Berriketan lan gutxi egiten dela nabarmentzen duen atsotitza.
Ez erran deus Jon Arretxek (Basauri, 1963) 2018an plazaraturiko eleberria da, Touré protagonistatzat duen saileko seigarrena. Honezkero, Arretxek idazten jarraitu beharko lukeen hausnartzeari ekin beharko lioke. Enegarren eleberria idatzita eta, harrigarria bada ere, argitaratuta, Arretxek bere eleberriak borobildu ezinean dabil, eta iduri luke urtetan izan duen bulimia aldian sarturik jarraitzen duela. Okerrena da argitaletxeek, oraingo honetan Ereinen eskutik, jarraitzen dutela hari konfiantza ematen, zoritxarrez edonork (a ze meritua!) irakur dezakeen liburua delako, bereziki literaturan irakurriak ez diren gazteei zuzendua, eskolek ikasleek irakurri beharreko liburuen sailean sartuko delako esperantzarekin zalantzarik gabe. Guretzat ordea, aise irakurtzen den liburua bainoago, sinplekeriaz, eta areago nahaskeriaz, idatzirikoa da. Touré etorkin beltz bat da, Bilbotik ihesi Nafarroako iparraldeko herri batean erdi ezkutaturik bizi dena, artzain batentzat lanean. Herriko gorabehera ilunen artean nahasturik suertatzen da, eta hara, gosea pasa eta bizimodua aurrera nola atera ez dakien gizajo bat izatetik, bere buruarekin guztiz seguru, tinko eta gogor diharduen ikertzaile izatera garatzen da, herriko putiklubeko eszenan esaterako. Eleberriaren hariaren hasiera (hildako abere buruen agerpena errekan) alperrik luzatzen da orrialdeetan zehar, eta bat batean desegin egiten da (voilá!), hilketa absurdoetara eramanez, idazleak haria garatzeko duen ezintasuna argi erakutsiz. Ezin ulertuzkoa da, halaber, idazleak Touréren kasuan erabiltzen duen hizkuntza-erregistroa, esamolde harrigarriak bere ezpainetan jarriz, etorkin beltz batek inoiz esango ez lituzkeenak. Hasierako etorkin babesgabe eta gizarajoak erabakitasun xelebreaz hilko du bere etsaia, eta gero Frantziara ihes egingo du, eta motor baten gainean bitxidendak lapurtzen bukatuko du, Nafarroako Orbe herrian ezagututako prostituta baten laguntzarekin (egun gutxiren buruan ezin sinetsizko aldaketa). Finean, adabakiz eta ezin ulertuzko biraketaz osaturiko eleberria da, seguru asko presaz idatzia, ganorarik gabe, eleberri bat argitaratzeak dakarren ordainsaria lehenbailehen sakelaratu irrikaz. Garai bateko kioskoko literatura lanen pareko lan ziztrina.
I. kapitulua
(1) Nafarroako Orbe herri txikian, gaueko iluntanean babesturik, ezezagun batek, burua txano batez estalia, burua mozten dio asto bati, Tomas behizainarena den astoari. Burua 4x4 auto batean sartu eta alde egiten du, Museren musikarekin.
(2) Biharamunean Isaak herriko alguazilak Tomas behizainari irekitzen dio etxeko atea. Tomasek astoa hil diotela dakien galdetu, Isaakek baietz, eta ea zerbait egiteko asmorik duen. Isaakek atea ixten dio, bere kontuekin nahiko lan duela esan ondoren.
(3) Hala ere, hortik gutxira Tomasen bordara joan eta astoaren gorpua jada han ez dagoela konprobatu, beste arrastoei so egin, eta Tomasen autoa Julian artzainaren bordan dagoela ikusten du bertatik.
