Prozesuen kalitatearen ikuspegitik, etengabeko hobekuntza edo hobekuntza etengabea erakunde bateko jarduera eta prozesuak hobetetzeko garatu eta burutu egiten diren unean-uneko ekimenak dira, jarduera eta prozesu horien efizientzia helburu dutenak. Etengabeko hobekuntza (hobekuntza txikiak baina denboran zehar etengabeak) berrikuntzarekin (hobekuntza puntuala eta nabarmena) uztartuz, erakundeak bere jarduera garatzen duen ingurune lehiatsuan kokapen egokia lortuko du. Zenbai metodologia daude etengabeko hobekuntza aurrera eramateko, hala nola Kaizen metodoa, erakundeko pertsonetan zentratzen dena, eta Deming-en PDCA zikloa.
Etengabeko hobekuntzaren kontzeptua ilustratze aldera, har dezagun ezkerreko irudia, non jopuntu baterako jaurtiketak prozesu baten emaitza gisa uler daitezkeen. Goiko irudiko prozesua emaitza edo produktu-kalitatearen ikuspuntutik egokia litzateke, jopuntua behin jo delako, baina guztiz desegokia prozesu-kalitatearen ikuspuntutik; hain zuzen ere, jopuntua behin jo izana kasualitate hutsez gertatu dela esan daiteke. Horrelako prozesuak dira, hain zuzen ere, etengabeko hobekuntzaren lanaren behar handiena handiena dutenak, aldakortasuna murrizteko. Beheko irudian, berriz, prozesua desegokia litzateke produktu-kalitatearen aldetik, baina nahiko egokia prozesu-kalitatearen ikuspuntutik; hain zuzen ere, etengabeko hobekuntzaren aplikazio zehatz eta sinple batez prozesua guztiz zuzenduko litzateke.
Loturiko artikuluak
Etengabeko hezkuntza (etengabeko prestakuntza)Etengabeko hezkuntza edo etengabeko prestakuntza pertsonek euren hasierako hezkuntza baino geroago jasotzen duten hezkuntza, gizarte bizitzan integraturik edo lanean daudelarik, trebetasun eta konpetentzia berriak eskuratzeko, edo gizartean guztiz…
Hobekuntza (kontabilitatea)Kontabilitatean, hobekuntzak aktibo bat berritu, birgaitu, zabaldu edo besterik gabe hobetzeko egiten diren lanak eta haiei dagozkien gastuak dira. Hobekuntzaren kontabilizazioa honela egiten da orokorrean: hobekuntza izan duten…
Integrazio etengabeaIntegrazio etengabea software garatzeko metodologia da, non programatzaileek aldiro, hala nola egunero, egiten dituzten ekarpenak edo aldaketak etengabe, hala nola egunaren amaieran, probatu egiten diren, eraginkorrak eta egokiak…