Exenplarismoa edo ejenplarismoa Platonen ideiak gauza guztien eredu edo arketipo direla baieztatzen duen teoria filosofikoa da. Agustin Hiponakoak bereziki garatu zuen teoria hori, Jainkoaren baitan dauden ideia horietatik, exenplu eta eredu, munduan diren eta izango diren gauza guztiak sortu zirela baieztatuz, ekitaldi bakar batez. Eredu edo exenplu horiek Platonen ideiak besterik ez dira, munduan diren eta izango diren gauza guztien forma. Gerora izango diren baina oraindik ez diren gauzen sorrera estoikoengandik eta gero neoplatonikoengandik jasotako rationes seminales direlako horietan oinarritzen da; hasieran sorturiko rationes seminales horietatik sortuko dira munduan izango diren gauza eta espezie guztiak, Adanengan guztion arimak (haren jatorrizko pekatua barne) biltzen diren bezala.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Ongia (Platon)Platonen ideien teorian, ideia guztiak antolaturik eta mailakaturik daude, zuhaitz bateko enborretik zabaltzen diren adarrak eta hostoak bezalaxe; adibidez, astoaren ideiaren gainetik animaliaren ideia orokorragoa litzateke, eta animaliaren…
NeoplatonismoaNeoplatonismoa III. mendetik VII. mendera bitartean indarrean izan zen eskola filosofiko idealista izan zen, Platonen filosofia erreferentzia nagusi izan zuena, baina antzinako filosofiaren ekarpenak ere aintzat izan zituena,…