(4) Tomasek Touré ardien titietatik esnea edaten ikusten du Julian agurearen bordan. Tourék Julinanentzat egiten du lana. Astoa hil diona zein den jakitera heltzen bada, dirutza ordainduko diola esaten dio Touréri. Touré ea zergatik ematen dion lan hori berari; eta Tomasek herrian polizia asko eta sobera dutelako eta alguazila lotsagabea delako. Badaki gainera Touré detektibe, ikertzaile eta beste saltsetan sarturik egoten den horietakoa dela. Tourék hori nondik atera duen bere buruari galdetu, ertzainak atzetik Nafarroan lasaiago ibiliko zela uste baitzuen, eta Adamak esanda izango dela pentsatzen du.
II. kapitulua
(1) Adama pateraz elkarrekin egin zuten bidaiatik ezagutzen du. Patera irauli eta beraiek izan ziren bizirik atera irten bakarrak. Adama Nafarroa iparraldeko Orbe herrira joan zen, eta gasolindegi batean egiten du lan. Touré Bilboko San Frantzisko auzoan bukatu zuen, baina hango giro nahasiaren ondorioz ertzainekin izan dituen arazoen ondorioz, handik ihes egin eta Adamari laguntza eskatu zion. Adamak herriko Julian artzainaren lana proposatu zion. Eta hala hasi zen artzain Orbe herrian. Julian zaharrak ez dio ezer ordaintzen, noizean behin billeteren bat, jana eman, eta hori ere eskas. Adamak gutxienez soldata txiki bat hartzen du gasolindegian.
(2) Touré Adamak lan egiten duen gasolindegira doa kafea hartzera. Tourék kontatzen dio Tomasek berari agindu diola asto buruaren auziaren ikerketa, Adamak erantzuten dio dirurik ez diola emango Tomasek, zeken hutsa dela. Tourék kontatzen dio aditu zuela motor baten hotsa, seguru asko 4x4 bat, eta musika bizi altua. Adamak laguntza eskaintzen dio ikerketan.
(3) Lantokira itzultzen da Touré. Julian lanean dago gaztandegian, han sartzen ez dio uzten, gaztak baliotsuak dira eta lapurtu egingo ote dizkion mesfidantzaz. Arkumeen artean bat falta dela sumatzen du Tourék. Julian atera eta zertan ari den dio, lanean beharko lukeela, Tourék dio herrira joan behar izan duela. Julian obsesionaturik dago bere ardien arraza puruarekin, latxak dira, eta ez du inolaz ere beste arraza batekin nahastu nahi. Garbitasunarekin ere kezkatuta dago, eta dena txujun edukitzeko esaten dio Touréri. Bere arrazari buruzko mespretxuzko komentarioak egiten dizkio Touréri, eta Tourék burua galtzen ari dela ere uste du, izpirituetan eta sinesten duelako.
III. kapitulua
(1) Biharamunean, Julianek hiru gazta harategira eta beste hiru dendara eramateko esaten dio Touréri. Bizikletaz doa. Harategira joan da aurrena, han utzi, baina harakinak daramazkien beste hiru gaztak dendarako diren galdetzen dio. Tourék baietz, eta harakinak egun batean salatu egingo duela esaten du, dendari ez dagozkion produktuak saltzeagatik. Berak ere baditu ordea barazki eta bestelakoak, harategi bati ez dagozkionak. Begira geratzen da Touré eta harakinak ez du alde egiten, berarekin ez da eta fidatzen. Betikoa, Tourék pentsatzen duenez.
(2) Touré herriko dendara doa ondoren. Idoiak hor egiten du lana. Herrian Touré modu atseginean tratatzen duen pertsona bakanetako bat da Idoia. Dendaren nagusia Idoiaren izeba da, eta Touréri galdetzen dio jakinminez ea harategian ere utzi dituen gaztak, Tourék baietz, eta barazkiak ere salgai dituen galdetzen dio, baina Tourék dio ez dela fijatu. Joan aurretik, Idoiak pastel batzuk ematen dizkio debalde ezkutuan.
