Estatu hutseginak, huts egindako estatuak, huts egiten duen estatuak edo porrot egindako estatuak gobernatzeko eta herritarrei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko gauza ez diren estatuak dira, horretarako baliabideak ez izateagatik…

Estatu-kolpea nazio bateko botere politiko oso eta absolutua eskuratzeko legez kanpoko ekinaldi bortitza da, indarrean dagoen erregimen politikoa deuseztatuz, horretarako ahalmena duten eragile politiko eta militarren eskutik. Estatu-kolpea ezaugarritzen duten beste elementuak sekretua, konspirazioa (bi eragile edo gehiagoren arteko konfabulazioa), azkartasuna eta indarkeria da. Estatu-kolpea altxamendu militar baten bitartez egin daiteke, eragile politikoen aldetik, legeak bortxatuz, edo bien aldetik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez nahiz frantsesez, coup d'état; gaztelaniaz, golpe de estado.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.