Eszena-jartzea


KategoriakArtea

Erretratu baten eszena jartzea. Ikusgarria dira argiztatzea, modeloaren jarrera, abanikoarekin eta beste osagarri batzuekin batera.

Arte eszenikoetan, eszena-jartzea edo eszenan jartzea (nazioartean frantsesezko mise-en-scène izenaz ere ezaguna) antzerki edo film baten filmazioan eszena edo plano bat osatzeko aktoreen kokapena eta jarrera eta inguruko elementuak eta osagaiak prestatu eta gauzatzea da. Batzuetan, arte piktorikoetan ere erabiltzen da, margoan irudikatzen diren elementuen kokapena adierazteko, baina horretarako konposizio terminoa hobesten da. Zentzu zabalago batean, eta antropologian bereziki, performance edo erritu baterako aurrez prestatzen diren elementuen multzoa da, sinbologia gisa jokatzen dutenak. hala nola janzkera, parte hartzaileen kokapena eta horien bilakera.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, puesta en escena.

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.