Adios Nafarroako herria da, Iruñeko merindadean, Izarberibar bailaran. 155 biztanle zituen 2017an. Bertako herritarrak adiostarrak dira.
Gizapedia
Euskal Herria euskaldunen komunitate historiko, linguistiko eta kulturalaren lurraldea da, Europako mendebaldean kokatua, mendebaldeko Pirinioetako bi aldeetara eta ekialdeko Kantauri itsasoko kostaldean, Bizkaiko golkoaren hego-ekialdeko erpinaren inguruan. Euskal Herria estaturik gabeko herria da; hala ere, muga geografiko eta administratibo zehatzak dituzten zazpi lurralde edo herrialdek osatzen dutela irizten da: alde batetik Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia, Espainiako probintziak direnak; eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa, Frantziako eskualde historikoak. Espainiaren eta Frantziaren arteko banaketa horren ondorioz, Euskal Herrian bi lurraldetan banatzen da: Hego Euskal Herria edo Hegoaldea, Espainian dauden lurraldeak biltzen dituena, hain zuzen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Beherea; eta Ipar Euskal Herria edo Iparraldea, Frantziako lurraldeak hartzen dituena, hain zuzen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km²-ko lurraldea hartzen du; gutxi gorabehera 175km daude Baionatik Nafarroako hegoaldeko mugan dagoen Cortes herriraino eta 165km Bizkaiko mendebaldeko mugan dagoen Karrantzatik Nafarroako ekialdeko mugan daogen Isabaraino. Lurralde horretan 3.193.513 biztanle zituen 2020 urtean, kopuru ofizialen arabera. Euskal Herriko biztanle horiei euskal herritar deitzen zaie orokorrean; euskaraz dakitenean, berriz, euskaldunak direla esaten da.

Euskal Herriko zazpi lurralde edo herrialdeak.
Euskal Herriak ez du estaturik, esan bezala, eta beraz ez du batasun politiko edo administratiborik. Egun, Euskal Herria entitate politiko zenbaitetan banatuta dago: Euskal Autonomia Erkidegoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa biltzen dituena; Nafarroako Foru Komunitatea; Ipar Euskal Herriko lurraldeek, azkenik, Pirinio Atlantikoak izeneko departamenduan biltzen dira, inguruko beste lurralde batzuekin batera, zeina Akitania Berria erregioan biltzen den.
Kredituak: 1. irudia: Zorion-Commons.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.