Enpresa subsidiarioak enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haietan dituen kapital-partaidetzen bitartez, baina autonomia eta independentzia dutenak kudeaketa mailan, enpresa filialetan ez bezala.
Esternalizazioa edo zehatzago, zerbitzuen esternalizazioa (ingelesez, outsourcing) enpresa batek bere jarduera produktibo edo osagarrietako batzuk bere baitatik atera eta kanpoko baten esku uztea da. Hainbat esternalizazio-modu bereizten dira: azpikontratazioa, tertzerizazioa, eta off-shoring delakoa, besteak beste. Aurkako prozesua internalizazioa da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.