(3) Ondoren, bizikleta utzi eta erreka bazterrera doa karramarro bila. Adreilu zuloetan miatzen du bereziki, baina gutxi harrapatzen ditu. Soka mutur bat ikusi, tiraka egin, eta sekulako sustoa hartzen du: hildako astoaren burua da, karramarroz betea. Uretara erortzen da. Sustoa bukatu eta horko karramarro batzuk hartzen ditu. Ez daki zer egin, Juliani kontatu edo isilpean eduki. Bitartean asto burua uretara itzuli du. Arropak lehortu, burua berriz atera, eta orain bai, karramarro pila ateratzen du. Bordara itzultzen da, karramarroekin, eta han beste arkume bat desagerturik dagoela ikusten du.
(4) Adamaren gasolindegira doa, harekin karramarroak saltsan afaltzera. Asto buruarena kontatzen dio. Ezkutatzeko bota zuten ala karramarroak harrapatzeko? Karramarroak ardoarekin jaten dituzte, Adamak gasolindegiko dendatik hartutakoa. Touréren ze suertea duen esaten dio. Tourék kezka du galdutako arkumeekin, eta bi arkume lapurtu eta haien lekuan jartzea pentsatzen du.
(5) Julian artaldean ordezko arkumeak jartzeko asmoari ekiten dio Tourék, Adama aurka azaldu zen arren. Gaua da, bizikletaz doa, eta musika altuarekin eta oso azkar doan auto batek harrapatu egiten du. Touré lurrera bota du, zauri larririk ez duen arren, eta bizikleta ia guztiz hondaturik geratzen da. Herriko apaiza da. Neska batekin doa autoan, etxea garbitzen diona apaizak dioenez, baina garbi dago prostituta dela. Apaizak anbulantzia etortzeko deitu nahi du, baina Tourék ezetz. Azkenean, apaizak biharamunerako gonbidatzen du bazkaltzera, ordurako hobeto egongo den jakin nahi duelako. Ez erran deus esaten dio apaizak Touréri.
(6) Touré Julianen bordara heltzen da, ahal bezala, bizikleta hondatuarekin. Atsedena hartzeko gogoa du, baina buruan darabilen asmoa burutu behar du, arkumeak lapurtzea, Julian bere nagusiaren artaldean falta diren biak ordezteko. Herriko beste puntan dagoen borda batera joan, karretilla bate eta aizkora hartuta, eta hango arkumeen bila hasten direnean, erasoka du atzetik hango txakur handia. Eraman duen aizkorarekin buruan jo eta akatu egiten du. Arkume bi hartzen baditu, baino alde egin baino lehen, zera egiten du: txakurrari burua moztu eta burua errekara bota. Arkumeak eskorgan (karretillan) sartu, Julianen bordara eraman, eta han askatu egiten ditu, beste arkume eta ardiekin.
IV. kapitulua
(1) Bizikleta nola edo hala konpondu eta Idoiaren dendara doa. Han janaria erosi eta ordaintzeko Julianek eman berri dion hamar euroko billetea ematen dio, baina Idoiak ez dio ezer kobratzen. Atera eta Isaak alguazilak deitu egiten dio kalearen bestaldetik.
(2) Isaakek eta Tourék elkarrekin doaz haren etxera. Iritsi eta Isaak Touré interrogatzen hasten da, Tomas eta Julianen bordak gertu daudela eta, Touréri botatzen dio astoaren hilketaren errua. Touré erantzuten dio berak ez zuela ezer ikusi, eta lo egon zela gau osoan. Isaakek badaki gainera Tomasek dirua eskaini diola astoaren hilketa argitzearen trukean. Tourék nahiko entzun duela esan eta alde egiten du.
(3) Bizikleta zegoen lekura itzuli eta txakur batek janaria, txorizoa tartean, jan diola ikusten du. Janaririk gabe geratu da berriz, eta gose dago. Eguerdian apaizaren etxean bazkalduko duela pentsatuz kontsolatzen da. Errekara doa, eta astoaren burutik tira egin eta karramarro gutxi batzuk harrapatzen ditu. Gero, txakurraren burua dagoen lekura joan eta han bai, karramarro mordoska hartzen du. Adamarekin afaltzeko gordeko ditu. Bitartean gertatzen ari zaion guztiarekin pentsatzen du.
