Arreta goiztiarra edo estimulazio goiztiarra haur txikiei, 6 urte arte, euren berezko ahalmen fisiko, kognitibo, emozional eta sozialak ahalik eta gehien garatzeko erabiltzen diren metodo eta tekniken multzoa da, ingurunetik jasotzen dituzten estimulu eta esperientzien hautaketa eta lanketa eginez, modu natural batean, haur bakoitzaren potentzialera moldatuz eta bere ahalmenak bortxatu gabe. Ohartarazi behar da estimulazio goiztiarra ez dela ez terapia ez hezkuntza metodo bat, haurrak bere ahalmenak eraginkortasunez garatzeko metodologia bat baizik. Nazioarteko Osasun Erakundetik emandako datuen arabera garatu gabeko herrialdeetan haurren %43ek ez dituzte bere ahalmen guztiak garatzen arlo kognitibo, emozional eta sozialean.
Batzuen arabera, estimulazio goiztiarra pseudozientzia hutsa da, garunaren plastikotasuna bizitza osoan indarrean dagoela argudiatuz. Ildo horretatik, bereziki kritikatu da estimulazio goiztiarreko Doman metodoa, Glenn Doman eta Carl Delacatok garatua 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan, bereziki garuneko kalteak eta arazoak dituzten haurrentzako terapia moduan eratua, eta garuneko eboluzioa azaltzen duen baina gaur egun erabat ukatzen den errekapitulazioaren teoriaren arabera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Early Child Development; gaztelaniaz, atención o estimulación temprana.
Erreferentziak
- https://www.who.int/topics/early-child-development/en/
- LA ESTIMULACIÓN TEMPRANA FUNDAMENTADA EN EL
MÉTODO DOMAN EN LA EDUCACIÓN INFANTIL EN ESPAÑA:
BASES TEÓRICAS, LEGADO Y FUTURO, Catherine L’Ecuyer
Loturiko artikuluak
Arreta soziosanitarioaArreta soziosanitarioa XX. mendearen bukaeratik izandako aldaketa demografikoen ondorioz (biztanleriaren zahartzea, familiaren tamainaren murrizketa, bereziki) sortutako arazo sozialei buruz, bereziki gaixo kronikoen egoerari buruz, zerbitzu publikoetatik eskaintzen diren…
Arreta osoaArreta osoa (ingelesez, mindfulness; jatorrian sanskritoko smrti eta palierazko sati hitzetatik dator, biak literalki "oroimen" euskaraz) budismoko kontzeptua da jatorrian, gogamenaren presentzia, kontzentrazioa, orainean finkatua, adieraziko lukeena. XX. mendearen…
Arreta soziosanitarioa (gizarte- eta osasun-arreta)Arreta soziosanitarioak edo gizarte eta osasun arretak gaixo kroniko eta pertsona dependenteen egoera arindu eta ahal den neurrian haien ongizate eta bizimodu duina sustatzen dituzten lanak biltzen ditu.…