz, Landerrek , berarekin bizi den mutilak, ez du elikadura zaintzen eta haragia gustatzen zaio. Gema asaldatuta dago, Landerren elikadurari bulegoko altzariak saltzen izaten duen estresa gehitzen zaio, edozein egunetan gaixotuko dela uste baitu. Gemak ordea, udaleko lanpostu batean lan egiten du, nahiko lasaia. Arratsaldeak libre ditu, eta hasieran gogorrak egin zitzaizkion, ez zegoelako ohituta horrenbeste denbora librea izaten. Yoga eta meditazio ikastaroak egiten hasi zen. Eta elikadura naturalari buruz irakurtzen, eta elikagai naturalak prestatzen. Jarraitzen du kezkatuta Landerrekin eta bizkarrean mina izaten duenez, Gemak pentsatzen du reiki izeneko teknika orientalarekin, eskuekin masajeak emanez, arindu dezakeela bere egoera. Denda ekologikoan ikusten du reiki ikastaro baten iragarkia. Reiki zentroa Egunsentia du izena eta hara doa informatzera. Gorka izeneko mutil lirain eta erakargarriak egiten dio harrera, Gorkak eskuak hartzen dizkio samur, eta Gemak birritan pentsatu gabe izena ematen du hiru asteburuko ikastaroan. Landerri komentatzen dio, eta ez du oztoporik jartzen.

Lehen asteburua heltzen da tea furgonetaz doaz Gorka, Gema eta beste lau emakume landetxe batera. Egunsentia izena du, zentroa bezala.  Landetxea inguru natural batean dago, lasaitzeko egokia, eta baratza du, hortik sano elikatzeko. Bi emakumek egiten dute han lana, Laurak eta Cristinak, sukaldean eta baratzean. Haur bat ere badabil hortik. Ez daki zer harreman duten Gorkarekin. Lehenengo reiki sesioan bikoteak hartzen dituzte, eta Gorkak Gemarekin egiten du. Gorkak Gemaren sorbaldan jartzen ditu eskuak eta dena energia eta maitasuna dela dio, baina eskuekin sendatzeko hartzeko prest egon behar dela. Gema liluratuta dago, eta pozik ere, Lander sendatzeko bidea ikusten duelako. Afari natural eta garbia egiten dute, baratzeko produktuekin. Ogia ere han egiten dute, eta Gemak Landerrek jaten dituen gaileta zikinak gogoratzen ditu. Asteburua bukatzen denean, Gorkak modu berezian begiratzen diola uste du. Bukatzeko, gainera, esku politak dituela esan dio. Etxean saiatzen da Landerrekin ariketak praktikatzen, baina Lander ez da irekitzen eta zaila da.

Hurrengo asteburuan ere, zereginak ditu Landerrek eta ez du oztoporik jartzen Gemak Egunsentira joateko. Lehenego aldian bezala, Gema Gorkaren ondoan esertzen da furgonetan, baina orain lotsa gutxiagorekin. Ariketak egitean ere, Gorkarekin egiten du bikote. Gorkak esaten dio berarekin energia berezia sentitzen duela, eta Gemak erantzun bera ere oso ondo sentitzen dela.

Etxera bueltan, Landerrekin praktikatzen jarraitzen du, orain hobeto, zeren egunero txortan bukatzen dute, Gemarengan energia ezkuturen bat aktibatu izan balitz bezala.

Azken asteburuan, Gorkaren eskuak pauatzen dira berriz bere gorputzean eta guztiz betea sentitzen da. Gorkaren hurbilpena espero du asteburuan zehar. Azkenean, Gorkak esaten dio Gemari badakiela zein den bere gela Egunsentian. Bere logelako kideak lo hartzen duenean, Gemak jaiki eta Gorkaren gelara doa, Landerri buruz erru pixka batekin, energia ezkutu batek bultzaturik.

