Soziolinguistikan, arnasguneak (ingelesez, breathing spaces) eremu diglosiko batean hizkuntza gutxituak nabarmendu eta gailendu egiten den espazio geografiko eta sozial gutxi gorabehera zabalak dira. Hego Euskal Herriko hiru arnasgune…
Euskerazko Wikipedia, Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia Wikipedia online entziklopediaren euskal bertsioa da. Wikipedia proiektua 2001 abiarazi zen, eta Euskerazko Wikipediak 2003 urtean plazaratu zen. Boluntarioen ekarpenen bitartez garatu zen hasiera batean eta oso hazkunde azkarra izan zuen, hain zuzen 2016 urtean 250.000 artikulu izatera heldu zen. Urte horretatik aurrera, boluntariotzaren eredutik eredu profesional batera aldatu zen euskal wikilari batzuek osatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako Euskal Wikilarien Kultura Elkartea izeneko erakundearen bitartez. Elkarte horren lehenengo hiru urteetan elkarteak, eta hortik elkarteak osaturiko kideek, 200.000 euro jaso zituzten zuzeneko laguntzetan, gehi beste erakunde publikoetatik jasotakoak. Elkartearen proiektuak hasierako urte horietan Wikipedia sustatu eta elikatzea izan zuten helburu, horretarako unibertsitateko ikasleak, ordainsaririk gabe, artikuluak idaztera bultzatuz, elkarteak unibertsitateko irakasleekin batera garaturiko proiektuen bitartez.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.