ETA (Euskadi ta Askatasuna)


KategoriakHistoria

ETA edo Euskadi ta Askatasuna Euskal Herriko ideologia abertzale eta sozialistako erakunde armatu terrorista izan zen, 1959an sortu eta 2018an bere kabuz desegin arte jardun zuena, helburu nagusitzat Euskal Herriko independentzia izan zuena. Jardun horretan, guztira 800 pertsona baino gehiago hil zituen, milaka zauritu eta hamarka bahiketa burutu zituen. Bere etsai nagusia bere hitzetan Euskal Herria zapaltzen zuen espainiar estatua zen, ustez hura sostengatzen zuten erakunde eta pertsona guztiekin batera, baina borroka horretan ehunka zibil ere hil zituen, horietako asko gatazkarekin zerikusirik ez zutenak, Euskal Herriko eta espainiar gizarteko sektore askotan izua zabalduz. ETAren jardunak estatuaren errepresio gogorra eta aurkako beste talde batzuen eraso terroristak ere eragin zituen bere ekintzaile eta ustezko laguntzaileen aurka, maiz ETAren ideologiarekin bat zetozen zein besterik gabe abertzale ziren erakunde eta pertsonak ere barne, hilketa eta tortura kasu ugariekin.

ETAren inguruan mugimendu politiko eta sozial zabala garatu zen, ETAren helburuak eta ideologia bereganatzen zituena, ezker abertzale deitu izan den sektore politikoaren nukleoa osatuz. Politikatik haratago, ETAren jardunak arrasto sakona utzi du euskal eta espainiar gizartean, gatazka eta zatiketa soziala eraginez bere existentzia eta ekintzak Euskal Herriaren zapalkuntza argudiatuz justifikatu dituztenen, alde batetik, eta guztiz gaitzetsi dituztenen artean, bestetik.

283 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.