4. ipuina. Bitxiloreak esku artean

Udaberria: Lanetik etxera hego haize ederra dabil, eta gaztetako oroitzapenak datozkio neskari, kutsoa bukatuta belardian etzanda, bitxilore bat eskuetan, lagun baten ondoan. Bizitza asko aldatu da, haurrak ditu eta irakaslea da institutuan. Bapatean Mikel aspaldiko ezaguna ikusten du aurrez aurre. Betidanik sentitu da harengana erakarrita. Ez daki, ez dio esan, ez dio igartzen, bikotekiderik duen ala ez. Artista da eta etxea alokatu du auzoan. Haien elkarrizketak senarraren deiak eteten du eta Mikel badoa.

Uda: Batzuetan Mikelen balkoi azpitik pasatzen da neska, harekin topatu nahian. Mikelek ikusten du egun batean eta neska ezikusiarena egiten du lotsaturik, baina Mikelek deiadar egiten dio. Berak ustekabean harrapatuaren papera jokatzen du. Lisboara doala esaten dio.  Neskak Lisboan irudikatzen du bere burua, berarekin ohean. Bera ere badoala dio, Saloura, harrekin eta senarrarekin. Elkar agurtzen dute.

Udazkena: Oporretan ez du gaizki pasa, baina errutinara itzultzeko gogoa zuen, eta Mikel berriz ere ikustekoa. Orain guapa dago gainera, eguzkiak belztuta. Haren balkoi azpitik pasa, eta kulero batzuk ikusten ditu zintzilik. Traizionattua sentitzen da. Halako batean neska gazte bat ateratzen da balkoira, ia nerabea den neska bat 45 urteko Mikelekin. Haserre dago eta etxean Mikelengan jarrita zuen grina erotiko guztia senarraren gainean isurtzen du, sekulako txortaldia eginez.

Negua: Mikel ahaztu du eta askeago sentitzen da. Etxean senarrarekin konexio hobea du eta senarrak ja ez du lana etxera ekartzen. Mikelen etxe azpitik ez da pasatzen.

Udaberria:  Hego haizea dabil eta aurrez aurre topatzen da neska Mikelekin, neska gaztearekin doala. Ez du ikusi nahi baina ezin du ihes egin. Neska gaztea badoa eta Mikelek kontatzen dio bere iloba dela, bere anaiak istripu larria izan eta ospitalean dagoenez, etxean hartu duela. Neska zur eta lur geratzen da, eta pozik. Neska gaztea berriz eta gonan dituen loreek, garaiko bitxilorea bezalaxe, hegan egin behar dutela dirudi.

5. ipuina: Ez naiz ni

Itzi parke batean dago bere haur Ander  zaintzen. Inguruan trafiko ilara dago. Jende pila dago, eta zarata. Ander jolasten ari da eta ez dio amari kasurik egiten, ez du hartzen amak eman nahi dion platanoa. Itzi Josebarekin ezkonduta egon zen, eta hark haurrari litxarreriak besterik ez dizkiola ematen pentsatzen du. Anderi zena beragatik jarri zioten, berak margolari baten izena jarri nahi ziolako, bera margolaria eta zaharberritzailea denez, baina orain ez du lanik egiten. Senarrak dio haurra normala izatea nahi duela, Itzi normala ez balitz bezala. Pentsakizun hauetan murgildurik, hor jarraitzen du platanoa eskuan, inguruari begira, baina han egongo ez balitz bezala. Bere eskuak zabaldu eta itxi nahi lituzke. Begirada inguruan dabilen auto gorri batean pausatzen du, non emakume lasai bat ikusten duen, haren mugimendu guztiak arakatzen ditu. Baina beti platanoarekin. Mertxe lagunarekin egiten dituen irteerak ere etortzen zaizkio gogora. Nola ligatzera joanten diren, baina azkenean etekinik gabe, baina ondo pasatzen dute, eta ederrak direla sinetsirik daude. Mertxek esaten dio margotzeari ekin beharko liokeela berriz, baina Itzik sentitzen du erabaki bakoitzaren ondoren ateak ixten joan zaizkiola, ezkondu, haurra izan, ... Auto gorria azkenean badoala ikusten du, eta bera ere harekin, hura balitz bezala, ihes egin nahian.