(4) Apaizaren etxera doa. Sukaldera joan eta janari pila ikusten du, tartean arkume haragia. Mirenek, apaizaren zerbitzariak, jartzen dizkio aurrean platerak. Bapo jaten du. Apaizak bere erlijioaz galdetzen dio. Tourék esaten du animista dela, jainko askorekin sinesten duela. Kafea eta patxarana hartzen dituzte elkarrekin. Musika klasikoa jartzen dio apaizak. Tourék galdetzen dio arkumea harategian erositakoa den, eta apaizak, zalantza eginez, ezetz. Alde egiteko orduan Mireni galdetzen dio arkumea nonoga den, baina Mirenek apaizari galdetzeko esaten dio lehor.
(5) Sabela beteta bordarantz abiatzen da. Han Julian erabat aztoratuta dago, arkume "juduak" (Tourek ekarritakoak) nondik atera diren galdetzen du. Touréri arkume horiek bordatik kanporatzeko esaten dio, eta falta direnak bilatzeko. Tourék arkumeak atera bezain laster, eta burutik pasa zaion ideia gauzatzen du: arkumeak hil eta buruak errekara botatzen ditu, sokaz loturik. Ez dirudi inork ikusi duenik.
(6) Adamarengana doa. Karramarroak eta arkumeak prestatzen dituzte. Tourék dena kontatzen dio, istripua, Isaakekin izandako solasaldia, Idoiaren dendakoa, bazkaria eta arkumeekin gertatutakoa. Adamak kontuz ibiltzeko esaten dio, orbetarrak bereziak direla eta. Arraroena Isaak, eta gero Tomas eta Julian, azken hau eroetxean bukatuko duela dio Adamak. Eta apaizak kartzelan bukatuko du agian. Idoia da normalena. Touré galdetzen dio Adamari ea Julianek zergatik galdetu dion egia den berataz esaten dena, Adamak dio jendeak uste duela aztia, magoa, dela. Touré beldurtu egiten da, berataz hori pentsatzen dutela jakinda, bera lasai egoteko etorri baitzen herrira. Gasolindegitik Julian ikusten dute putetxera bidean. Tourék putetxera joateko asmoa duela dio, arkumeen gakoa apaizak duela uste duelako eta putetxean horretaz jakingo du putaren batek. Gainera, astoarena gertatu zenean, 4x4 motorra aditu zuen musika altuarekin, eta istripuan apaiza 4x4 batean zihoan, musika altuarekin baita. Adamak baiezt dio, apaiza tipo arraroa dela, diru asko manejatzen duela. Putetxera joango dira beraz, Adamaren nagusiaren auto zaharrean, beti giltza jarrita baitu. Diru gutxi dute, 10 euro besterik ez. Touré ea kaxatik alpurtzeko tentazioa izaten duen, eta Adamak baietz. Abiatzen dira jeep zaharrean.
