Bereziki bigarren mailako sozializazio eremuei buruz erabilia, hala nola lantegian edo ikastetxean, etsaitasunezko ingurunea pertsona baten aurkako abusu eta erasoak modu sistematiko eta iraunkorrean, jazarpena alegia, bideratzen dituen ingurune soziala da, pertsona kikildu eta beldurtu egiten duena, depresioa eta bestelako arazo psikologikoak eragiteraino, eta azkenean haren isolamendua, bazterketa edo kanporatzea, pertsona deuseztea alegia, bilatzen duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, entorno hostil.
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza inguruneaEz nahastu hezkuntza-testuinguruarekin. Ikaskuntza-inguruneak ikaslearen aldetik parte hartze, inplikazio eta dinamika desberdinak eskatzen dituzten espazio eta eremuak dira, jarrera, trebezia eta kontzeptu bereziekin. Ikaskuntza-inguruneak anitzak dira: museo bat,…
Hezkuntza inguruneaHezkuntza ingurunea edo heziketa testuingurua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari eragiten dioten elementu eta faktore sozial eta instituzionalen multzoa da, hala nola balio kulturalak, egoera sozioekonomikoa, eta marko instituzionala…
Gizarte inguruneaGizarte-ingurunea gizabanako bat pertsona gisa bizi eta garatzen den kondizio, egoera eta harremanen multzoa da, gizartea deitzen den konplexuaren baitan. Gizarte-inguruneak zuzenean eragiten dio gure bizimoduari eta harremanei,…