Lidergoaren teoria inplizituak, lidergoa azaltzeko lider batek izan behar lukeen portaera eta harengandik zer espero den definitzen dituen teoria multzo bat dira. Horretarako lider baten prototipo ideal bat…

Etiketatze-teoria edo etiketatze sozialaren teoria 1960eko hamarkadatik aurrera garatutako teoria soziologikoa da, desbideratze sozialaren jatorria eta fokoa ekintzan bertan baino, gehiengo sozialek ezarri eta inposatu egiten dituzten ohitura eta arauetan jartzen dituena. Ildo horretatik, estereotipoak izango lirateke, teoria horren arabera, desbideratze soziala azaltzen duten faktore nagusi bat. Etiketatze-teoria interakzionismo sinbolikoaren eskolaren baitan kokatzen da eta aitzindari nagusietako bat Howard Becker soziologia izan zen, 1963ko Outsiders lanarekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, labeling theory; gaztelaniaz, teoría del etiquetado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.