(7) Putiklubera doaz Adama eta Touré. Barruan, berehala doaz apaizaren lagunarengana. Harekin eseritzen dira mahai batean. Zerbitzaria doa haiengana, zer nahi duten galdetzeko. Ezer gutxi, dirurik ez dute eta, baina lortzen dute zerbitzariak amore eman eta taberna barruan egoten uztea. Neskari apaiza noiztik ezagutzen duen galdetzen diote. Duela urtebete ezagutu zuen, apaiza ezin zen putiklubera joan, denen begi bistan, eta harekin kanpoan gertazen zen. Nora joaten ziren galdetzen dio Adamak. Neskak ez du erantzuten. Bere izena bakarrik esaten die, Yareliz. Eskupeko bat pasatzen diote neskari, hitz egin dezan. Eta neskak kontatzen die apaiza eszitatzeko elizetan egiten zuela harekin txortan, orain musika topera jarrita egitea gustatzen zaiola, autoan ziztu bizian, neskak zakila zurrupatzen dion bitartean. Horrelako batean harrapatu zuten Tourñe bizikletaz zihoala. Zerbitzariak beste zerbait hartu bear dutela ohartarazten die, bestelako ospa egiteko, baina dirua bukatu egin zaie. Presaka neskak esaten die astuaren buruaz eta arkumeez ez dakiela ezer ere. Zerbait jakin ezkero, haiekin harremanetan jartzeko, esaten diote bi mutil beltzek. Mutilek uste duten neskak gehiago dakiela, baino ... Kotxean sartu, Adamak musika jarri, eta Tourék musika ezagutzen du: astoa hil zuten gauena aditu zuena da.
V. kapitulua
(1) Biharamuneko goizean, Tourék Julianen ardien esnea ateratzen du sabela nola edo hala betetzeko. Elizara doa, meza aurretik apaizarekin hitz egiteko. Museren musika gustatzen zaion galdetzen dio meza bukatuta. Eta hori al zen berarekin istripua izan zuenean jarrita zuena. Apaizak ezetz. Galdetzen dio baita ere elkarrekin bere etxean jan zuten arkumea nork eman zion. Apaizak dio neskamea arduratzen dela horrelakoetaz. Tourék arkume lapurretak izan direla, eta apaiza normala dela, jende gaizto asko duen Orbe bezalako herri batean. Tourék dio Julian asaldaturik dagoela lapurretekin, eta erotu egingo dela azkenean, lapurra zein den jakin gabe. Apaizak esaten dio ea zer egiten zuen putetxean bezperan, plazer bila joan al ziren bekatuaren etxera. Tourék baietz. Elkarrizketa mesfidantzaz bukatzen dute biek. Tourék elizan geratzen da, eta eukaristiaren unean, ostia hartzen du apaizaren eskutik.
(2) Irteeran, herriko harakinarekin topo egin eta Miren apaizaren zerbitzariak arkumerik erosi dion galdetzen dio. Harakinak ezetz, zoritxarrez gaur egun gehienek artzainei zuzenean erosten dietelako. Eta aitortzen dio Tomas behizainak hiltegiko zigilu faltsua ta guzti duela haragia klandestinoki saltzeko. Mirenetaz ere gaizki hitz egiten du, beti apaizen zerbitzura, sexua barne, egon delako. Harakina utzi, eta urruntzen ari den Idoiarengana doa korrika, tabernara gonbidatzen du Idoiak, baina haren izeba aurreratzen da, eta elkarrizketa beste baterako utzi behar dute.
(3) Lo dago Touré baino asaldatuta esnatzen da, suge bat kolkoan duelarik. Isaakek jarri dio, eta galdetzen dio ea zer dakien ostutako bi arkumeez eta akabatutako txakurraz. Erakusten dio Touréri argazki bat: han, Touré asto buruaren ondoan. Eta beste bat: txakurraren buruarekin errekan. Eta bart beste artzain bati beste bi arkume lapurtu eta bi txakur hil dizkiotela esaten dio horrekin batera. Touréren arropa hondatuak ikusten ditu, txakurrekin izandako borroken ondorioz. Touré galduta sentitzen da, eta zer nahi duen galdetzen dio alguazilari. Bi gauza nahi ditu: muturra ez sartzea besteen asuntoetan, eta Idoia bakean uztea. Horrekin, harrapatuta eta guztiz kakaztuta sentitzen da Touré. Norbaiten laguntza behar du: Adama.
