Estatu txotxongiloa (erregimen txotxongiloa, gobernu txotxongiloa)


KategoriakPolitika

Estatu txotxongiloa, erregimen txotxongiloa edo gobernu txotxongiloa de facto beste herrialde baten mendean edo kontrolpean izateagatik egiazko subiranotasunik edo autonomiarik ez duen estatua edo estatu horren erregimen politikoa eta gobernua da. Estatu txotxongiloek itxuraz independenteak eta askeak dira erabakiak hartzeko, baina finean beste herrialde batek gobernatzen ditu, txotxongilo izeneko panpina txontxongilolariak maneiatzen dituen bezalatsu. Gainera, potentzia menderatzaileak menderatzen dituen estatu txotxongiloak baliatu egiten ditu bere erregimena eta nazioarteko politika legitimatzeko, nazioartean sostenguak dituela erakusteko esaterako, herrialde horietan duen erabateko kontrola ukatuz beti, zinismo-ariketa erabateko batez.

Terminoa bereziki nazioarteko gatazketan erabiltzen da, era gutxiesgarrian, aurkako bloke geopolitikoan potentzia nagusiaren lidergopean dauden herrialdeak deslegitimatzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estado títere, régimen títere, gobierno títere.

203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.