Estresa


KategoriakPsikologia

Estresa fisikatik datorren kontzeptua da, eta objektu bat hautsi arte aplika daitekeen indarra adierazten du jatorrian. Adiera psikologikoan, ordea, estresa (ingelesezko distress hitzetik, "nahigabea, sufrimendua, larritasuna") subjektu batek sentitzen duen presio handiko egoera jarraitua da, negatiboa, eta nahigabea, antsietatea eta frustrazioa eragin ditzakeena. Arazo fisiologikoak eragin ditzake, hala nola bihotzekoak, arazo digestikoak eta asma. Estresari organismoak ematen dion oinarrizko erantzun fisiologikoa alostasia da; efektu hormonala da oinarrian, eta subjektua homeostasia egoeran mantentzea du helburu; epe luzera, ordea, alostasia desegokia eta ez funtzionala izan daiteke eta orduan ehun eta organoen gainkarga eta higadura eragin ditzake.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Sierra JC et al. Ansiedad, angustia y estrés: tres conceptos a diferenciar. Mal-estar E Subjetividade. 2003;3(1):10-59. http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=27130102. [Source]
231 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.