6. ipuina: Txupa beltza

Marta harrituta dago Rauk bere senarra arropa erosita etxera heldu denean, bera bakarrik joan delako arropa erostera. Gainera gizon gazteentzako arropa erosi du. Komentarioa egiten dio Martak, eta Raulek bakean uzteko esaten dio. Martak Raulek bi seme dituzte: Egoitz nerabea eta Unai txikia. Oso gazte eduki zuten Egoitz, eta horrek mugatu egin du haien bizitza soziala. Egoitz hazita ere, Unai txikia etorri zen, lagunik ganeko euren bakardade aldia luzatuz. Orain, Marta 41 urteko emakumea da, farmazian lan egiten duena, errutinazko bizmoduarekin. Martak arroparen pasadizoa kontatzen dio Silvia bere lagunari, eta Silviak esaten dio kontuz ibiltzeko, bere senar ohiari ere gertatu zitzaiola, gaztetu nahi dutela neska gazteekin ibiltzeko. Silviari ongi etorri zitzaion, senarra utzita lesbiana zela deskubritu zuelako, eta orain beste neska lesbiana gazte batekin pozik bizi delako. Martak kontatzen du gainera Raulek garai bateko abestiak hasi dela entzuten.

Egun batean, Raulek garai bateko The Cure taldearen kontzertu batera joatea proposatzen dio. Marta harrituta dago. Hurrengo egun batean, ganbarara igo arropa eramatera eta Raulek garai bateko txupa beltza ikusten du, eta berriz ere janzteko asmoa azaltzen du, Marta harri eta zur utziz berriz ere. Txupa zintzilik uzten duten kanpona aireratzeko.

Egoitz kanpora atera da, Martak uste duenez neska batekin. Bere gelako praketan arakatuz, haxix bolatxoa aurkitzen du. Rauli esan eta haxix pixka batekin kanutoa erretzen dute. Gaztetako sentsazioak berritzen dituzte. Hurrengo egunetan haxix bola beretik porroak erretzen jarraitzen dute. Haxixa bukatu egiten da azkenean.

Hamazazpi urte ezkondu zirelako urtemuga datorrela eta, Martak afari berezia egitea prestatzen du. Silviak pasatako haxixa oparituk odio, eta ziur dago Raulek kontzertutako sarrerak oparituko dizkiola. Heldu da eguna, eta Unai txikia amonarenean utzita, eta Egoitz herri bateko jaietara doala aprobetxatuz, Martak plan berezia prestatzen du. Gaztetan erabili zituen larruzko prakak jantziko ditu. Martak prestatutako afariak liluratu egiten du Raul, eta garai bateko larruzko prakek berotu egiten dute. Opariak banatzean, Raulek CD bat oparitzen dio kontzerturko taldeen eta beste talde batzuen abestiekin. Marta desilusionatu egiten da guztiz, kontzerturako sarrerak espero zituelako. Raulentzat prestatuta zuen haxix bola Egoitzen praketan sartzen du. Txupa beltzak balkoian jarraitzen du zintzilik.

7. ipuina: Arrosen arantzak

Ane eta Bakarne, adin berekoak,  txikitatik dira lagunminak, baina orain 37 urterekin urrundu dira. Bakarne emakume ederra izan da betidanik, eta Anek beti miretsi izan du bere edertasuna. Haren aurrean, mutilekin ez zuen inoiz aukerarik, mutilek Bakarnerengana zihoazen beti. Bakarne Nestorrekin, gaztetako nobio batekin, ibili zenean, hirurak elkarrekin ibiltzen ziren. baina Peru elkartu eta familia osatu zuenez geroztik urrundu dira. Bakarne erizaina da gaur egun Gasteizko ospitale batean, Perurekin bizi da, Telmo lau urteko haurra du, txoratuta dago berarekin, eta txalet batean bizi dira. Anek berriz, ez du umerik, Markel bere bikotearekin ahalegin guztiak egin arren, eta harengandik ere urruntzen da, aspalditik utzi diote larrua jotzeari, musukatzeari eta laztantzeari.

