Estimulu subliminala edo mezu subliminala (subliminal hitzak "mugaren azpitik" esan nahi du - ikus, limen -) era kontzientean hauteman ahal izateko magnitude nahikorik ez duen estimulua da, atalase absolututik behera dagoena. Hala ere, kontzienteki hautematen ez badira ere, batzuetan estimulu horien nolabaiteko hautemate edo pertzepzio subliminala dagoela egiaztatu omen da, indibiduoen portaera inkontzientean eragina izan dezakeena. Estimulu subliminalen adibide bat izan daiteke pelikula bateko fotograma bakar batean jartzen den idatzizko mezu bat da, eta beraz ikusezina, baina nolabait gogamenean jaso eta portaeran eragiten duena; 1950eko hamarkadan, Picnic Fort Lee-n filman, halaxe egin zuten, arto-krispetak jatera gonbidatuz besteak beste ikusezina zen mezu batean, eta gero frogatu omen zenez, arto-krispeten kontsumoa gehitu zuena. Geroztik, mezu subliminalak publizitatean erabili eta gure portaera moldatzen dutela baieztatzen duten teoria eta kasu asko aipatu dira, batzuetan publizitate subliminala masen manipulaziorako erabiltzen dela adieraziz ere. Batzuen arabera ordea, mezu subliminalen teoria pseudozientzia hutsa da, eta publikoaren artean zabaltzen den beste konspirazio-teorietako bat besterik ez litzateke izango.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
InkontzienteaInkontzientea edo inkonzientea psikologiaren historian esanahi desberdinekin erabilitako terminoa da, baino kasu guztietan kontzientziarekin edo esperientzia kontzientearekin, arretaz jaso eta ezagutzen den esperientziarekin alegia, kontrakarrean: alde batetik, inkontzientea…