(4) Adama gasolindegian topatzen du. Tourék zuloan harrapatuta dagoela esaten dio, eta Adamak esaten dio bera ere hala dagoela, nagusia konturatu delako ardo botila asko desagertu direla dendatik, eta hilabete honetan ez diola soldata ordainduko. Komentatzen dute seguru asko Tomasen astoa eta arkumeen lapurreta Isaakek egin duela, bere familiak beti harreman txarrak izan dituelako inguruko baserritar eta artzainekin. Akaso, baita ere, Touré eta Idoia elkarrekin dabiltzala, jeloskor dagoelako eta Tourék izorratu nahi duelako gertatutakoaren erru guztiak botatzen. Horregatik erabili zuen Tomasen bordara joateko 4x4 bat, 4x4 bat gasolindegian aparkatuta egoten delako, beti giltzak jarrita, eta errua Touréri botatzeko. Edonola ere, Touré kezkaturik dago oso, Isaakek argazkiak dituelako bere aurkako froga gisa. Frantziara ihes egitea pentsatzen dute, muga kilometro gutxira dagoelako. Tentazioa dute gasolindegiko diru-kutxa hartu eta ihes egiteko.
(5) Touré Idoiaren leihora harri koskorrak bota eta jaisteko esaten dio. Tourék esaten dio ea ze harremana duen Isaakekin. Neskak dio ez duela inongo harremanik. Aitorzen du bere atzetik dabilela aspaldian, baina berak ez du ezer nahi berarekin. Tourék esaten dio ziur dagoela apaizaren etxean jan zuen arkumea Isaakek Julianne bordatik arkume lapurtuetako bat dela. Neskak esaten dio egun horretan bertan arkumea jan dutela gaur bertan, Isaakek oparituta. Tourék garbi ikusten du orain zein den arkumeen lapurra. Idoia etsirik dago herriko giroarekin eta hirira joango litzateke gustura, baino ezin du. Touréri dirua eskaintzen dio, herritik alde egiteko, eta bera ere berarekin joango litzateke.
(6) Orbeko kaleetan gaua da. Idoiarekin egon ondoren, dilema du Tourék: Isaak da astoaren hiltzailea, baino kontatuz gero ez zioten sinetsiko, bere hitza alguazilaren hitzaren aurka litzakeelako. Azkenean, Tomasen etxera doa eta astoa hil ziona Isaak izan zela esaten dio. Frogarik ez duela dio; areago, Isaakek bere aurkako frogak dituela kontatzen dio. Sinetsi behar diola esaten dio Tourék, ez duela guzurretan aritzeko motiborik. Eta bere ikerketa-lana bukatu dela.
VI. kapitulua
(1) Gau txarra pasa du Tourék, buruan buletaka. Ihes egitea da betetzat irtenbide bakarra baino ez daki nora: Bilbora ezin da itzuli, Madril, Bartzelona edo agian Frantzia. Idoiaren proposamena jaso du herritik alde egiteko baina ez du nahastu nahi bere arazoetan, ezta Adama ere. Agian apaizarekin eta Isaakekin gauzak konpondu?
(2) Julian dator bordara, zeharo asaldaturik, Touréri galdetuz ea ze aztikeria edo magia kontutan dabilen, ikusi baititu errekan jarri dituen buruak. Artzaina oso urduri dago eta Touré lasaitzen saiatzen da, alperrik. Julianek aizkora hartzen du bere onetik aterata baino Tourék kendu egiten dio, eta urrutira botatzen du. Tourék alde egiten du, ihes, Julianen beldurrez.
(3) Adamaren gasolindegian ezkutatzen da. Julianek herritarrei errekako buruen berri eman eta agian bere bila dabiltza. Tourék berarekin ihes egitea prposatzen ido Adamari, baina honek ezezkoa ematen du. Nagusiari lapurtutako ardo botilen kontua ahaztu eta ongi dago herrian. Tourék zerbait pentsatu behar duela badaki, baino zer?
