Eusko Gudariak


KategoriakAbestiak

Eusko Gudariak Eusko Gudarosteko ereserkia izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Geroztik, euskal abertzaletasunaren ereserki bilakatu da. Ondoren, abestiaren bertsio osoa azaltzen da, nahiz eta ohikoena lehen bi ahapaldi edo estrofak abestia izaten den (letra beltzean). Ohikoa da halaber bigarren estrofako "irrintzi bat entzunda" bertsoaren ondoren, abestia abesten ari den taldean baten batek irrintzia botatzea.

Eusko Gudariak gara
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Irrintzi bat entzunda
mendi tontorrean,
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Faxistak datoz eta
Euskadi da altxatzen.
goazen gudari danok
gure aberria askatzen.

Gure aberri laztanak
dei egin dausku-ta
goazen gudari danok
izkiluak hartuta.

Arratiarren borroka
izan da Intxortan
Mola ta erreketek
gelditu dira bertan.

Ikurriña goi-goian
daukagu zabalik
ez da iñor munduan
eratsiko dabenik.

Nahiz ta etorri Mola
ta mila rekete
ezta iñor sartuko
bizirik garen arte.

Agur Intxorta maite
gomutagarria
Arratiar mutilen
garaitza tokia.

Ezta iñor sartuko
ez Euskal Herrian
eusko gudariren bat
zutik dagon artian.

235 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.