Eusozialtasuna


KategoriakSoziologia

Biologian, espezie eusozialak garapen sozial aurreratua duten espezieak dira, zehatzago taldean edo kolonietan bizi diren espezieak dira, non belaunaldi anitzeko banakoak bizi diren. Gainera, espezie eusozialetako banakoek jokabide espezializatuak eta kooperatiboak izaten dituzte (elikagaiak bilatu, ...), ugalketaren ahalmena banako bakan batzuei utziz. Eusozialtasunaren abantailak predazioaren aurka egitearekin daude loturik, banakoak harrapatuak izateko probabilitatea txikiagoa delako taldean, bakarrik baino. Beste espezieen aldean, elikagaiak aurkitu eta bereganatzeko abantailak ere izaten dituzte taldean. Eragozpenak ere baditu eusoazialtasunak, parasitoak eta gaixotasunak aiseago hedatzen baitira taldean, eta harrapakariek koloniak hautemateko aukerak handiagoak ere badira, banako isolatuak hautemateko aukerak baino. Espezei eusozial gehienak intsektuak dira, bereziki inurriak eta erleak.

 

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.