Bakarne oporretara doala eta, Aneri eskatu dio bere etxeko baratzea zaintzea, eta horri buruzko azalpenak emateko geratu dira. Barbakoa egiten dute Bakarneren lorategiena bi bikoteek. Bakarnek dio hilabete osoa egongo direla deskonektaturik, hausnarketa egin behar dutela, eta harremana nobioak zireneko garaietara itzularazi. Anek komentatzen dio bera betiko moduan dabilela, gidoi-lan ziztrinak egiten, nazkatuta, baina Bakarnek ez dio kasu handirik egiten.

Bakarne gaztetan Nestorrekin egon zen maiteminduta, baina Nestorrek kanpora alde egin eta bitartean Peruk aprobetxatu zuen Bakarne konkistatzeko. Orain ordea, ez dute asko hitz egiten eta bizitza guztia Telmo semearen inguruan ibiltzen da, eta haien harremana higatu da. Peruri gainera ez zaio gustatzen etxean jende asko egotea. Bakarnek Peruk zaintzen duen baratzea erakusten dio Aneri, eta berak zaintzen dituen arrosak.

Oporretara joan dira Bakarne eta Peru, eta Ane haien etxera sartzen da. Ureztatu egiten ditu baratzea eta arrosak. Bukatzen duenean, jakinminak bultzaturik eta aldi berean urduri, etxeko goiko pisura igotzen da, logeletara, Bakarnek ez baitizkio sekulan erakutsi. Goian estudioa den gelara sartu eta han dagoen ordenagailua pizten du, zalantzati. Bakarneren Facebookeko profila irekitzen du, eta lagun asko dituela ikusten du. Bakarneren nobioa izan zen Nestorren profilera sartu eta lagun izatea eskatzen dio. Urduri dago, baian kitzikatuta, gidoi baten barruan sentitzen baita.

Bi egunetara itzuli eta Nestorren erantzuna aurkitzen du: elkarrekin kafe bat hartzeko gonbitea egiten dio Bakarneri. Anek Bakarneren telefonoa ematen dio, eta ordu jakin batean deitzeko.

Bakarneren etxera sartzen den hurrengoetan ez du ordenagilua ukitzen. Bakarne itzultzen denea, arrosak zoragarri daude, eta eskertzeko beste barbakoa bat egiten dute Bakarneren etxean. Halako batean, bi bikoteak elkarrekin daudela, Anek Bakarne deagertu egiten dela konturatzen da, haren bila jona eta lorategian ikusten du Bakarne, telefonoz hitz, zeharo emozionatuta. Anek inoiz sentitu ez duen kitzikapena eta morboa sentitzen ditu.

7. ipuina: Ekografiak

Bizkaitar neska bat, beti haur bat izatea amestu baina bete ezin izan duena, Etiopiara doa bere ahizpa Elenarekin haur baten adopzioa egitera. Adopzioa, berak desiratzen duena eta xehetasun guztiekin behin eta berriz amestu eta imajinatzen duena erditzea den arren.

Adopzioa egin behar duen neskak onartu egiten du ahizparen laguntza, baina errukiz egiten duela uste du, eta hori ez du begi onez ikusten, ahizparen bi haurdunaldietan berak ez baitzuen horrela tratatu.  Neskaren ama adopzioaren aurka dago, nolatan ekarriko duen haur beltza. Amak gainera uste du garai bateko Gari nobioarekin itzuli eta harekin haurra eduki ahal izango duela, neskarentzat ordea itxaropen hori usteldu da.

