Estatu poliziala


KategoriakPolitika

Estatu poliziala estatuak bertako herritarrenganako kontrol eta errepresio politiko eta sozial zorrotza egiten dueneko egoera da, poliziaren eta estatuaren beste aparatuen bitartez, maiz polizia sekretu eta politiko batez lagunduta (ikus, estatuaren aparatuak). Halaber, estatu polizialean poliziak eskumen zabalak ditu pertsonak kontrolatu, atxilotu eta zigortzeko, botere judizialaren kontroletik at eta arbitrarietate eta inpunitate nabarmenekin, maiz era indiskriminatuan. Horrela, estatu poliziala ohikoa da estatu autoritario eta diktaduretan, disidentzia oro isilarazi eta indargabetu nahi denean.

Historian hainbat izan dira estatu polizial egoerak, hala nola Hirugarren Reich garaian, non Gestapo polizia politikoak errepresio gogor eta krudelaz jazartzen zituen ustezko disidente guztiak. Hego Euskal Herrian ere, Francoren diktaduran, izua zabaldu zen euskal gizartean estatuaren aparatuetatik egiten zen jazarpen eta errepresio krudelaren ondorioz. XX mendearen bukaeran bultzaturiko zero tolerantzia politikek estatu polizial arin eta samur baten eraketa utzi dute agerian, poliziaren gehiegikeriaz batzuetan bere aurpegi krudelena erakutsi ere egiten duena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, police state; gaztelaniaz, estado policial.

244 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.