Eurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari eta haien pribilegioei erreferentzia eginez.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Errebeldia eta errebeldeakErrebeldia gizarteak inposatzen dituen arau eta balioen aurka altxatu eta askatasunez jokatzen duen jarrera indibidual edo kolektiboa. Bereziki gazteei egozten zaien etiketa da, haiek moraletik inposaturiko guztiarekin talka…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…