Etiopiara joan baino lehen badaki zein izango den bere haurra, Amina du izena, eta haren argazkia badu. Diputazioan adopziorako egokia den erabakitzeko bete behar izan dituen tramiteekin nazkatuta egonda, bere intimitatea urratu dutela sentitu du. Etiopiara heldu eta aireportuan emakume serio eta hotz batek egiten dio harrera, autoa gidatzen duen gizon batek lagundurik. Emakume beltzka mamo du izena. Umezurztegian Amina ikusten du lehen aldiz, eta haurrak nor ote den galdezka begiratzen dio bere begi handiekin. Haurrarekin ateratzen dira egun batzuetan, egun pasa egiteko, euskal kantak abesten dituzte berarekin, eta haurrak martzianoak balira bezala begiratzen die. Neska beldura da haurrak baztertuko ote duen.

Garirekin gogoratzen da. Garik haurra nahi zuen, baina berak ez gara hartan. Desadostasunak bien arteko harremana suntsitzen du. Adopzioarekin hasita, elkartu zen berarekin eta garik lagunduko ziola ere esan zion, baina berak bakarrik egin nahi du, eta Garik ezer ulertu ez zeula sentsazioa gelditu zitzaion.

Mamorekin egiten duten tramiteetako batean, gidariak esan zien Etiopian mediku gutxi daudela, herrialdetik kanpora doazelako lanera soldata hobeen bila, horien artean Mamoren senarra. Mamok beti gogor begiratzen dio, eta neskak sentitzen du ez duela eskubiderik horrela begiratzeko, gauzak han gaizki egonda ere. Galdetzen dio ea haurrik baduen, eta Mamok ezetz dio, lehor.

Hotelean Elenarekin egoten da. Txikitako kontuei buruz hitz egiten dute, Aulestiko baserrian. Aminak jarraitzen du serio eta Mamori galdetzen dio zergatik. Ez du erantzuten.

Elena ahizpak egunero deitzen du etxera, bere bi haurrekin hitz egiteko. Neskak galdetzen dio eta erditzearen eguna zoriontsuena den, eta berak dio ezetz, leher eginda eta hutsik sentitzen zarela. Hala ere aitortzen du umearekin soka batez lotuta bezala sentitzen zarela betiko, beraiek orain amarekin loturik dauden bezala.

Amina jasotzera doaz Euskal Herrira ekartzeko. Arropa berriekin janzten ez du asmatzen neskak. Aminak negar egiten du, eta bera ere azkenean negarrez lehertzen da. Mamok azkenean lagundu egiten dio eta eskertu egiten dio.

Aireportutako bidean, Mamok aitortzen dio berak ere bazuela alaba bat, 16 urterekin eduki zuela, baina adopzioan eraman zutela, Alemaniara, berak ezin zuelako zaindu. Alabaren bila zebilelako sartu zen adopzioak tramitatzeko lanean, eta horrela jakin zuen Alemanian zegoela. Horregatik darama neskak karpetan beti ikusi dion Berlingo argazkia. Neskak sentitzen duela esaten dio, baina Mamok ez dio erantzuten.

Neska eta Elena hegazkinean daude Amina txikiarekin. Neska hunkiturik dago. Halako batean, Aminak bere hatzamarrekin irriparre bat marrazten du neskaren aurpegian eta besarkatu egiten dira. Benetan erditu balitz bezala sentitzen da une horretan.

