Korrelatuak erlazio edo kausa-ondorio kate batean elkarrekin loturik azaltzen diren gai edo terminoak gaiak dira.
Etapa sentsomotorea edo etapa sentsoriomotorea (aldi sentsomotorea edo sentsoriomotorea ere deitua) Jean Piagetek haurraren garapen kognitiboa azaltzeko garatu zuen epistemologia genetikoaren baitan bereitzen den lehen etapa kognitiboa, jaiotzatik 2 urtera arte luzatzen dena. Etapa horretan haurrak aktiboki erreakzionatzen du zentzumenetatik jasotzen dituen estimuluen aurrean, motrizitatea edo mugitzeko ahalmena garatuz; adibidez, argia edo koloreak dauden lekura zuzenduko ditu begiak edota mugitzen ari den pilota hartzen saiatuko da aurrerago. Objektuak modu indibidualizatuan irudikatzeko aldia ere bada. Etapa horren baitan beste etapra batzuk bereizten dira: 0-1 hilabete, jaiotzatiko erreflexuak garatzen ditu (txupatu, ...), 1-4 hilabete, lehen mailako erreakzio zirkularrak, plazera ematen dioten ekintza korporalak errepikatzen ditu; 4-8 hilabete, bigarren mailako erreakzio zirkularrak, plazera ematen dioten baino ingurunean gertatzen diren ekintzak, hasiera batean zorizkoak, errepikatu egiten ditu; 8-12 hilabete, bogarren mailako eskemen koordinazio propositiboa, ingurunea esploratzen hasten da, estimulu bila, modu aktiboan jokatuz haien aurrean; 12-18 hilabete, hirugarren mailako erreakzio zirkularrak, ekintza berriak garatzen ditu horien efektua aztertuz; 18-24, soluzio mentalen aldia, non era abstraktoan pentsatzen hasten da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.