Orfeo eta Euridize. Edward Poynter, 1862.
Greziar mitologian, Euridize Orfeoren emaztea da, hura hil ondoren hildakoen mundutik besrreskuratu nahi izan zuena. Kondairaren arabera, Orfeo guztiz maitemindu zen Euridize ninfarekin eta harekin ezkondu zen. Aristeok ordea Euridize bahitu nahi izan zuen. Euridizek ihesari eman baina suge baten ziztadaz hil zen. Orfeok lira jo eta bere tristura abestu zuen, hain hunkigarri, non hildakoen mundua zaintzen zuten Hades, Persefone, Zerbero eta Eriniengan errukia sorrarazi eta Euridize itzultzen baimendu zuten. Beste kondaira baten arabera ordea, hildakoen mundutik berreskuratzeko baldintza Euridize itzultzen ari delarik atzera ez begiratzea izan zen, baina dudan eta jakinminez baldintza hori errespetatu ez eta Euridize hildakoen mundura itzularazi zuten berriz. Beranduago, Orfeo ere Menadeek hil eta Euridizerekin elkartu zuten.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Alkimia eta alkimistakAlkimia bereziki Antzinaroan eta Erdiaroan garatu zen teoria eta praktika pseudozientifikoa da, bizitzaren elixir edo edabea aurkitu eta metal pobreak urre bihurtzea helburu zuena. Alkimia praktikatzen zutenei alkimista…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.