VII. kapitulua
(1) Julian apaizaren etxean dago, Touréren kontuak kontatzen. Apaiza baretzen saiatzen da. Apaizak uste du Tourék alde egin duela, eta hala esaten dio Juliani. Julianek gaztak txartu zaizkiola dio, eta agian ardiak sakrifikatu beharko ditu, madarikatuta daudelako Touréren erruz bere ustez. Apaizak dio bedeinkatu egingo dituela ardiak eta horrekin nahikoa izango dela, eta eguneko esnea errekara botatzeko. Animalien buruak jaso eta lurperatzeko esaten dio. Astoa hil zuena zein den ba al dakien galdetzen dio baita. Baina Julianek dio ez dakiela.
(2) Isaak Idoiaren dendara sartzen da, erosketak egitera, baina egia esan Idoiaren bila doa. Gauza batzuk erosi ondoren, bere etxera gonbidatzen du, baino Idoiak ez dio kasurik egiten. Esaten dio Isaakek Tourék alde egin duela, eta haren aurkako mespretxuak botatzen dizkio, eta aldi berean berarekin nahi duenean etor daitekeela. Idoiak kasurik ez, eta seguru dago Tourék ez zuela berari agur esan gabe alde egingo.
(3) Isaak etxera joan, erositako gauzak utzi eta kalera doa berriro, urduri. Bizikleta hartzen du. Errekara doa eta Julian ikusten du esnea isurtzen eta buruak lurperatzen. Buruei buruz galdetuta, Julianek ez du ezer esaten. Julian zaharrari ostikoa eman eta lurrera botatzen du. Lurra ala ura galdetzen dio Juliani. Zalantza du gizona ito ala lurperatu lepoa moztuta. Edonola ere, errua Touréri botako diote. Koartada badu: Idoiaren zain dago etxean, eta haren izebak hala baieztatuko luke. Julianek aurka egin eta azkenean ito egiten du errekan. Lurperatzera doala, ahotsa entzuten du Isaakek: lurra ala ura. Tomas da. Isaakek esaten dio Tourék hil zuela astoa. Tomasek kasurik ez eta aizkoraz kolpe ematen du baino huts egiten du. Korrika doaz biak errekan gora. Tomas oso gertu du atzetik. Isaakek harri bat bota dio. Baino Tomasek aurrera jarraizten du. Aizkora kolpe bat adreilu batez gelditzen du Isaakek, baina adreilua puskatu egiten da. Adreiluaren punta batekin Isaakek Tomasen begien aurka jotzen du, eta gero lepoa. Tomas odoslustu egiten da eta bitartean Isaakek aizkora hartu eta burua mozten dio. Aizkora errekara botatzen du. Pentsatzen du poliziak agian Tomas eta Julianen gorpuak aurkituta, biak borrokan hil direla ondorioztatuko duela. Touré ere susmagarri izan daiteke. Julianek erabilitako pala eramaten du. Burua bueltaka du, baina pozik, artzaina eta behizaina, biak mdarikatuak, hil dituelako.
(4) Isaak bere etxean dago, edan eta edan, Idoiarekin obsesionaturik. Txirrina entzun, atea ireki, mozkorturik, eta kolpe gogor bat nabaritzen du. Eta ondoren ukabilkadak etengabe. Touré da. Gelditzen denean, Isaak lurrean dago eta zerbait bilatzen ari dela ikusten du. Pala aurkitzen du Tourék, eta Isaaken eztarriaren parean jartzen du. Haren begietara begiratuz baino ezer esan gabe, pala haren eztarriaren kontra jotzen du. Hila dago Isaak.
(5) Idoia asaldaturik dago bere etxeko leihoan. Ez daki bere bizitzan erabaki zuzenak hartu dituen. Uste du ezetz, eta aukera onak, Touré esaterako, sortu zaizkionean, pasatzen utzi ditu. Lur jota dago. Bat batean Touré ikusten du. Alde egin behar duela esaten dio, sentitzen duela. Eta besteei ez duela ikusi esateko.
