Ikerketa zientifikoan, azterketa enpirikoa edo analisi enpirikoa (ikus, gainera, enpirikoa) ikerketa lan baten fase bat da, non zuzeneko behaketaz eta esperimentazioz jasotako datuekin ikerketan zehar planteaturiko hipotesiak egiaztatzen…
Estrukturalismoa filosofia estrukturalista edo analisi estrukuralista ere deitua, XX. mendean zehar garatutako korronte epistemologikoa da, zeinaren arabera gizakiaren eta gizarteen errealitate konplexu eta aldakorren azpian egitura sakon, finko eta logiko batek eragiten duen, enpirikoki jaso ezin daitekeena. Beraz, bereizketa nabarmena ezartzen gizarte zientzien eta natur zientzien artean - natur zientzietan enpirismoa ikerketa metodo zuzena litzatekeelarik-. Korronteak eragin zabala izan du gizarte zientzia guztietan, hala nola hizkuntzalaritzan (Ferdinand de Saussureren eskutik hasita), antropologian (Claude Lévi-Strauss), literaturan (Ronad Barthes), soziologian (Pierre Bourdieu), psikoanalisian (Jacques Lacan), politikan (Michel Foucault) eta filosofian bertan (Louis Althusser). Europan eta bereziki Frantzian garatu eta zabaldutako eskola izan da. Adibide gisa, hizkuntzalaritzan hizkuntza fenomeno oro eta horren posibilitateak eta potentzialitateak, hala nola hizkera bat, hizkuntza osatzen duten elementu gramatikal eta funtzional sakonen multzo batek eragingo lituzke; antropologian, berriz, Lévi-Straussek baieztatu zuen ohitura eta errituek logika bitarra zutela azpian, aurkako kontzeptuetan oinarritua, gizaki eta gizarteetatik at dagoena eta nolabait gure burmuinetan grabaturik dagoena; Foucault-en arabera berriz, politika eta gizartea moldatzen duen egitura elementu nagusia boterea da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.