8. ipuina: Txokolate pixka bat

Herriko jaietan, Bego afaltzen ari da bere senar ferminekin eta Maite eta Arturo lagun bikotearekin. Haurrak txikiak zirenetik dira lagunak, eta herriko jaietako afaria tradizio bihurtu dute. Helduaoran dauden bikoteak dira biak, semeak hazita, kanpoan ikasten, Maitek alaba bat oraindik etxean badu ere. Maitek bere alabarekin dituen arazoetaz hitz egiten dio. eta halako batean, Patxi, taberna bateko zerbitzari ezaguna, kimioterapia hartzen ari dela kontatzen dio. Bego harri eta zur geratzen da, Patxirekin gaztetan ibili zelako, eta areago, lehen orgasmoa harekin izan zuelako. Orduan bitxien kaleko saltzailea zen eta haren furgonetan egin zuten amodioa, bitxien txilin hotsen artean.  Gizonak beraien gauzetaz ari dira hitz egiten, eta ganbeluen karrerara doaz gero, barraketako jolas bat. Ez dute gaztetako sasoia, eta Fermin loditzen hasia da. Halako batean, Maitek neska bat etzanda ikusten du lurrean, lagunek inguratuta, eta gerturatzen da esanez medikua dela. Maite eta Arturo badoaz etxera. Begok Fermini txosnetara joatea proposatzen dio, Ferminek gogo handirik gabe onartzen du. Bego ligatzen ari den bikote bati begira geratzen da. Etxera doaz, eta gizonak Begori kasu handirik egin gabe ohertatzen da. Begok zerbaiten beharra sentitzen du, baina ez daki zer den. Urrutiko txilin-hots bat entzuten, hozkailura joan eta azkenean txokolate pixka bat hartzen du. Bakarrik dago, txokolatea jaten, eta garai batean Patxirekin entzuten zituen txilin hotsak eta ikusten zituen izartxoak sentitzeko esperantzarekin.

Errutinaren poderioz higatzen diren bikote harremanei buruzko ipuina da. Begok pizgarri handirik gabe bizi da Ferminekin, eta Patxirekin oroitzeak desira pizten dio, azkenean txokolate pixka bat janez asetuko duena. 

9. ipuina: Aterkia

Txarli aitaren enpresaren zuzendaria da. Malgukiak egiten dituzte. Bezero alemanekin egindako bilera batetik atera berria, autoa hartzera doa, Rosaura emaztearen bila. Euria hasi du. Dotore jantzita doa. Aterkia zabaltzen du. Halako batean pertsona bat ikusten du bere aurrean, aurrera egiten uzten ez diona. Inpresio txarra eragiten dio hasiera batean, itxura zikin eta zarpailtsua duelako. Txarli esaten diola aditzen du, eta gaztetan lagunmin izan zuen Karlos ezagutzen du. Izen berekoak dira, Txarli eta Karlos, tokaioak. Karlos bospasei urte zaharragoa zen, baina harekin parrandan ibiltzen zen ahal zuen guztietan, euskal rock erradikala entzuten, edaten, porroak erretzen, droga hartzen. Hark erakutsi zion gau giroan ibiltzen, eta garai batean haren atzetik ibiltzen zen beti. Dirua zuen gainera, frutadenda batean lan egiten zuelako. Orain, ordea, itxura txarra duen gizon bat baizik ez du ikusten bere aurrean, aterkia aurrera eta atzera mugituz, batzuetan Karlos eta beste batzuetan eskale bat iruditzen zaiona. Karlosek hitz egiten dio, zigarrorik baduen, non bizi den, zertan egiten duen lana, baina Txarli dotore, garbi eta dirudunak erantzun laburrak bakarrik ematen dizkio, ez daki nola ihes egin. Oroimenera gaztetako harremana datorkio, nola haxixa ematen zion, debalde, Karlosek ziolako bera bezalako lagunei ez zitzaiela kobratzen. Baina orain halako nazka sentitzen du Karlos ikusita, zikin eta okerrena urrun ikusten du, iruditzen zaio gaztetako arropa berdinekin doala jantzita. Aldika,Txarli saiatzen da aterkiarekin estaltzen, baina Karlosek dio ez diola axola bustitzea. Lanik gabe geratu zen eta lana bilatzen du, eta lanen baten barri izanez gero, deitzeko eskatzen dio Karlosek. Txarli larri eta estu sentitzen da, aterkia ematen dio eta autoan dituen aurkezpen-txarteletako bat emango diola esaten dio. Korrika doa autorantz, barrura sartu, arrankatu, baina Karlosen parean gelditu ordez, aurrera jarraitzen du hari kasu egin gabe. Atzeko ispilutik galtzen du bistatik. Handik gutxira, emaztea jasotzen du. Emazteari ez dio esaten gertatutakoa, eta bustita zergatik dagoen galdetzen dionean, aterkia saldu egin duela esaten du.