VIII. kapitulua
(1) Adamak gidatzen duen 4x4 zaharrean heldu da Touré putiklubera. Bugs Bunnyren mozorroa buruan, barrura sartu eta Isaaki lapurtutako eskopeta harturik, putiklubean daudenak mehatxatu eta kutxa fuertean dagoen diru guztia emateko esaten dio zerbitzari ilehori bati. Hark ordea giltzarik ez duela eta nagusiak gainera diru guztia eraman duela esaten dio. Orduan, kaxa normaleko diru guztia, txanpon guztiak, emateko esaten dio. Dirua jaso ondoren, telefono kableak moztu, neskaren sakelakoa hartu, eta Yareliz eramaten du bahituta, poliziari abixurik emango ez diotela ziurtatzeko. Autora heldu, eta Frantziarako bidea hartzen dute. Egia esan, Yareliz konplizea da, itxurak egiteko egin du bahiketarena. Yarelizi esaten dio zer moduz atera den, eta Yarelizek dio oso gaizki egin duela mozorroarekin, barregarria zelako, ez duela neska izutu, eta horregatik neskak gezurra esan diola, kutxa fuertea diruz beterik zegoelako.
(2) Frantziarako bidean, urtegi batera botatzen dituzte ilehoriaren eta Isaaken sakelakoak, eta mozorroari su eman. 100 euro baino gutaigo lapurtu dituzte. Yarelizek dio ez duela putiklubera itzuli nahi. Auto bat agertzen da bat batean, oso azkar. Ez da poliziarena, apaizarena baizik. Apaizak bere neska askatzeko esaten die, eta Adama eta Touréren aurka oldartzen da, motozerra batekin. Huts egin ordea, eta motozerrarekin erori eta izaterrena ebaki sakona egin dio. Oihuka ari da apaiza, odolusten, hilzorian. Motozerra itzali, haren autoko musika itzali eta badoaz azkar.
(3) Kezkaturik dago Touré, muga pasa duten arren. Bidean apaiza hila aurkituko dute. Motozerra, putiklubeko lapurreta. Hari guztiak lotuz, bera izango da susmagarri nagusia. Ezin da Espainiara itzuli. Baina biziko al da behingoz bakean eta lasai? Baionara heltzen dira. Adamak esaten die herrira itzuliko dela, ez dutela ezer bere aurka, eta ez duela galdu nahi Orben aurkitu dituen lana eta segurtasuna. Tren geltokian agurtzen dira. Adamak dirua ematen die treneko tiketak hartzeko, Tourérentzat eta Yarelizentzat. Agurtu egiten dira.
IX. kapitulua
(1) Bordeleko geltokian, Yarelizek kartera bat lapurtzen du. Guztira zenbat diru geratzen zaien zenbatzen dute. Eta Yarelizek esaten dio Touréri, hemendik aurrera lapurretekin modlatu beharko dutela. Ez dela zaila eta kontuz ibiliko direla. Tourék pensatzen du agian hori dela irtenbide bakarra, mixeriatik ihes egiteko. Biek elkarrekin jarraitzea erabakitzen dute.
(2) Aste batzuk pasa dira. Parisen daude. Karterak lapurtzen ibiltzen dira, eta ongi bizi dira. Kontzertuetan, eta baita ere Yarelizek puta itxurak egiten, diskotekatik ateratzen diren mozkorrei lapurtuz. Diru pila dute. Adamari deitzen dio, haren berri izateko. Adamak esaten dio polizia joan zela hilketak argitzera, baino jende guztia isilik egon zela. Putiklubeko ilehoriak eta nagusiak ere ez zuten salaketarik jarri. Komeni zaio: neskatilak ekartzen zizkion Issaki eta apaizari. Idoia Adamarekin dabil. Tourék dio Yarelizekin harreman profesionala duela soilik. Yareliz korrika dator une horretan Tourérengana, bitxidenda batean lapurreta egin berri du, Tourék Adamarekin zuen deia moztu, kaskoa jantzi eta motor batean ziztu bizian abiatzen dira biak.
AMAIERA
Pertsonaiak, tokiak eta abar
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.