Eta egia esan saldu duena aspaldiko laguna da. Klase sozialen arteko erabateko bereizketari buruzko ipuina da, gaztetatik helduarora nola aldatzen garen ere, nola burgesten garen, kontatzen duena.

10: Helduak bagina bezala

Ana 40 urte inguruko emakume ezkongabea da. Kuadrillan beti esaten diote ea norbaitekin dabilen. Baina berari ez zaio batere gustatzen horrelako galderak egitea, baina beraiek tematu egiten dira eta mutil batekin ikusi nahi dute. Berarentzat ez da arinkeriaz hartu behar den gauza, eta agian horregatik egon denbora luzean bakarrik, gizonak gehiegi aztertzen zituelako; gainera denbora luzean egon da kazetari lanetan atzerrian, baina orain bisita gidatuak egiten ditu katedral batean. Aniaren arazoa da gizon guztiak ume bezala ikusten dituela, hasiera batean dotoreziaz agertu arren, eta berak gizon-gizonak bilatzen ditu. Azkena kuadrillako lagun batek aurkeztutakoa izan zen, medikua eta interesante, oheratu eta guzti egin ziren, baina ikusi zuenean xerra jaten hasi aurretik dena zatitan egiten zuela, utzi egin zuen. Baina orain gizon bat agertu da, katedralean ezagutu zuen, lanean. Banandua da, Oihana alabarekin bizi da, eta emazte ohia droga arazoekin dabil. Gizon serioa da, ez da besteak bezalako ume bat, eta bere arazo pertsonaletaz eta alabari buruz maiz hitz egiten dio. Josu du izena eta kuadrillakoei kontatu die, baina mesfidantzaz ikusten dute harremana. Harreman bizia dute, egunero deitzen diote elkarri, eta alaba eskolan dagoela aprobetxazen dute txortan egiteko. Gau batean telefonoz ari direla, ilargia zein polita den, eta Josuk etxera etortzea eskatzen dio, alaba lo dagoelako ja. Aniak ez du nahi, beldur baita alaba esnatuko ote den. Azkenean badoa Josuren etxera, eta sentsualitatez egiten dio harrera. Amodioa egiten dute, bero-bero. Bapatean, Josuk emazte ohiaren deia hartzen du, jipoitu dutela eta errepide bazterrean utzi dutela. Josuk etxean geratzeko esaten dio Aniari, lasai egoteko, bera emazte ohia laguntzera joan eta segituan itzuliko dela. Aniak ez du ordea bakarrik geratu nahi alabarekin. Josu alde eginda, oheratu egiten da eta gaueko eszenak irudikatzen ditu urduri, Josuren zakila, emaztea odoletan, Oihana esnatzen. Ekaitza dago kanpoan, trumoiak aditzen dira. Ikaratuta dago, eta pelutxe bati besarkatzen dio babes bila. Eta bera da orain ume bat bezala jokatzen ari dena.

11: Gasteiz, Ibiza, Benidorm

Alazne eta Rikardo, berrogeitaka urtekoak biak, ezkonduta daude, eta bi alaba nerabe dituzte. Gasteizen bizi dira. Uda da, eta Alazne urduri prestatzen ari da maleta Ibizara senarrarekin joateko. Urte askotan zehar beti joan dira Benidormera, baina alabek ja ez dute haiekin hara joan nahi, Gasteizen geratu nahi dute, Zeledonen jaitsiera eta ospatzeko lagunekin. Alazne pozik dago, Ibizara aspaldian ikusi ez duen laguna bisitatzera doa, Marga. Ikasle garaian elkarrekin ibili ziren: Margak arte ederrak ikasten, eta bera kazetaritza. Orain berak irratian egiten du lana. Lagunminak izan ziren baina aldendu eta gero, hasieran gutunez, Margak beti dragoia marrazten, eta gero emailez komunikatzen ziren beti. Rikardo ez dago hain pozik, alabak Benidormera joateko konbentzitu nahi ditu, baina alabek ez dute nahi, eta Alaznek ere ez, alabarik gabe, eta haiek ematen duten lanik gabe, Ibiza bere burua askatzeko tokitzat hartzen du, toki paradisiako bat. Rikardo gainera beldur da alabek zer egingo ote duten bakarrik, irakaslea da eta badaki nolakoak diren gazteak.

Marga Hert izeneko margolari holandar batekin dago Ibizan. Alaznek beti izan dio inbidia pixkat, Marga oso moderna eta probokatzailea izan dleako beti, eta haurrik ez dutenez, asko bidaiatu dute. Ibizara iristen dira, pozik biak azkenean, nahiz eta Rikardo alabak ongi ote dauden kezkaturik dagoen. Marga eta Hert masia batean bizi dira. Margak atea zabaltzen duenean, harrituta geratzen da, asko aldatu da, zahartu eta baldartu. Tabako usaina dauka. Baina ez du ezer esaten. Berehala zerbetzak eskaintzen hasten dira, Marga eta Hert, eta Alaznek eta Rikardok alkoholik gabekoak bakarrik hartzen dituzten arren, onartzen dute. Jana ez diote eskaintzen, eta Alazne goseak amorratzen dago. Alazken bere koadroei buruz galdetzen dio Margari, baina ez du erantzuten. Paella afalduko dutela dio Margak, eta handik gutxira banatzaile bat ikusten dute paella ekartzen (Alazne harrituta, uste zuen Margak egingo zuela). Rikardok bitartean Gasteizera deitu du, alabekin hitz egiteko. Ondo daude, jai giroan, baina Rikardo kezka dauka eta etxea alaben lagunez betea imajinatzen du. Afaldu ondoren, Margak kopak eskaintzen ditu, eta Rikardo diabetikoa eta ezin du edan, baina hartzen du azkenean. Bi emakumeak gauean ateratzeko prestatzen dira. Atera egiten dira eta bi emakumeek ez dute asko hitz egiten autoan. Ibiza hirira iritsi eta berehala Marga alkohola edaten hasten da,  behin eta berriz. Marga deseroso sentitzen da. Koadroei buruz galdetzen dio berriz, dragoiei buruz, eta margak aitortzen dio ja ez duela margotzen, Hertek bakarrik margotzen du, eta bera etxeko lanak egiten ditu.  Marga mozkortu da, eta komunera eta dena joan behar du botaka egitera. Margak esaten dio laster, berrogei urteko krisia pasatzean, garai onak etorriko direla, gorputzeko mami eroriekin eta zimurrekin kezkatuko ez direlako, hegan egingo dute. Dantzan hasten dira, Margak begiak itxita, eta Alazne deseroso sentitzen da, bere boltsa dauka gorputzean gurutzaturik, eta lekuz kanpo sentitzen da. Margak halako batean etxera joatea erabakitzen du. Bidean beldurra pasatzen du Alaznek, mozkortuta dagoelako Marga. Etxera iritsi eta Hert eta Rikardo barrez lehertzen ikusten dute, haxix usaina dago giroan. Alazne asaldatuta dago, Rikardok ezin baitu erre, bere diabetesearekin, baino Hertek dio haxixezko bizkotxoa jan beste ezer ez duela egin. Rikardo zorabiatu eta logelara eraman behar du Alaznek, botaka egiten du. Alazne negarrez hasten da, Rikardok denbora guztian "ai ama" dioen bitartean. Rikardo lo geratzen da eta alabaren mezua hartzen dute mugikorrean, ondo iritsi dela etxera. Alazne berriz ere negarrez hasten da, orain alabekin egon nahiko lukeelako. Geratzen diren opor egunetan Benidormera itzuli nahi du beraiekin.

amaiera

4174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.